Hasiera »
Pello Zubiriaren bloga - Xehe
Pello Zubiria
Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
- Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko apirila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko abuztua
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko apirila
Kategoriak
- Adierazpen askatasuna
- Agiñarenak
- AHT
- Argia
- Artea
- Azpiegiturak
- Bihia
- Ekonomia
- Eltzegor
- Energia
- Erlea
- Euskal preso eta erbesteratuak
- Euskara
- Eutsizale
- Fukushima
- Gizartea
- Grezia
- Hedabideak
- Historia
- Ingurumena
- Iritzia
- Irratirakoak
- Izorrategikoak
- Kondarrak
- Kutsadura
- Larrun
- Literatura
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Nekazaritza
- Net Hurbil
- NetHurbildarrak
- Osasuna
- Pestiziden alternatiben astea
- Politika
- Sailkatugabeak
- TAFTA
- Tao
- Trantsizioa
- Zero Zabor
- Zinema
- Zorra
Teresa eraman zutenez gero
2013-01-06 // Iritzia, Literatura, Politika // Iruzkinik ez
U-12ko manifestazioa buruan, kotxean bueltaka dabilzkidan CDen artean berriro azaldu zait pieza eder hau Koldo Izagirreren hitzekin Joseba Tapiak Real Politik diskoan plazaratua. “Andoni eraman zutenez gero“ren lekuan sentimenduz bezala neurriz berdin sartu zitezkeen Kordoban preso daukaten Teresa, edo 1985etik (posible al da Europan?) Herrera de la Manchan dagoen Pakito, edo Lyongo kaiolatik agertu zaigun Mikel, edo Puerto de Santa Mariako zokoren batean egonagatik ahaztu ezin dugun Mamarru, edo… (gehiago…)
Urtatsez
2012-12-31 // Tao // Iruzkinik ez
Urte zahar arratsaldean lurperatu dugu izeba Joxepa. 94 urte eta azken eguna arte erne. Buruak iraun nahi zion, bihotzak eta zangoek amore eman. Ikusia zen ama Ondarretako kartzelan preso, senarraren anaia Zaldibiako alkate demokraziaz hautetsia fazistek zigortuta, gero beste koinatu bat eta semea espetxean (“Tío y sobrino”), beranduago ilobaren senarra, duela gutxi bilobarena… Indarrik izan balu egon nahiko zukeen Bilbon 12an. Mende beteko kronikak eraman ditu oroimenean. (gehiago…)
Agur bero bat kedarrez
2012-12-11 // Kondarrak // Iruzkinik ez
2012ko abenduaren 2ko ilunabarrean ETBko Gaur Egun albistegiari erreparaka zeudenek lehenbizi ikusi zuten Espainian, gu barne, urritasunen bat duten milakak Madrilen egindako manifestaldia, ondoren EHBilduk Eusko Legebiltzarrean laister Laura Mintegi lehendakarigaitzat aurkeztuko zuela, segidan Andoni Ortuzarren ahotik EAJren erantzuna, beranduago PSOEk Felipe Gonzalezi egindako omenaldia, horren ostean Mahmud Abbasi Zisjordanian antolatu ongietorria NBEtatik bueltan, gerotxoago Egipton Morsi presidenteak dauzkan istiluak, eta Japoniako tunel batean gertatu istripu ikusgarria, eta Gasteizko Salburuan egindako zuhaitz landaketa, eta halako batean irribarrerik galdu gabe 06 minutu eta 20 segundu generamatzala Saioa Martijak iragarri zuen: “Zamudioko lantegi batek gurpil zaharrak hartu eta zementu lantokientzako erregai ez-kutsakor bihurtzen ditu“. Aktualitatea bor-bor. (gehiago…)
Txerri-janaren gudua
2012-12-06 // Kondarrak // Iruzkinik ez
Oraindik ere Gipuzkoako herrietan nork bere etxean edo taldeka konposta egiteaz hitz egiten denean, beti agertzen da bat galdetzen duena: “Niri esan didate kozinatutako janariak ez direla bota behar konpostontzira”. Edo are “nik jardinean konpostagailua daukat baina landare kondarretzako bakarrik, jakien soberakinak zaborrarekin ateratzen ditut”. 2010ean Gipuzkoan gertatutako txerri-jan guduaren ondorioak dira. (gehiago…)
Navajo eta aberats? (3/3)
2012-12-04 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
[Bestelako Navajo (1/3) eta Navajoen harmonia (2/3) sarreren jarraipena] Tony Hillermanen lehenbiziko liburuak ingeles amerikarretik frantsesera Danièle eta Pierre Bondilek itzuli zituzten. Irakurleari gauzak errazteko, nobela bakoitzak amaieran hiztegi ttipia darama, Navajotarren eta gainerako indiarren ohituren azalpenekin. (gehiago…)
Navajoen harmonia (2/3)
2012-11-30 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
[Bestelako Navajo (1/3) sarreraren jarraipena] (gehiago…)
Aitonaren konposta
2012-11-28 // Kondarrak // Iruzkinik ez
2009ko maiatzaren 25ean Gipuzkoako Zaldibiako Errekabeltzen 82 urteko gizona galdu zen. Arrantzara joana, haren ingurukoek berehala igerri zioten Arkakako kanalera erori eta urak eramana izango zuela. Ilunduta gero eten zituzten bilaketa lanak. Adin horretako aitona erreka-zulo malkartsu hartan bakarrik nola ibili zitekeen erreprotxuz galdetu zuen ertzain buruak entzun behar izan zuen desagertuak bila zebilkion bat baino gehiago atzean utziko zukeela mendian. Biharamun goizean aurkituko zuten gorputza ubidearen arketa batean. (gehiago…)
Bestelako Navajo (1/3)
2012-11-26 // Agiñarenak // Iruzkinik ez
Tony Hillerman polizi-nobela etnikoen idazle yankia Itxaro Bordari esker ezagutu nuen, hura hil berritan Berrian 2008an idatzitakotik. Hillermanek famatu egin zituen bi zakur indigenetatik bat Joe Leaphorn da. “Hilendantzaleku” (hola euskaratu daiteke frantsesez “Là où dansent les morts” ipini zioten “Dance Hall of the dead“) txit politaren 81. orrialdean aurkezten ditu honen sustraiak. (gehiago…)
Zabortaje
2012-11-20 // Kondarrak // Iruzkinik ez
Nekez aurkituko dituzu Europako beste inon partidu nagusietako ordezkariak herritarrak sutzen kutsadura mugatzeko arauak bete ez ditzaten. Gipuzkoan, ordea, hori eguneroko ogia da XXI. mendean ondo aurreratuak izanagatik. (gehiago…)
Saint Philberteko matxinada
2012-11-17 // Kondarrak // Iruzkinik ez
Ezetz esan zuten 2002an. Herrian ez zutela onartuko 60 hektareatako zabortegirik egitea. 2.700 biztanle dauzka Frantziako Vendée departamenduan Saint-Philbert-de-Bouaine herriak, Ar-Naoned (Nantes) inguruan. Baina biztanle horien artean eduki behar du fundamentu handiko jenderik, zeren eta etxeko zaborrak modu autogestionatuan kudeatzeko eredu bihurtu baita. (gehiago…)