Hasiera »
Pello Zubiriaren bloga - Xehe
Pello Zubiria
Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
- Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko apirila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko abuztua
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko apirila
Kategoriak
- Adierazpen askatasuna
- Agiñarenak
- AHT
- Argia
- Artea
- Azpiegiturak
- Bihia
- Ekonomia
- Eltzegor
- Energia
- Erlea
- Euskal preso eta erbesteratuak
- Euskara
- Eutsizale
- Fukushima
- Gizartea
- Grezia
- Hedabideak
- Historia
- Ingurumena
- Iritzia
- Irratirakoak
- Izorrategikoak
- Kondarrak
- Kutsadura
- Larrun
- Literatura
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Nekazaritza
- Net Hurbil
- NetHurbildarrak
- Osasuna
- Pestiziden alternatiben astea
- Politika
- Sailkatugabeak
- TAFTA
- Tao
- Trantsizioa
- Zero Zabor
- Zinema
- Zorra
Zaborra – Garbage (Pete Seeger)
2012-07-19 // Kondarrak // 3 iruzkin
Pete Seeger maisu zaharrak munduan ezaguna egin du Garbage, 1969an Bill Steelek sortua (azken bertsoa omen da Seegerrek eta Mike Agranoffek egina). Ez dugu asko ikasi geroztik, 2012an labetik atera berria dirudi agure zaharren ahoan:
(gehiago…)
Uztailaren 17ko eskela
2012-07-17 // Iritzia // Iruzkin bat
Orri erdiko eskela eskaini diote El Paisen (garesti ordaindurik, ziur) alaba eta bilobek Virgilio Leret Ruiz komandanteari. (gehiago…)
Buen Pastorren udaltzainak hernaniarren zain
2012-07-13 // Kondarrak // 2 iruzkin
Hala egon behar dute Donostiako polizia munizipalek, Garayarren autobus grisa noiz iritsiko, ondo erreparatuz zer dakarten eskuetan hernaniarrek. Garai batean barazkiak-eta eramaten zituzten Hernanitik hiriburura, baina azken urteotan dirua baizik ez, donostiarren ostatu eta komertzioetan uzteko, esku hutsik joan eta konprak paketetan sartuta etxeratu. Hala uste genuen denok, Eneko Goia zinegotzi jelkideak egia gordina salatu zuen arte. (gehiago…)
Kairon Atez Ate
2012-07-11 // Kondarrak // Iruzkinik ez
70.000 dira eta haien izenak, Zabbaleen, arabieraz “zaborretako jendea” nahi omen du esan. Goizero jaisten dira Egiptoko hiriburuko kaleetara hiritarren hondakinak biltzera, gero beren auzoetara eraman, bereizi eta %85 birziklatzeko lantegietara bideratzeko. Zaborra dute bizibide. (gehiago…)
Alduntzin eskandalua
2012-07-08 // Kondarrak // Iruzkin bat
2012ko uztailaren 6an Gipuzkoako Batzar Nagusiek aukera historikoa galdu dute ikerketa batzorde bat antolatzeko hondakinen kudeaketaren plangintzan aurreko hamar-hamabost urtez lurraldeko instituzio nagusietan gertatutako lotsagarrikeriaz. (gehiago…)
Gipuzkoako batzarkideen odolean
2012-07-04 // Kondarrak // Iruzkinik ez
“2004ko ekainaren 24an –idatzi du Carlos de Pradak La Epidemia química plazaratu berrian– orduan ingurumen ministro espainiarra zen Cristina Narbonak onartu zuen proba berezi bat egitea. Zientzialari talde batek odol pixka bat atera zion. Ez zen ohiko parametro saila neurtzen duten odol analisietakoa. Ez zebiltzan odolean zeraman azukre mailaren edo globulu gorri kopuruaren bila. Ez. Egin behar zioten analisiak neurtu behar zuen gaur arte, tamalez, espainiarren odolean gutxitan neurtzen dena. (gehiago…)
Ikerketa + Garapena + Berrikuntza
2012-06-30 // Kondarrak // Iruzkinik ez
Gipuzkoan Zubietan errauste planta noiz eraikiko zain egon gabe, dagoenekoz Añorgan Cementos Rezolak baimena dauka pinturak, araztegiko lokatzak eta neumatikoak kiskaliz inguruko biztanleei mikropartikulak, nanopartikulak eta gainerako kutsadurak oparitzeko. Pozoi horrek jendeen osasunean dauzkan kalteak nork ikertu behar ote ditu? (gehiago…)
Zaborra altxorra delakoz
2012-06-27 // Kondarrak // Iruzkinik ez
Alfonso del Val hondakinetan adituak La basura puede ser un tesoro artikuluan gogorarazten du Pío Baroja idazle euskomadrildarraren pasarte bat, La lucha por la vida trilogiako La buscatik hartua. Horretan, dio Del Valek, Custodio izeneko traperoa ehun urtez aurreratzen zaio gaur hondakinen gaikako bilketan eta aprobetxatzean oinarritutako sistema deitzen diogunari. Ikusi Barojaren pasarte hau duela mende bateko Madrilen girotua.
«Cuando había una partida grande de papel se vendía en una fábrica de cartón del Paseo de las Acacias. No solía perder el viaje el señor Custodio porque además de vender el género en buenas condiciones, a la vuelta llevaba su carro a las escombreras de una fábrica de alquitrán que había por allá y recogía del suelo carbonilla muy menuda que se quemaba bien y ardía como cisco. Las botellas las vendía el trapero en los almacenes de vino, en las fábricas de licores y de cervezas; los frascos de específicos en las droguerías; los huesos iban a parar a las refinerías y el trapo a las fábricas de papel. Los desperdicios de pan, hojas de verdura, restos de fruta, se reservaban para la comida de las gallinas y cerdos».
Baina Custodioren sentsibilitatea laborantzarekiko eta ekologiarekiko urrunago iristen zen, Barojaren hitzetan:
“Por razón de su oficio, el trapero [Custodio] tenía una preocupación por el abono que se desperdiciaba en Madrid.
Solía decir a Manuel:
-¿Tú te figuras el dinero que vale toda la basura que sale de Madrid?
-Yo, no.
-Pues haz la cuenta. A sesenta céntimos la arroba, los millones de arrobas que
saldrían al año. Extiende eso por los alrededores y haz que el agua del
Manzanares y la del Lozoya rieguen esos terrenos y verás tu huertas y más huertas”
Hondakinak herritarron altxor, ondo berezi, sailkatu eta usatzekotan. Baina lapur handiek ere aspaldi igerri zioten: multinazionalek altxorra egiten dute guk zaborrak nahastuta haiei entregatzekotan.
‘El País’ erreskatatzen lagundu dugu
2012-06-22 // Kondarrak // Iruzkinik ez
Espainia osoa, banku, aurrezki-kutsa, gobernu autonomo eta gobernu zentral denak batean azken hogei urteotan egindako zor ikaragarriak irentsi ez zezan Europako sorosle siestan ziruditenei arren eta arren laguntza eske ari ginen bitartean, zalapartaren erdian kasik oharkabean pasatu zen beste salbamendu operazio bat txikiagoa izanagatik ez hutsala. (gehiago…)
Nafartarren interes orokorra
2012-06-20 // Kondarrak // Iruzkinik ez
Cementos Portland enpresak 2012ko maiatzean Nafarroako Gobernuari eskatu dio Olatzagutiako labeetan hiri hondakinak erretzea “interes orokorreko” izenda dezala. Gizartearentzako interes orokorrekoa izan behar omen du Hondakinetatik Eratorritako Erregaiak (HEE) -espainolez Combustibles Derivados de los Residuos (CDR) eta ingelesez Refuse-Derived Fuel (RDF)- zementua ekoizteko labeetan kiskaltzea. Hain preziatua den petrolioa aurreratu beharra dago, gasa eta ikatza bezala. Maiatzean bertan Espainiako Greenpeacek plazaratu du “La puerta de atrás de la incineración de residuos. Análisis económico-ambiental de la utilización de combustibles derivados de los residuos (CDR) en España“. Bertan esplikatzen da nola dagoen osatuta Olatzagutian erre nahi duten erregaia: “gainerakoak” atal nahasiaz gain, %12 egurra, %13 paper-kartoiak, %14 oihal jendea eta %31 plastikoa, gehi gainerako %30 nahasia. Egurra, papera, oihalak eta plastikoak birziklatu ez baina labean erretzea gizartearen interesekoa dela, alegia. Gobernuak berresten badu eta herritarrek ontzat ematen, ondorengo urteetan hobeto homogeneizatuko dute erregai berriztagarri eta CO2 emisio aldetik neutroa omen den hori. Esan nahi baita, hurrengo fasean HEE-CDR-RDF hori hobeki prestatu eta estandar teknikoak betetzen dituen Solid Recovered Fuel/ Specified Recovered Fuel (SRF) bihurturik helduko dela labeetaraino, euskarazko Erregai Solido Berreskuratua honela osatuta egongo delarik: %35 plastikoak, %30 paper-kartoiak, %20 egurra eta %15 oihala. Ez esan nahasketa hori guztia, aurrez ondo lehortu (%20 baino gutxiagoko hezetasuna, mesedez, labeak ez du urik maite) eta neurriko aleetan birrindurik porlana egin behar duten labeetan kiskaltzea, ez dela interes orokorrekoa. Guztion interes sozialekoa: denok pagatuko dugulako hondakinok zementugileentzako biltzea, sailkatzea, lehortzea eta txukun paletizatzea. AENORek zertifikatuko du alearen kalitatea.