Hasiera »
Pello Zubiriaren bloga - Xehe
Pello Zubiria
Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
- Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko apirila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko abuztua
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko apirila
Kategoriak
- Adierazpen askatasuna
- Agiñarenak
- AHT
- Argia
- Artea
- Azpiegiturak
- Bihia
- Ekonomia
- Eltzegor
- Energia
- Erlea
- Euskal preso eta erbesteratuak
- Euskara
- Eutsizale
- Fukushima
- Gizartea
- Grezia
- Hedabideak
- Historia
- Ingurumena
- Iritzia
- Irratirakoak
- Izorrategikoak
- Kondarrak
- Kutsadura
- Larrun
- Literatura
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Nekazaritza
- Net Hurbil
- NetHurbildarrak
- Osasuna
- Pestiziden alternatiben astea
- Politika
- Sailkatugabeak
- TAFTA
- Tao
- Trantsizioa
- Zero Zabor
- Zinema
- Zorra
Gaur ere mirabeak gauak laburrak eta egunak luzeak
2011-09-11 // Net Hurbil // Iruzkinik ez
Gaztetxotan aristokrata baten etxean neskame aritutako edozein amamak gaur zaintzaile hegoamerikarra dauka etxean. Sehiak, neskameak, mirabeak, morroiak… Munduko ofiziorik zaharrenetako batek indarrean dirau gizarte hiritartuetan. Beti bezala, langile ikusezinok aldendurik diraute gainerako langileen eskubideetatik.
(gehiago…)
Fukushimako langile honek ez du jasoko Principe de Asturias saria
2011-09-08 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Abuztuaren 16an hil baitzen. Mainichi egunkariak argitaratu eta The Fukushima Project guneak ingelesez zabaldu duenez, abuztuan TEPCOrentzako azpikontratatzaile batekin beharrean aritutako 40 urteko langilea hil zen leuzemia akutuak jota. Ez da, zorrotz hartuta, Principide de Asturias saria eman zaien hasierako heroietako bat, martxoaz geroztik Fukushima Daiichiko zentral txirtxilatutik pasa diren beste milaka obreroetako bat baizik. Baina abuztuan hildako gizon horrek gezurtatzen du egunotan Espainiako agentziek zabaldu dutena, alegia erradioaktibitatearekin borrokan aritu ziren heroi haietako batzuek arritmiak eta horrelakoak jasan dituztela… ezer gehiago ez.
(gehiago…)
Japonian euri beltzak salatzen du Fukushimako erreaktoreetako coriuma
2011-09-05 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Pierre Fetet-ek animatzen du Fukushimako hondamendiaz dagoen informazio iturri oso on bat, frantsesez: fukushima.over-blog.fr Bertatik euskaratu dugu Pluies radioactives sur le Japon sarrera. abuztuaren 20koa.
Japonian euri erradiazioduna ari du
Tokio Kanto eskualdean dago kokaturik. Euria iparretik datorkionean, Fukushima Daiichiko partikulaz kargatua da. Euri hau erortzen da 35 milioi biztanleko megapolian eta badirudi inor ez dela kezkatzen. Orainaldian ari gara, bai. 2011ko abuztuan gaude, martxo-apiriletan hainbeste aipatu zen “istripu” nuklearretik bost hilabete pasata. Ez dira zuen irudipenak, ez. “Istripua” ez da istripu, katastrofea da, sekula jazo ez den adinakoa, gertatzen ari dena. Nola heldu gara egoera honetara?
(gehiago…)
Kodama irakaslea Japoniako gobernuaren axolakabekeria salatzen parlamentuan (bideoa)
2011-08-18 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Tatsuhiko Kodama irakasle eta medikua Erradioisotopoen Zentroaren burua da Tokioko Unibertsitatean. Uztailaren 27an bere lekukotasuna azaldu zuen Tokioko Dieta edo Parlamentuaren aurrean. Kodamaren adierazpenak YouTube zerbitzuan daude 8na minutu inguruko bi bideotan bilduak Prof. Kodama Angry about Japanese Gov.’s Gross Negligence-1 tituluarekin. Guk euskarazko azpitituluez osatu ditugu, helbide hauetan ikus-entzun daitekezenak (ez ahaztu irudiaren behe-ezkerraldean Englishen ordez Basque klikatzea):
http://www.universalsubtitles.org/eu/videos/c9NCVoKgkwaj/en/154558/
http://www.universalsubtitles.org/eu/videos/w9jgmuM8p6pe/en/154901/
(gehiago…)
Abuztua izanagatik Fukushimak ez dizu opor egingo
2011-07-25 // Sailkatugabeak // Iruzkin bat
Telebistaren eta egunkarien isiltasunari sinestekotan, Japoniako krisi nuklearra gaindituta dago. “Ez zen hain larria izango, berriro opor egin die errealitateak alarmazaleei”, pentsa lezake euskaldun sentiberak… baldin eta Internetik ez balego. Baina lobby nuklearrak lortu du orain arte hondamendia blogen muga estuetan hesitzea.
(gehiago…)
Fukushimako herritarrak laguntza eske (bideoa)
2011-07-11 // Sailkatugabeak // Iruzkin bat
Message from Fukushima bideoa euskarazko azpitituluekin ikusgai dago Interneten (ez ahaztu azpitituluen hizkuntza aukeratzea). Lekukotaun hunkigarria Fukushima-over-blog frantsesezko guneak ezagutarazi digu. Fukushima Network for Saving Children from Radiation elkarteak jatorriz japonieraz Yotuben eskegitako Message from Fukushima, orain Universal Subtitles zerbitzuan euskarazko azpituluekin ikus daiteke eta baita ingelesezko, frantsesezko, gaztelaniazko, hebraierazko eta serbierazkoekin ere. Tartean, irudi batzuetan ageri dira eskoletan egiten hasi diren deskontaminatze lanak. (Lerroon azpiko irudian klikatzekotan, ez ahaztu denboraren barra bukaerako zeinua sakatuta CC aukerak erakusten dituela azpitituluak)
(gehiago…)
Bi frantses mintzo bideoz Fukushima inguruetatik
2011-07-07 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Alex Fukushimatik
Japoniatik hondamendi nuklearra dela eta iristen diren lekukotasunetatik bik mugimendu handia eragin dute frantses hiztunen artean Interneten: Alex izenekoarenak eta Laurent Mabezoonenak.
(gehiago…)
AEBetan hiru gune atomiko larrialdian, uragatik bi zentral, suagatik Los Alamos famatua
2011-06-28 // Sailkatugabeak // 2 iruzkin
Missouri ibai ertzeko zentral nuklearra
Gaur Estatu Batuetan ez bat, hiru zentral edo biltegi nuklear daude larrialdian. Gezurra dirudien arren, albistea hain garrantzia handikoa izanik eta irudiak benetan ikusgarriak (ikusi ABCnews eta NBC zerbitzuen erreportajeok), gurean ez zaie oihartzunik eman oraino. Baina begira:
– Nebraska estatuan Missouri ibaiko urak, azken hamarkadetako uholderik handienean, Fort Calhouneko zentral nuklearraren barruraino sartu dira. Honetaz informazio gehiago eman genuen atzo hemen bertan. ABC kateak irudi berriak eskaini ditu gaur.
– Missouri ibaian beherago, egoera hobeagoan dirudi Cooperreko zentral nuklearrak, nahiz eta urak hurbildu zaizkion. (North Dakotan Minot herrian hirugarren zentral nuklear bat dago urez inguratua baina antza denez hor arriskua txikiagoa da. Albistegietan aipatu egiten dute, bertako uholdeen irudiak eskaini ere bai, baina ez Minoteko zentralarenik bat ere).
– Askoz kezkatuagorik daude New Mexico estatuko Los Alamos herrian dagoen laborategi atomikoaren inguruetan, Bigarren Mundu Gerraz geroztik famatu egin den gune nuklearrean. Laborategiez gain hondakin nuklearren biltegi handia dago Los Alamosen eta inguruetan piztu den sute erraldoia inguruetaraino hurbildu da; agintariek herritarrei alde egiteko agindu diete. Beste erregaien artean, zehaztu gabeko plutonio kopurua dago gordeta hainbat bonba atomiko ekoiztu diren Los Alamosen.
Missouri ibai ertzeko zentral nuklearra larrialdian
2011-06-27 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Zertarako esplikatu, irudi honek azaltzen baldin badu dena? Fort Calhoun-eko zentral atomikoa da, AEBetako Nebraskan, Missouri ibai ertzean. Ertzean? Hobe “erdian” esatea, azken asteotan ibar osoa urpean baitago, aspaldiko uholde handienak direla medio. Beste argazki honetan zehatzago ageri da zentralera ura sartu ez dadin instalatu duten plastiko puzgarrizko hesia. Baina txistea ez da hor bukatzen: Associated Press agentziak zabaldu duenez, ekainaren 26an “Uholdeen kontrako hesia lehertu egin da Nebraskako zentral nuklearrean“. Atzo emergentziazko diesel generadoreen bidez errefrigeratuta zegoen zentrala, gaurkorik ez dakigu. Uholdeak kudeatzeko ardura daukaten militarren ustez, uren erasoak oraindik okerrera egin behar du abuztua bitartean.
Fukushimak 100 egun beranduago irakiten darrai
2011-06-19 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Arnie Gundersen energia atomikoan aditu eta aholkulariak grafikoki esplikatu du egoera: Fukushima Daiichiko lau erreaktore eta piszinetako batean, gutxienez, txingarrak gori daude eta tarteka sutzen dira. Hasieran jaurtitako kutsadura barreiatuz doa munduan, kutsadura gehiago isurtzen da… baina, batez ere, ongi erreparatu 4. unitateari.
(gehiago…)