Xehe
Hasiera » Pello Zubiriaren bloga - Xehe

Fukushima, Ap-07: ur erradiazioduna, hidrogeno leherketen arriskua eta neutroien pista kezkagarria

2011-04-07  //  Sailkatugabeak  //  Iruzkinik ez

Dominique Leglu Sciences et Avenir aldizkariaren zuzendariak atzo bere blogean eskaini ditu hiru informazio garrantzizko “Fukushima (suite 28) Attention aux possibles irradiations graves” artikuluan. Horiekin hobeto ulertzen dira gaur bertan paperezko hedabideek plazaratzen dituzten albiste nahasiak (Berriak konpondutzat jo du itsasora ura isurtzen zuen zirrikitua, eta bitartean El Paisek azpimarratzen du hidrogeno metaketagatik berriro leherketa gehiagoren beldurrez daudela Fukushiman.).
(gehiago…)

Fukushima, Ap-06: arrantzaleak lanik gabe, onddoak biltzeko debekua, Korea protestan

2011-04-06  //  Sailkatugabeak  //  Iruzkinik ez

Fukushimako hondamendi nuklearraren egunerokoaz jakiteko merezi du bisitatzea Greenpeacek gai honentzako martxan daukan kanala: Espainiako Greenpeacek Crisis Nuclear en Japon orria 24 orduoro aktualizatzen dute. Atzo hor jakin genuen Korea kexu dela Japoniako agintariek ur erradiazioduna itsasoratu dutelako eta Fukushima departamenduko arrantzaleak xomaian daudela praktikan.
(gehiago…)

Fukushima, Ap-05: irakurri Eloi Laurent, Aleksei Jablokov eta Ulrich Beck

2011-04-05  //  Sailkatugabeak  //  Iruzkinik ez

Japoniako hondamendi nuklearraz gaurko prentsan plazaratutakoen artetik, hiru hautatuko dituk: Le Monden Eloi Laurent ekonomialariarekin (Social-Ecologie liburuaren egilea) egindako txata, El Paisen Urlich Beck soziologo famatuak argitaratu duen artikulua eta Berrian Aleksei Jablokov adituarekin egindako elkarrizketa.
(gehiago…)

Fukushima, Ap-04: Minami Soma hiriko alkatea laguntza eske

2011-04-04  //  Sailkatugabeak  //  Iruzkinik ez

Martxoaren 24an dago grabatuta bideo hau: Minami Soma hiriko alkate Katsunobu Sakurai munduari laguntza eske. Zentraletik 25 kilometrora dagoen hiriak lurrikararen eta maremotoaren aurretik 70.000 biztanle zituen. Horien eta Fukushima Daiichiko zentral nuklearreko istripuaren ondoren, martxoaren 24rako 20.000 baino ez ziren geratzen, gainerakoak (hilak eta desagertuak aparte) ihesi joanak. Alkatea japonieraz mintzo da eta bideoak azpitituluak ingelesez dauzka. Horietatik egin dugu euskarazko itzulpena.
(gehiago…)

Fukushima, M-29: erradioaktibitaterik bai Euskal Herrian? Eta Espainian

2011-03-29  //  Sailkatugabeak  //  Iruzkin bat

Pittinka azaltzen dira Fukushimako zentralak munduan berreiatu duen erradioaktibitatearen zantzuak. Britainia Handian Osasuna Zaintzeko Agentziak aitortu berri du detektatu dituztela, The Guardianek jakinarazi duenez; oso maila apaleko arrastoak omen dira, baina agintariek ohartarazi dute ondoko asteetan zantzu handiagoak azaldu litezkeela, Japoniako zentral matxuratuak segitzen duelako kutsatzen. Frantzian berriz CRIIRAD erakunde independienteak eskaini ditu berak bildutako datu batzuk: Iodo 131 lurreratu du euriak Ardèche eta Drôme eskualdeetan. Arrasto hauek ere ahulak dira, adituen ustez gizakia kaltetzeko mailatik urruti daudenak, baina CRIIRADek azpimarratzen du alde batetik orain arte azaldu diren partikulak baino askoz ugariagoak dela gas aerosol moduan aireratu den Iodo erradiaktiboa; eta bestetik, ondoko asteetan jarraipena egin beharko zaiola kutsadura honi, ugaritu egingo delako.

Aldiz, orain arte inork ez du jakinarazi ez Hego Euskal Herrian eta ez Espainian neurketarik egin denik. Neurketarik gabe… akabo kutsadura! Edozein gisan, kasik ezinezkoa litzateke Iodoak eta Zesioak frontera pasatzea: Guardia Zibilak geldiaraziko zituen… (Barkatu broma merkea).
(gehiago…)

Fukushima, astelehena 28

2011-03-28  //  Sailkatugabeak  //  Iruzkinik ez

12:30 Hamabost egunen ondoren, Fukushimako zentralak kontrolik gabe dirau eta egunetik egunera larriagoa dirudi. Hori da egoeraren funtsa. Hona albistearen azken egunotako zenbait osagai:

– Zentralean bertan eta inguruetan erradioaktibitate oso handia detektatzen da. Hain handia ezen eta bertan lanean ari direnak behin eta berriro aterarazten baitituzte: herenegun une batean normala dena halako 100.000koa izan zen (hasieran bider 10 milioikoa zela esan zuen enpresak eta gero gezurtatu… baina komunikabide gutxik eman dute azkenean frogatu den zifra eskandalagarria: bider 100.000!).
(gehiago…)

Fukushima, igandea 27

2011-03-27  //  Sailkatugabeak  //  Iruzkinik ez

16:55 Kutsadurari dagokionez, dagoenekoz Fukushimako istripua eta Txernobylgoa ez daude elkarrengandik hain urruti. Energi kontuetan gaztelaniazko webgunerik sinesgarrienetakoa den Crisis Energéticak gaur sareratu du ondoren euskararatzen dugun artikulu garrantzitsua: “La contaminación ya acerca Fukushima a Chernobil“.
(gehiago…)

Fukushimako hondamendia Net Hurbil atalean

2011-03-27  //  Sailkatugabeak  //  Iruzkinik ez

Blog honetan eskaintzen diren albisteez gain, ARGIAn Net Hurbil atalak hiru artikulu bildu ditu azken bi asteotan:

– Energia atomikoak Japonia bigarrenez hondoratu du

– Fukushima, ziklo aldaketaren azken errematea

– Txernobyl+25: belaunaldi berriak eztabaida gaztetzen

Fukushima, larunbata 26

2011-03-26  //  Sailkatugabeak  //  Iruzkinik ez

11:00 Barkaezina da Fukushimak gertatzen ari dena. Sciences et Avenir aldizkariko zuzendari Dominique Legluk horixe ipini du lerroburuan: Fukushima, Impardonnable. Japoniako eta munduko agintari gehienek aspaldiko krisi nuklearrik bortitzenarekin daramaten jokabidea ez baita barkatzekoa. Azken orduetan albiste kezkagarriak bata bestearen ondotik pilatzen dira eta hala jarraitzeko itxura dute. Xehetasun larrien zerrenda egiteko ordez, hemen doa frantsesezko artikulua euskaraz emanik.
(gehiago…)

Fukushima, ostirala 25

2011-03-25  //  Sailkatugabeak  //  Iruzkinik ez

17:05 AEBetako gobernuak zergatik ez ditu ezagutarazten Fukushimatik iritsi zaion kutsaduraren datuak? Hauek ezkutatzen ari dira agintari iparramerikarrak, CRIIRADek gaur publikoki salatu duenez. CTBTO Saiakera Nuklear Guztien Debekuaren Erakundeak  munduan barreiatutako behatokietako batzuk AEBetan dauzka, eta horien artetik Sacramento hirian martxoaren 16tik 17a arteko gauean jasotako datuak baino ez dituzte ezagutarazi Washingtongo agintariek. Aldiz, CRIIRADek bildu ditu Alemaniako Erradiazioen kontrako Bulego Federalak (BfS, alemanezko sigletan) eskaini dituenak, tartean irudi animatu bat kutsadura martxoaren 22a arte egunez egun non detektatu zen erakusten duena. Honek demostratuko luke kutsadura nabarmen heldu dela AEBetara ere (hortik gero pasatzeko Islandiara eta Europan gutxienik Errusiara), neurtzeko moduan alegia, nahiz eta ez izan osasuna kaltetzeko adinakoa. CRIIRADek berak aitortu du Frantzian bere tresnekin ez dutela somatu.

CTBTOren erreferentziazko puntuez gain, AEBetan Kaliforniak baditu detektatzeko estazio gehiago. Ez dakigu kasualitatea izango den baina gaur Los Angeles Timesek jakinarazi du Kalifornian kutsadura erradiaktiboa somatzeko dauden 12 tresnetatik 6 hondatuta daudela.
(gehiago…)

41 / 47«Aurrekoa10203040414243Hurrengoa»

Pello Zubiria

Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.

Azken bidalketak

  • Ostiralero ‘black friday’
  • Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna
  • Antton Urrutikoetxea, bihotz 68tar bat
  • Martak ez ditu baztertu nahi kanpotar itxurakoak
  • Oreinako zubia

Iruzkin berriak

  • Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
  • Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan

Artxiboak

  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko apirila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko apirila

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Agiñarenak
  • AHT
  • Argia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bihia
  • Ekonomia
  • Eltzegor
  • Energia
  • Erlea
  • Euskal preso eta erbesteratuak
  • Euskara
  • Eutsizale
  • Fukushima
  • Gizartea
  • Grezia
  • Hedabideak
  • Historia
  • Ingurumena
  • Iritzia
  • Irratirakoak
  • Izorrategikoak
  • Kondarrak
  • Kutsadura
  • Larrun
  • Literatura
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Nekazaritza
  • Net Hurbil
  • NetHurbildarrak
  • Osasuna
  • Pestiziden alternatiben astea
  • Politika
  • Sailkatugabeak
  • TAFTA
  • Tao
  • Trantsizioa
  • Zero Zabor
  • Zinema
  • Zorra

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA