Hasiera »
Pello Zubiriaren bloga - Xehe
Pello Zubiria
Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
- Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko apirila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko abuztua
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko apirila
Kategoriak
- Adierazpen askatasuna
- Agiñarenak
- AHT
- Argia
- Artea
- Azpiegiturak
- Bihia
- Ekonomia
- Eltzegor
- Energia
- Erlea
- Euskal preso eta erbesteratuak
- Euskara
- Eutsizale
- Fukushima
- Gizartea
- Grezia
- Hedabideak
- Historia
- Ingurumena
- Iritzia
- Irratirakoak
- Izorrategikoak
- Kondarrak
- Kutsadura
- Larrun
- Literatura
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Nekazaritza
- Net Hurbil
- NetHurbildarrak
- Osasuna
- Pestiziden alternatiben astea
- Politika
- Sailkatugabeak
- TAFTA
- Tao
- Trantsizioa
- Zero Zabor
- Zinema
- Zorra
Fukushima, osteguna 24
2011-03-24 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
10:10 Martxoaren 12tik gaur arte Fukushimatik atera eta munduan zabaldu den erradioaktibitatearen datu zehatzak ezkutuan dauzkate. [Mila esker informaziook osatzeko pistak pasatzen dizkidazuen guztioi]. Fukushimako istripu nuklearra honela dago:
– Lehen egunetan zentraletik barreiatu den erradioaktitatea Txernobylgotik 1986an zabaldutako guztiaren %10 da gutxienez. Greenpeacek salatu zuen, Frantziako INSR Institut de Radioprotection et Sûreté Nucleaire ofizialak berretsi zuen eta gaur Espainiako prentsak berak lerroburuetan ez baina letra ttikietan aitortzen du.
(gehiago…)
Fukushima, asteazkena 23
2011-03-23 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
10:50 Fukushimako 3. erreaktorea (uranioz gain plutonioa daukana) estalkirik gabe ote dago? [Estreina, goizeko kafe ttikia: astelehenean ohartarazi zuten arren Frantziako telebista publikoak eta CRIIRAD erankunde independienteak gaur-biharretan helduko dela Fukushimatik aire erradiazioduna gureganaino, Hego Euskal Herriko hedabibe bakar batean ez dut horren oihartzunik ikusi. Pello Mari Otañok duela 100 urte kantatu zuen “Ibai koxkor bat besterik ez da / Utsa… balitz itsasoa / Elkarren urbil daude zazpiak / Muga deitzen da Pausoa…” eta oker zegoen, 2011n Bidasoa sekula baino mugago daukagu]. Edu Lartzaguren kazetariak tuiteztaturik jakin dugu: Nouvel Observateur astekariaren talde berekoa den Sciences et Avenir hilabetekariaren zuzendari Dominique Legluk uste du oso posible dela Fukushimako 3. erreaktore arriskutsua biluzik egotea, horrek esan nahiko lukeelarik zentrale japoniarreko istripuak Txernobylekoaren larritasun maila bera duela gaur.
(gehiago…)
Fukushima, asteartea 22
2011-03-22 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
14:30 Fukuhisma Daichiiko zentralari otsailean luzatu zion gobernuak bizia 10 urte gehiagorako. New York Timesen interneteko bertsioa den International Herald Tribunek zabaldu du berria kronika honetan: “Japoniak erreaktoreen bizia luzatu zuen, abisatuta egon arren“. Joan den otsailean izan zen hori. Ordurako, ikuskatzaileek ohartaraziak zituzten Fukushimako erreaktore zaharkituen arazo larri batzuk, ezin zutela bermatu erreaktoreen 33 pieza oso inportanteen egoera. Alegia, zahartuta eta matxuratuta zeudela. Hala ere, Tokyoko agintariek hamar urte gehiagorako luzatu zieten bizia dagoenekoz 40 urte dituzten erreaktoreei. Aurretik zentralaren jabea den Tokyo Power Company (Tepco) behin baino gehigotan egona zen zigortuta bere agindupeko zentraleei buruzko gezurrezko informazioak zabaltzeagatik. 1971n argindarra ekoizten hasitako erreaktoreak oso zahartuta zeudela aitortu die kazetariei hura abiarazten jardundako ingeniarietako batek. Fukushima departamenduko gobernadore 1988tik 2006ra egondako Eisaku Satok kontatu du aurretik gertatutako zenbait istripu nola ezkutatu zizkien enpresak bertako agintariei, salatuz enpresetako buruek eskupean dauzkatela teorian zentralak kontrolatu beharko lituzketen erakundeak. “Koadrila bereko arrainak dira denak”, esan du. Koadrilla horrek emandako informazioa izan da hamar egunotan denon ia iturri bakarra.
(gehiago…)
Fukushima, astelehena 21
2011-03-21 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
22:30 Asteazken edo ostegunean iritsiko dira Fukushimako lehen arrasto erradiaktiboak Europara. Telebista publiko frantsesak iragarri du ilunabarreko albiste saioan. Frantziako Segurtasun Nukleararen Agintearen presidente André-Claude Lacostek berretsi du. Institut de Radioprotection et de Surté Nucleaire erakundeak simulazio honetan erakusten du nola hedatuko den erradioaktibitate hodei hori. Dagoenekoz Saint Pierre et Miquelonera iritsi dira lehen arrastoak (Ternua aldera) eta beranduenik ostegunerako zeharkatuko dute Atlantikoa. . Arrasto oso-oso txikiak, hori bai, baliteke horretarako prestatutako neurgailu batzuek nabarmendu ere ez egitea. CRIIRAD erakunde independienteak berak garbi dio haize masa honek ez dakarrela arriskurik (baldin eta Japonian ez badute erradiaktibitate isuriez zerbait larriagoa ezkutatu, Txernobilekoaren ondoren eskarmentua hartuak daude CRIIRADeko kideak).
Zabaltzen eta azaltzen ari da aste betez Fukushimako zentralak airera jaurtitako erradiazioa, batean eta bestean. Japonian bertan, segurtasuneko perimetrotik landa barazkietan eta esnetan kausitu denaz gain, Tokyon ere neurtu da ohikoak baino partikula erradiaktibo gehiago zeudela, ipar haizeak bertaratuta. Gainera euria ari du han, berri txarra (euri tantekin erradiaktibitatea airetik lurrera dator). Frantses telebistako albistegian aipatu dutenez, Tokyoko herritarrei gomendatu zaie euripean aterkiarekin ibiltzeko eta oinetakoak etxean sartu baino lehen garbitzeko.
(gehiago…)
Fukushima, igandea 20
2011-03-20 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
16:30 Zeuk erabaki El Paiseko titular hau zuzena den: “Japon mantiene a raya la crisis nuclear tra una semana de lucha“. Ibon Sarasolaren Zehazkik esango dizu “tener a raya” dela euskaraz “arrastoan sartuta eduki”. Txiste errez bat okurritu zait: 1983ko abuztuko uholdeetan Bilboko zazpi kaleetan metro eta erdiko ura dago, suhitzaileen buruzagiari alkateak deitu dio egoeraren berri galdetuz eta honek erantzun dio “lasai, alkate jauna, uholdea arrastoan sartuta daukagu”. Gaur titular hori ipini du lehen orrian El Paisek eta gero barruan kontatzen dena (informazio ona, dena esan bedi) ez da inondik ezkontzen horrekin. Baina une honetan, arratsaldeko lau eta erdiak direnean, are eskandalagarriagoa da kontua: interneteko edizioko lerroburuak dio “La radiación supera el nivel de seguridad en la región de Fukushima”, hor klikatzen duzu eta berriro aipatu “… mantiene a raya…” famatua azalduko zaizu tituluan, ondoren lehen letratik esaten hasteko Fukushima (non baitago zentral hondatua) eta Ibargina probintzietan erradiazio mailak gainditzen dituela segurtasun estandarrak. Norbaitek noizbait esplikatuko du nork-non-zertarako asmatu zuen titular hori hainbeste ordu eta testuinguru ezberdinetan mantendu zena.
(gehiago…)
Fukushima, larunbata 19
2011-03-19 // Sailkatugabeak // Iruzkin bat
17:30 Zentraletik landa jakietan eta uretan aurkitu den erradiaktibitateaz xehetasunak eskaintzen ditu The Guardianek “Gai erradiaktiboak aurkitu dituzte Tokioko uretan” kronikan. Hedabide guztiek aipatzen duten esnea zentraletik 30 kilometrora dagoen baserri batean aurkitu dute eta espinakak berriz 100 kilometrora. Agintariek adierazi dute erradiaktibate arrastoak besterik ez direla, konparazio hau eginez: urte osoan esne horretatik edanez gero erradiografia bat egitean hartutakoa adina erradiazio hartuko luke pertsonak. Kontua da geroxeago jakin dela Tokion eta beste bost hiritan iturriko urean erradiaktibate arrastoak aurkitu dituztela. Txikiak hauek ere, arriskutsuak izateko mailatik oso urruti geratzen diren kopuruak. Baina Fukishimako zentraletik 220 kilometrora dago Tokio.
Bestalde, Los Angeles Timesek eman du xehetasun interesgarri gehiago “Argindarrik oraindik ez da iritsi Japoniako erreaktoreetara” kronikan. Elektrizitatea ez da helduko igandea arte, eta hori ere aditu batzuek baikorregitzat daukate. Bitartean, suhiltzaileek lortu dute asko hobetzea ura erreaktore eta erregai usatuen piszinetara iritsarazteko sistemak. Gizakirik gabe funtzionatzen duten punpa bat bederen badarabilte eta badirudi gero eta beste autopunpa arruntek ere denbora gehiagoz jaurtitzen dute ura. Informazio batzuek diote ahalegin horri guztiari esker lortu dela zentralean erradiaktibitate maila jaitsiaraztea. AEBetako aditu askok uste dute argindarra zentraleraino eramatea dela gakoa egoera berriro kontrolpean edukitzera iristeko ahaleginean. Bitartean, itsasoko urarekin nahastuta boroa jaurtitzen dute, erradiazioa hein batean neutralizatzeko. Boroa ere ahitzen hasi denez Japonian, Korea eta Frantziak 150 tona bidaltzea agindu zuten ostiralean.
(gehiago…)
Fukushima: gezur arteko mami izpien bila
2011-03-18 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
18:10 “Erradiazioak oztopatzen ditu argindarra Japoniako zentraleraino eramateko ahaleginak”, titulu hori eman dio Los Angeles Timesek Thomas H. Maugh-ek hango 08:39etan (hemengo 16:39etan, duela ordu eta erdi) on-line ipini duen kronikari. Eskaintzen duen lehen albiste garrantzitsua hori da, argindar kableak erreaktoreak dauden eraikinetarino eraman eta entxufatzeko ahaleginean behin eta berriro atzera egin behar izan dutela. Hori osatuz, hariak lotzea lortuko balute ere -biharko espero dute- ez da segurua errefrigerazio sistemak abiaraztea erdietsiko dutenik, hain egon behar dute hondatuta hango tresna guztiek lurrikaragatik, maremotoagatik eta hozteko ahaleginean jaurtikitako itsasoko uraren kresalagatik.
Los Angeles Timesen bigarren albistea: AEBtik haruntza bidalitako drone piloturik gabeko hegazkinen atera argazkietan ikusten da 4. erreaktorearen alboan (oraintxe bertan denen kezka iturri nagusia den gunean) erregai usatua datzan piszina oso hondatuta dago eta bertara nola edo hala iritsarazten den ura berehala doa ihesi. Honek guztiak eraman ditu, nonbait, Japoniako agintariak Fukushimako ixtripuaren larritasuna 4tik 5era igotzera.
Datuok ez dira ezkontzen gaur gure inguruko prentsa gehienak titularretan eman duen itxurarekin, alegia Fukushiman lortu dela erradiazioa pixka bat jaistea, ura iristen hasi dela, eta abar. Laster ikusiko da benetan erradiaktibitateak ostegunetik ostiralera tregua bat eman zuen ala agintariek lortu zuten informazio partzial bat aldaketa funtsezkotzat pasaraztea ez bakarrik herritarrei baizik eta baita kazetariei berei ere. (gehiago…)
Fukushima = Txernobil+25
2011-03-17 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
19:20 Le Mondeko erredakzioak kasik minutuoro aktualizatzen duen iturrian erantzuten dio irakurle askok egin duen itaunari: zer gerta liteke erreaktoreak hozteko ahaleginak helburua lortuko ez balu? Erantzuna: “Hozteko ahaleginak porrot egingo balu, erreaktoreen muinak erabat urtuko lirateke. Sortuko luketen beroa hain handia litzateke ezen eta estaltzen dituen ontzia ere urtuko bailukete, atmosferara ixuri erradiaktiboak modu masiboan boteaz. Baina egoera hau hipotetikoa da gaur arte, ez baita sekula gertatu, Three Mile Islandeko erreaktorearen muina bera ez zen erabat urtu eta Txernobilgoan aldiz ontzirik ez zegoen. Baina erreaktoreen muinetik landa, beldurrik handienak erregai usatuak dauzkaten piszinek sortzen dituzte: irakiten hasitakoan ura lurrindu egiten ta eta hortik aurrera erregaia ez hozteko arriskua dago, horko erregaiak usatuak egon arren oso erradiaktiboak dira eta. Hozketarena ez bada konpontzen, erregai guztia batere urik gabe aurkituko da eta orduan ixuri erradiaktiboak oso handiak izango dira, babesgairik gabe piszinak kasik aire librean daudelako. Hori gertatuz gero, Txernobilekoen ixuri maila berean geundeke”.
(gehiago…)
Ez fidatu espainolez… Fukushimari dagokionez ere
2011-03-16 // Sailkatugabeak // 2 iruzkin
Telebista frantsesak ikusi behar dira egunotan. Atzo Espainiako kate publikoan ari zen orain modan dagoen kazetari-imintziogile gazte bat Tokiotik esaten han bizitza kasik normal doala. Frantziakoa jarri eta David Pujadas-en zuzendaritzapean azaldu zirenek justu alderantzizkoa adierazi ziguten: Tokion bertan hamar minutuz goiti iraun zuen lurrikara handia jasan zuten, jendea kalera irteten da edo etxean geratzen haizeak nondik jotzen duen arabera (iparra bada, erradioaktibitate arrisku handiagoa), jende asko ari da ihes egiten hiriburutik, atzerritarrak trumilka doaz… eta Frantziako Segurtasun Nuklearraren arduradun nagusiak Fukushiman gertatzen ari denaren irudirik beltzena erakutsi zuen. Jokatuko nuke Heletako herritarrek informazio zuzenagoa dutela Fukushimakoaz Garoñatik hogei kilometrotara bizi diren gehienek baino. (gehiago…)
Min dugu Fukushiman
2011-03-15 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Nolaz ahaztu genuen Txernobil?