Hasiera »
Pello Zubiriaren bloga - Xehe
Pello Zubiria
Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
- Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko apirila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko abuztua
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko apirila
Kategoriak
- Adierazpen askatasuna
- Agiñarenak
- AHT
- Argia
- Artea
- Azpiegiturak
- Bihia
- Ekonomia
- Eltzegor
- Energia
- Erlea
- Euskal preso eta erbesteratuak
- Euskara
- Eutsizale
- Fukushima
- Gizartea
- Grezia
- Hedabideak
- Historia
- Ingurumena
- Iritzia
- Irratirakoak
- Izorrategikoak
- Kondarrak
- Kutsadura
- Larrun
- Literatura
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Nekazaritza
- Net Hurbil
- NetHurbildarrak
- Osasuna
- Pestiziden alternatiben astea
- Politika
- Sailkatugabeak
- TAFTA
- Tao
- Trantsizioa
- Zero Zabor
- Zinema
- Zorra
“China Syndrome”z oroitu gara
2011-03-14 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Jende arruntok lurrikararen-tsunamiaren irudi latzak behin eta berriro ikusten eta berriago ezberdin agian ikaragarriagoen bila entretenituta genbiltzan bitartean gure etxeetako ekran ugarietan, joan den larunbatean bertan, bakan batzuek bazekiten non zer ari zen egosten: zapeatzen ari ginela telebista espainiarretako batean kazetariak aipatu zuen Madrilen Consejo de Seguridad Nuclear batzartuta zegoela. Madrilen CSNkoak lanean asteburuan zer eta Japoniako gertakizun batengatik? Larria behar du izan. Ordu gutxiren bueltan iadanik ez digute hainbeste axola tsunamiak hil dituen milaka japoniarrek, mundu osoaren arazo bihurtu diren zentral atomikoek baino.
(gehiago…)
Joxe Antonio Altuna
2011-03-09 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Gizon hau Usurbilgo alkate zegoela gertatu zen Euskal Herrian gutxitan ikusi den miraria: legearen kontra eraikitako obra eraitsi eta lurzorua lehengoratzea. Aginaga auzoan bukatu ez baina erdibideraino aurreratutako zubi hura geldiarazi izanagatik gaur Orion Herrio izeneko natur talde batek aldarrikatu ditzake Oria ibarreko erribera eta zingirak.
(gehiago…)
Langile osasungintza
2011-01-21 // Sailkatugabeak // Iruzkin bat
Asteotan batek baino gehiagok aipatu dit Sustrai Colinak Dominique Belpommeri egindako elkarrizketa . Beste gai mamitsuen artean, osasun sistemari buruz Sustrairi honakoak esan zizkion:
“Uste dut bost-hamar urte barru gure gizarte segurantzak lehertuko direla, ezin izango dutela gaur euren gain hartzen duten laurdenik ere ordaindu, eta horrek bi martxatako medikuntza sortzeko arriskua dakar. Sistema horretan, aberatsek aseguru pribatuak ukango dituzte eta ez dute sendatzeko arazo zipitzik izango, baina txakur txikirik ez duen jendea gizarteak abandonaturik hilko da. Nik hori ezin dut onartu, eta hori onartzen ez dudalako borrokatzen dut itsu-itsu, medikuntzak gaixotasunen ondorioak ikertu ordez kausak ikertu ditzan”.
(gehiago…)
Iñaki Subijana epaileari deika
2011-01-11 // Sailkatugabeak // Iruzkin bat
Igandean irakurri nituen Iñaki Subijana Gipuzkoako Auzitegiko presidentearen iritziak El Diario Vascon: “Batasuna debe condenar de forma inequívoca a ETA para ir a las urnas. La flexibilidad ante un proceso de paz no puede llevar a inaplicar la ley poque vaciaría el Estado de Derecho“. Pentsatu nuen, eta pentsatzen dut, beti dela errezagoa besteri zer egin behar duen agintzea nork bere betebeharrak argitzea baino.
(gehiago…)
Urolako trena (Santa Luziz)
2010-12-13 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Diario Vascok argitaratu du: “El Gobierno Vasco estudia reabrir el tren del Urola entre Zumaia y Azpeitia“. Ez da Inuzenteen eguna, Santa Luzi baino, periodiko batzuk gehiago saltzeko balioko zien. Gu gazte ginenean gaurko egunez Donostiatik Santa Luzitara joateko tren bat edo beste bigarren bat zeneuzkan aukeran: nortekoa bata, Oria ibarrean barrena igotzen dena Zumarragara, bestea kostaldekoa aurrena Zumaira eta hemendik Urola ibaiaren aldamenetik Urretxu eta Zumarragaraino iristen zena. Nire sorleku Aginagako erriberetan ordu batzuk Baskongadoaren bozinak markatzen zituen, baina nabarmenak ziren beste batzuetan Urolaren sirenak. 1988ko Trikitilari Txapelketan Imuntzo-Epelarrek kantatu zutituzten Agiña batek “Urolako trena” izendatutako kopla hauek.
(gehiago…)
Ez Gladysenean
2010-11-15 // Iritzia, Sailkatugabeak // Iruzkin bat
Bolada batez tximu baten jabe izan zen Egiako parkea Donostian. Duela hogei urte opari hori zeukaten zain basoaren erdiko putzuraino iristen zirenek. Indi-gaztainaren enborrari kateaturik, bertaratuek eskainitako aleak zuritzen zituen simioak haurrek paper azpitik goxokia agerrarazteko darabilten trebeziaz. Guk hunkituta begiratzen genion abellanak (kakahueteak, kaskahuesak, manixak…) prantatzeko lan finean, oskola hautsi, ale bakoitzari mintz gorri mehea kendu, mamia leundu, miazkatu, koska egin… Parkeko atariak erdietan “Cristina-enea” iragartzen zuen, “Gladys-enea” aldarrikatzen beste hainbestetan. (gehiago…)
Zirt-zart, gogoz egin ‘zan par
2010-11-10 // Iritzia // Iruzkinik ez
Esan zidatenetik Norman Coussin-ek eritasun oso larria sendatu zuela barreterapiarekin, algara lasaiak nondik aterako nenbilen. Azkenean ikasi dut Coussinsek Marx anaien filmeekin lortu zuena nik Vocentoko periodikoa letuz alkantzatu behar dudala. (gehiago…)
Belpomme eta mutikoa
2010-11-02 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Igoal ez didan sinetsiko, baina flipantea izan dun. Esan ninan Baionako Lurramara gonbidatuta zekartela Dominique Belpomme mediku frantsesa, tipo famatua dela, kantzerologoa, Frantzian erreferentzia, eta guzti hori. Glain deitzen duten kulturetxean ordubeteko hitzaldia eman zinan. (gehiago…)
Pakita E.
2010-10-28 // Sailkatugabeak // Iruzkin bat
Heroi izateko aukerak bakan eskaintzen dizkigu bizitzak. Loria irabazi edo mixerian hondoratu jokatzen dugun minutu laburrean, kinka larrira ekarri gaituen patuak zintzurretik itotzear gauzkala, mila argudio dauzkagu eskueran kobarde izateko. Horregatik gara koldarrak hainbeste, dira heroiak hain urri. (gehiago…)
Joxe Arregirentzat bakerik ez Arantzazun
2010-09-02 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Etxe barruan bakea egin ez dezakeenak asko lagundu ote dezake inguruko gizartea bakeratzen? Joxe Arregiren Arantzazutiko ihes bortxatuak galdera hori mahairatzen digu, pausatzen dituen gainerako kuestioak (teologia, jerarkia, politika, nazioa…) baztertu gabe. Arantzazuk Euskal Herriko bakeari historian zehar zenbat lagundu dion harro aldarrikatzen duten fraide frantziskotarrak umildadekada digeritu ezinean ariko dira asteotan. Ea azkenean zertarako diren Euskal Herria konpondu nahiko luteketen Baketik, Gandi eta enparauak. Medice, cura te ipsum .
(gehiago…)