Hasiera »
Pello Zubiriaren bloga - Xehe
Pello Zubiria
Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
- Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko apirila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko abuztua
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko apirila
Kategoriak
- Adierazpen askatasuna
- Agiñarenak
- AHT
- Argia
- Artea
- Azpiegiturak
- Bihia
- Ekonomia
- Eltzegor
- Energia
- Erlea
- Euskal preso eta erbesteratuak
- Euskara
- Eutsizale
- Fukushima
- Gizartea
- Grezia
- Hedabideak
- Historia
- Ingurumena
- Iritzia
- Irratirakoak
- Izorrategikoak
- Kondarrak
- Kutsadura
- Larrun
- Literatura
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Nekazaritza
- Net Hurbil
- NetHurbildarrak
- Osasuna
- Pestiziden alternatiben astea
- Politika
- Sailkatugabeak
- TAFTA
- Tao
- Trantsizioa
- Zero Zabor
- Zinema
- Zorra
Jean Dausset hil da, HLA sistema aurkitu zuen ikertzailea
2009-06-18 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Atzo “El Pais” Madrilgo egunkarian Antonio Nuñez Roldán doktoreak jakinarazi zuen Jean Dausset hil dela, Immunologian aitzindari izana eta HLA sistemaren deskubritzailea. HLA ingelesezko Human Leukocyte Antigen kontzeptuaren akronimoa da eta horrekin izendatzen da animalien, tartean gizakiaren, immunitate sistema arautzen duen gene sailari. HLA sakon ezagutzeak ekarri zuen gizaki bati beste baten organoak txertatzeko aukera berritzailea, giltzurrunekoetatik hasita, eta denborarekin ikusi zen immunitate sistema oso loturik dagoela ezagutzen ditugun eritasun gehienekin, denekin ez esatearren. HLA gehienik medikuen eta adituen artean aipatzen den kontua izan ohi da, baina zenbait artritis nozitzen digugunok badugu haren garrantziaren berri. 92 urtetan hil da Palma de Mallorcan.
(gehiago…)
Zaldibia
2009-06-12 // Irratirakoak // Iruzkinik ez
[Euskadi Irratiko “Goiz Kronika”ko iritzi tartean argitaratua, 2009-06-01ean]
Justu gaur zortzi, Antonio Etxeberria Sukia galdu zen Gipuzkoako Zaldibian. Antoniok zeukàn mamia baino gutxiagorekin pelikula eta liburu franko egin diren arren, ni bere familiako egin ninduenez ez naiz egokiena haren panegirikorik egiteko. Gizonak zaldi gaztearen kemena eta energia zeuzkan, 82 urteko aitonaren mugetan lotu ezinak. Ez da argitu zerk eraman ote duen, bere Jainkoak edo destinoak edo halabeharrak, baina magiaz betetako zokoan galduarazi du gizona. (gehiago…)
Aurtengo oporretan… etxean edo inguruan
2009-05-25 // Ekonomia // Iruzkinik ez
Time aldizkariaren azala
Krisiak aldarazi ditu, antza, mundu aberatseko kontsumitzaileen oporretarako ohiturak ere. Akabo kontinente batetik besterako bidai “demokratikoak”? Berriro ere, beti izan den legez, Egiptoko piramideak bisitatzea edo Baliko hondartzetan bainatzea aberatsen gutixia izanen dira, gehienera jota jubilazioarekin irabazitako sari oparoa? Europako gazte lizentziatu berriei laster ahaztuko ote zaie ikasketen amaiera ospatzeko Cancunera joateko irrikia? Krisiaren uholdea oraingoz ez da hain urrun iritsi, baina dagoenekoz beharrak eraginda oporrak etxean edo inguruetako parajeetan igarotzea, moda bihurtzeko bidean da. (gehiago…)
Heriotza duinaren aldeko doktorea auto-eutanasiatzeko ikastaroak eskaintzen
2009-05-11 // Osasuna // Iruzkinik ez
Philip Nitschke
Ez da ez morbo kontua, ez sentsazionalismo merkea. Heriotza duinaren inguruko eztabaida erabaki praktiko gogorretan mamitzen baita. Maiatzaren hasieran Britainia Handiko zenbait hiriburutan “suizidio ikastaroak” eskani ditu mediku australiar famatu batek. Philip Nitschke doktorea heriotza duina aldarrikatzen duen Exit International fundazioaren sortzailea da, Peacefull Pill eHandbook liburuaren egilea, eta hitzaldiotan auto-eutanasiari buruzko informazio orokorrez gain suizidatzeko DIY izeneko kita aurkeztuko du. (gehiago…)
Baigorriko txalupa
2009-04-27 // Gizartea // Iruzkinik ez
[Euskadi Irratiko iritzi tartean plazaratu du artikulu hau Pello Zubiriak gaur]
Ohartuak izango zarete gure eliza asko txalupak direla barrendik, azpikoz gain ipinitako itsasontziak. Herenegun iluntzean Baxenafarroako Baigorriko elizan ginen, eta bi ordu eta erdi luzez sentitu ginen kanpoko ekaitzetik urrunduta bezala txalupa zaharraren tripa-barrenean. Nafarroaren Egunaren bezperan urtero bezala, kantaldi berezia. Aurtengoan: “Et Incarnatus” orkestra, Iruñeko gaiteroak, Baigorriko gaiteroak eta Eltzegor taldea. (gehiago…)
John Maynard Keynesen eta George Orwellen lezioak
2008-11-17 // Ekonomia // Iruzkinik ez
Ia dena dago esana… eta idatzia. Liburuetan alegia. Krisi kontuetan ere bai. Etxean gazteak ditugunok zorioneko gara beste poz –eta haserre- askoren artean haiek eskuratzen dizkigutelako kaleko informazio garrantzizkoak eta ezagutzen ez genituen liburuak. Gazte unibertsitario batek laga dit Jeffry A. Frieden baten Capitalismo Global. El transfondo económico de la historia del siglo XX. (gehiago…)
“Krisia”: otsoa azkenean etorri egin da, eta orain zer?
2008-11-04 // Ekonomia // Iruzkinik ez
Joan den martxoan Argia.com irakurri zuenak harriduraz irakurriko zuen Estatu Batuetako ekonomilari batek, Nouriel Roubinik, zioela munduari finantz krisiak 3 bilioi dolarreko kalteak eragingo zizkiola. Minorian zegoen orduan Roubini. Hala zeuden 2007ko udan lehertutako krisia 1929koaren pareko izango zela ziotenak ere. 2008ko “urri beltza”z geroztik inork ez die barre egiten. (gehiago…)
Igandean Walter Luyten omenduko dute Lapurdiko Sokoan
2008-04-10 // Historia // Iruzkinik ez
Luyten eta Kuijpers Gernikan, 1973ko Aberri Egunean / Gara.net
Apirilaren 13an Walter Luyten Flandriako politikari hil berriari omenaldia egingo diote Sokoan (Lapurdi). Igande honetan, 16:00etan meza ospatuko dute eta ondoren omenaldi xumea egingo zaio urtarrilaren 27an 73 urterekin hil den Luyteni.
Ikasketaz historialaria, Flandriako abertzaletasunaren berpizte lanetan gizon garrantzizkoa izan zen bere gazte denboratik, Volksunie alderdi nazionalistaren sortzaile eta herrialde hartako historiaren eta kulturaren aztertzaile. 1960ko hamarkadan Luyten, Willi Kuipers eta beste abertzale sorta batek landatua askoz beranduago loratu zen, Belgika erreinu federal bihurtu zenean. (gehiago…)