Angelu itsua
Hasiera » Ekonomia » Mercedes-Benz: auto gehiago… baina zeren kontura?
Mai21 0

Mercedes-Benz: auto gehiago… baina zeren kontura?

Atalak: Ekonomia

mercedes

Enpresa alemaniarrak ofizialki aurkeztu du Gasteizko lantegian egingo duen Vito auto berria. Hamar urterako lana segurtatuko duela dio. Baina negoziazio prozesu luze baten ondoren, nola aldatu dira langileen lan baldintzak?

Juan Carlos Borboi Espainiako erregea, Iñigo Urkullu EAEko lehendakaria eta Dieter Zetsche Mercedesen jabe den Daimler multinazionalaren presidentea izan ziren Gasteizen, Clase V luxuzko monobolumenaren ekoizpenari babesa emateko. Enpresak 190 milioi euro inbertitu ditu Jundizko fabrika egokitzen, behin behineko 400 lanpostu sortu dira, eta Zetscheren esanetan langileak urtean 125.000 auto produzitzera iristen badira, hirugarren erreleboa martxan jarri eta lanpostuak “egonkortzeko” aukera dago. Aurten 75.000 auto egitea espero dute.

2011: lan-hitzarmenean merkealdiak

Mercedesek Vito furgoneta berria Gasteizen egiteko baldintza ugari jarri zituen hasieratik. 2011ko ekainean lan hitzarmen berria negoziatzeko orduan, lan-kostuak %10 jaitsi eta lan baldintzak kaskartzeko neurriak jarri nahi zituen martxan: “Hay otras plantas que están luchando por tener esa inversión. Vitoria tiene que hacer los deberes con más eficiencia y más flexibilidad de fabricación, lo que supone horarios y una bolsa de trabajo adecuada para cubrir los picos de demanda” esan zuen Mercedes-Benz-en Espainiako presidente José Luis López-Schümmerrek Expasión egunkarian. Gasteiztik alde egiteko mehatxua nabarmena zen.

mercedes2ELA, LAB, ESK eta CGT negoziazio mahaitik kanpo geratu ziren –enpresa batzordearen erdia– eta enpresak UGT, CCOO , Ekintza eta LSBrekin sinatu zituen baldintza berriak. Ordainetan, langileek malgutasun neurri batzuk onartu zituzten bozka bidez. “Vitoria comienza a respirar” idatzi zuen Vocentoko korrespontsalak.

Urkullurentzat Mercedes eredugarria da “gizarte elkarrizketa eta adostasuna” posible izan direlako bertan.

ELAk Mercedesen duen atal sindikalak hilero publikatzen du Lau orri izeneko aldizkaritxoa. Azkeneko alean leitu daitekeenez errealitatea ezberdina da “behetik begiratuta”. Sindikatuaren esanetan langileak “gero eta gehiago estutzen” dituzte; hitzarmenak berak jasotzen duen “malgutasun” hitza enpresak erabiltzen du nahierara; langileak azken ordura arte ez daki larunbatean lana egin behar duen ala ez; bajak hartzen dituzten langileek gero eta “presio” gehiago jasaten dute…

Zeharkako langile ikusezin horiek

Egun 3.500 lagun ari dira zuzenean lanean Mercedesen. Horrez gain beste 10.000 lagun inguruk egiten dute lan Jundizko planta osagaiez hornitzeko fabriketan. Gutxienez EAEko 34 enpresa ari dira zeharkako zeregin horretan eta beste dozena batzuek zerbitzuak eskaintzen dizkiote.

Zein da enpresa horietako langileen egoera? Eta behin behinekotasun tasa? Nola ezarri zaie PPren lan erreforma? Zenbat gutxitu zaie soldata? EEEak? Kaleratzeak? Ezer gutxi dakigu. Baina datu adierazgarri bat: Mercedesek hornitzaileen kostuak %25 jaistea “ezinbesteko” jotzen zuen.

mercedes3

Mercedes-Benz autogileak Gasteizen duen lantegiaren panoramika

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Urko Apaolaza

Hernani, 1979. Historialaria eta Argian kazetari. Askotan, ispiluak islatzen ez duena ikusteko, zuzenean atzera begiratu behar duzu (gure Ford Fiesta zaharrari retro-bisorea hautsi zioten).

Azken bidalketak

  • Gutxieneko borondate politikoa
  • Esklabotzaren itzala, luxuzko hotelean
  • Zentsura vs. memoria
  • 1975eko borreroen izen guztiak (edo batzuk)
  • Memoriaren herbarioak

Iruzkin berriak

  • Juan M. Sansinenea(e)k “Ez dadila entzun gehiago ‘askatuta’ hitz nazkagarria” bidalketan
  • Nagore(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Alberto(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Josetxo(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Jotake(e)k Engainatu gaituzte bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko abuztua
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko apirila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Ingurumena
  • Kirola
  • Kulturgintza
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Sailkatu gabea
  • Uncategorized
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA