Angelu itsua
Hasiera » Urko Apaolazaren bloga - Angelu itsua

Gutxieneko borondate politikoa

2025-11-25  //  Ekonomia, Gizartea  //  Iruzkinik ez

Lanbide arteko Gutxieneko Soldata (LGS) propio bat lortzeko euskal sindikatuen borrokak, hamaika kapitulu izan ditu dagoeneko. Eta hamabigarrena badator: Confebask patronala auzitara eramango dute, mahai negoziatzailean esertzen derrigortzeko. Izan ere, pasa den urrian, patronaleko arduradunak Lan Harremanen Kontseiluan zuten bilerako mahaitik altxa ziren –azken hilabeteetan hirugarrenez–, esanez gutxieneko soldataren eskumena estatu mailakoa dela eta ez daudela ezer negoziatzera derrigortuta.

Eusko Jaurlaritzak, bere aldetik, gutxieneko soldatak hobetzea patronalaren eta sindikatuen ardura dela dio, eta lan hitzarmenen bidez adostuta lortuko dela hori. Baina biak maila berean jarrita, ez al zaio betorako eskubidea ematen mugitzeko interes gutxien duenari? Patronalari? (gehiago…)

Esklabotzaren itzala, luxuzko hotelean

2025-11-13  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Donostiako Igeldo mendi magalean dagoen Satrustegi Dorre historikoan luxu handiko hotel bat egiteko tramiteek aurrera jarraitzen dute. Duela gutxi, Eusko Jaurlaritzako Kultur Ondarearen Kontseiluak oniritzia eman dio eraikinak Kultura Ondasun gisa duen katalogazioan moldaketak egiteko, Donostiako Udaleko Hirigintza sailetik eskatu bezala. Besteak beste, jauregiko lorategien azpian bezeroentzako gela esklusiboak egingo lirateke, mendia barruraino zulatuta.

Hotelaren proiektua zeresana ematen ari da, eta emango du. Jacuzziak eta igerileku pribatuak ikusi ditugu Kontxako badiara begira, adimen artifizialarekin egindako prentsako irudietan. Ancora elkarteak salatu du irudi horiek ez dutela zerikusirik aurkeztutako  proiektuarekin: “Donostiarrei ziria sartzeko marketin operazio bat dirudi”, azaldu du, eta hotela zabaltzeak babesturik dagoen hiriko berdegune oso bat hormigonatu eta suntsitzea ekarriko duela dio. Kultura sailak, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu duenez, lursail osoaren %5era mugatu du hotel bilakatu daitekeen eremua, baina hala ere 1.400 metro koadro lirateke.

(gehiago…)

Zentsura vs. memoria

2025-10-07  //  Historia, Politika  //  Iruzkinik ez

LABen ibilbideari buruzko erakusketa Nafarroako Parlamentuan izan zen ikusgai. Argazkia: LAB

Bi egun baino ez ditu iraun zabalik LAB sindikatuaren historia barnebiltzen duen 1974tik etorkizunera, LAB zabaltzen erakusketak, Tuterako Rua zentro zibikoan. Erakusketa paratu dute Erriberan 40 urte egin dituela ospatzeko sindikatu abertzaleak antolatutako egitarau barruan. Alejandro Toquero UPNko alkateak berehala ixteko agindu du, ETAko presoei aipamena egiten dieten panelak daudela eta “terrorismoa goraipatu” dezaketen edukiak jasotzen dituela argudiatuta –bitartean, aste berean, Tuterako udal plenoak Gazako genozidioa salatzeko mozio bat atzera bota du, UPNren eta PPren kontrako botoekin–. (gehiago…)

1975eko borreroen izen guztiak (edo batzuk)

2025-10-01  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

1975ko irailaren 27an, duela 50 urte fusilatu zituzten Txiki eta Otaegi eta FRAPeko hiru kideak ekarri dituzte han eta hemen oroimenera. Orain, urteurrenaren biharamunetan, unea iritsi da justu kontrakoagatik seinalatu beharrekoak ekartzeko, borreroen izenak.

Erregimen frankistak aparatu errepresibo oso bat zuen muntatuta eta horretaz baliatzen zen inpunitate osoz jendea atxilotzeko, torturatzeko, epaitzeko eta hiltzeko. Txiki eta Otaegiren fusilatzeetan izan zuten arduragatik, batzuk aipatuko ditugu hemen, baina kate luze eta zabal horietan askoz gehiago izan ziren. Gainera, horietako askok frankismo ostean kargu militar edo politikoak izaten jarraitu zuten, kondekoratuak izan ziren, edo enpresa handietako administrazio kontseiluetan amaitu zuten.

Has gaitezen… (gehiago…)

Memoriaren herbarioak

2025-04-30  //  Historia  //  Iruzkinik ez

‘Memoriaren Basoak’ erakusketa barruan, Levanten fusilatutako emakume antifaxisten inguruko artelana aurkitu dezakegu. Argazkia: Urko Apaolaza / ARGIA CC-BY-SA

Oraindik ikusgai dago Donostiako San Telmo museoan Memoriaren Basoak erakusketa, maiatzaren 11ra arte. Totalitarismoek gizartea kontrolpean hartzeko erabiltzen dituzten metodo eta tekniken inguruko hausnarketa bat da, espresio artistiko ugariren bidez ondua.

Frankismoak –beste erregimen diktatorial batzuei ere keinu egiten die erakusketak, Argentinakoa kasu– sorturiko traumak eta erresistentziak aurkituko ditu bisitariak; konplizitateak eta isiltasunak, zigorra eta errepresioa. Objektuak, argazkiak, gutunak, afixak eta egutegiak oinarri hartuta, eta biraka dabilen diapositiba proiektorearen klak bakoitzarekin, iraganetik orainaldirako bidaia tenporal bat eskaintzen du. Baina erakusketaren komisario Mabel Tapiak idatzi duen moduan “oraina ez da inolaz ere laua, aldaezina eta behin-betikoa. Iragana ez den bezainbeste”. (gehiago…)

Denok gaude katean

2025-04-25  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Laudion, Guardianeko enpresa batzordeak eta SOS Aiaraldeak deitutako manifestazioa. Argazkia: Foku

Urtarrilaren 29an, gaur egungo mundu berekoi honetan ohituta ez gauden zerbait gertatu zen Laudioko Guardian lantegiaren atarian. Zuzendaritzak hango labea itzaltzeko asmoa erakutsi zuen, eta horri aurre egiteko, langileek atea blokeatu zuten pankarten bidez. Baina ez zeuden bakarrik: inguruko fabriketako langileak batu zitzaizkien mobilizaziora. Babes hori, eskualde osoan bizitako giroaren isla baino ez da. Hurrengo asteburuan 2.000 lagun baino gehiago elkartu ziren Laudion, herri hartako inoizko manifestazio jendetsuenean.

Euskal Herriko eskualde industrial askotan azkenaldian bizi duten lantegien itxiera dramatikoen aurrean, gero eta maizago ari gara ikusten halako elkartasun keinuak eta erakustaldiak. Apirilaren 8an, Basaurin, Bridgestoneko 335 langileren lanpostuak defendatzeko manifestaziora 3.000 pertsona batu ziren. Sindikatuek egindako greba deialdiek, berriz, %100eko jarraipena izan dute. Plantillan 800dik gora dira, baina “inor ez dago soberan”, dio langileetako baten buzoaren bizkarraldean eskuz margotutako esaldiak. Ezkirozeko BSHko langileek Alemaniako 18.000 lankideren babesa jaso dute idatziz, eta Sunsundeguikoek hamaika herritarren animoak bildu dituzte Altsasun, baita enpresa likidazioan sartu den egun zailenetan ere.

1975ean Potasas de Navarrako 47 meatzarien itxialdi ezagunaren 50. urteurrena gogoratu dute toki askotan aurten. Baina protesta hori ez zen posible izango elkartasunik gabe. Zuloan itxi eta berehala beste enpresetako lankideen babesa jaso zuten, eta grebara 20.000 langile batu ziren azkenean, baita irakaskuntzako eta ostalaritzako jende ugari ere. Denek sentitzen zuten zerbait gehiago zegoela jokoan. Orain ere, Aiaraldetik Sakanaraino eta Iruñerritik Ezkerralderaino, nabari da hau ez dela enplegu galera soil bat, eskualde horietan lan eta bizitzeko eskubidea dagoela jokoan, denok gaudela katean.

Duela 50 urte bezala, orain ere enpresariak, inbertitzaileak, eliteak, boterea, saiatuko dira langileak zatitzen, borrokan jarraitzeko tematzen direnak zigortzen, eta estrategia ankerrenak erabiliko dituzte euren helburua lortzeko: etekin ahalik eta handiena lortzea kostu txikienarekin. Hori da kapitalismoa amigo. Baina horren aurrean, Guardinanen nola Sunsundegin, edo beste edozein tokitan, badago zerbait desinbertsio plan zorrotzenak itzali ezingo duena: azkeneraino borroka egitearen duintasuna.

Naziek deportaturikoen oroimena, diru-zorro batean

2025-04-14  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Jean Iribarneren diru-zorroan, argazki bat, etxe baten izena... eta oroimen zati bat gorde zen Neuengammeko kontzentrazio-esparruan. Arte telebista kateak eman du irudia, 'Le Monde'´-ren erreportaje bat oinarri hartuta.

Jean Iribarneren diru-zorroan, argazki bat, etxe baten izena… eta oroimen zati bat gorde zen Neuengammeko kontzentrazio-esparruan. Arte telebista kateak eman du irudia, ‘Le Monde’´-ren erreportaje bat oinarri hartuta.

 

1945ean Neuengammeko nazien kontzentrazio esparruan hil zen Jean Iribarne gamerearraren diru-zorroa berreskuratu eta bere senideei eman diete. Ipar Euskal Herrian gutxienez 350 herritar deportatu zituzten erresistentzian parte hartzeagatik, eta ia erdia ez ziren bizirik atera.

 

Marie-Helene Sagaspek 80 urteren ondoren izan du bere aitari gertatu zitzaionaren berri. Jean Iribarne 1944an atxilotu zuten naziek Gamere-Zihigan, eta Neuengammeko kontzentrazio-esparrura eraman zuten. Han hil zen urtebeteren buruan, lanagatik eta baldintzengatik akituta.

Maria-Heleneri amak apenas kontatu zion ezer –aita atxilotu zutenean bere sabelean zegoen oraindik–. Ondoren, aitaordearen deitura hartu zuen, eta aurrera egin zuten nola edo hala, gerraoste gogorrean. Orain baina, ikerlariek Iribarneren diru-zorroa aurkitu dute eta senideei itzuli diete ekitaldi xume batean. Le Monde egunkaria izan da horren lekuko, eta Mediabask-ek jaso zuen albistea. (gehiago…)

2025ean etxebizitza zer?

2025-01-03  //  Ekonomia, Gizartea  //  Iruzkinik ez

Etxebizitza sindikatuek Bilbon abenduaren 14an egindako manifestazioko irudia. Argazkia: Etxebizitza sindikatuen sarea

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman daitezke ortzi-muga hurbilean.

Prezioen gorakada izan dugu urtea estreinatzeko albiste nagusietako bat. Adibide bat ematearren, Tinsa tasazio erakundearen arabera Gipuzkoan etxebizitzaren metro koadroa 2.564 eurotan dago, aurreko urtean baino %4 gehiago, eta batez besteko hipoteka, berriz, 804 eurokoa da. Alokairuek ere gorantz egin dute azken urtean. Idealista atariaren datuak aintzat hartuta, EAEn %9 eta Nafarroan %6,6. Ipar Euskal Herri osorako datu zehatzik ez dugun arren, hemen ere bizitegien parke pribatuan prezioen emendatzea izan dela azaldu du Euskal Elkargoak, Tokiko Alokairu Pribatuen Behatokiaren mapetan oinarrituta.

Ipar Euskal Herriko udalerri askotan alokairuen prezioak oso goian daude, Tokiko Alokairu Pribatuen Behatokiaren maparen arabera. More ilunez, metro koadroa hilean 12,5 euroan dauden etxebizitzak (80 metro koadroko etxebizitzak 1.000 euroko alokairua).

Unai Fernández de Betoñok Naiz.eus-en nabarmendu du EAEn azken zazpi urteetan alokairuak %26 igo diren bitartean, soldatak apenas igo direla %16: “Hau da, duela zazpi urte baino %10 pobreagoak dira maizterrak”. Ez da harritzekoa etxebizitza kezka iturri nagusia izatea herritar askorentzat. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako herritarren %41entzat esaterako hala da, Deustobarometroaren neguko inkestaren arabera –iazko portzentajearen hirukoitza–.

Baina gazteak dira igoera hori modu dramatikoenean jasaten dutenak. Gazteen Euskal Behatokiak emantzipazioaz egindako azken txostenak dio 18 eta 34 urte artekoek euren soldataren %64 hipoteka ordaintzera bideratu behar dutela, eta alokairuan daudenek ere soldataren %49,5 erabiltzen dute lo toki bat izateko. Hori gazteek bizi duten lan-prekarietatearen erakusgarri ere bada, Gedar kazetak dioenez: lautik hiruk 1.500 eurotik beherako soldata jasotzen dute.

Horrelako egoera baten aurrean, alferrik da gazteei “pazientzia eta konfiantza” eskatzea, Imanol Pradales EAEko lehendakariak urte amaierako diskurtsoan egin bezala. Are gutxiago Lurzoruaren Lege berri bat egosten ari direnean, etxebizitza gehiago egiteko eta gutxi batzuk adreiluaren negozioarekin aberasten segitzeko. Izan ere, “arazoa ez da eskaintza falta, etxebizitzarako sarbide falta baizik”, etxebizitza sindikatuetako Karla Pisanorekin eta Ane Salvadorrekin ARGIAn Leire Ibarrek egindako elkarrizketan irakurri dugun moduan.

Etxebizitza sindikatuek deituta Bilbon abenduaren 14an manifestazioa. Argazkia: Etxebizitza sindikatuen sarea

Horren aurrean, mobilizatzea eta alternatibak lantzea dira herritarrei geratzen zaizkien aukera bakarrak. Aurreko higiezinen burbuilarekin ikusi genuen antzeko zerbait: 2006an gazte ugarik plazak hartu zituzten etxebizitza duinaren alde, M15 mugimenduaren ernamuina izan zena. Erakundeek benetako etxebizitza politika publiko bat egin beharko dute –alokairuentzako erreferentziazko indizeek eta bestelako adabakiek ez dute askorako balioko– etxea behera erortzerik nahi ez badute, zeinek bultza ez baita faltako.

Banketea

2024-10-25  //  Ekonomia, Historia  //  Iruzkinik ez

Iberdrolak 5.472 milioi euroko etekinak izan ditu aurten irailera arte, eta bere aurreikuspenen arabera 2024an errekor berria jarriko du irabazietan: iaz baino %14 gehiago. Repsolek uztailerako 1.626 milioi euro zeuzkan poltsikoan, eta 2023an irabazitako 3.168 milioiak aurten aisa gaindituko dituela dirudi. BBVAk 7.403 milioi euro eskuratu ditu aurtengo 2024ko lehen hiru hiruhilekoetan, eta beraz, honek ere izango du txanpan botilak irekitzeko motiborik urte amaieran. (gehiago…)

Salvador Puig Antich, militantea

2024-10-18  //  Historia  //  Iruzkinik ez

Espainiako Gobernuak dokumentu bat helarazi die Salvador Puig Antichen arrebei, Oroimen Demokratikorako ministro Ángel Víctor Torresen eskutik. Frankismoak anarkista katalanari jarritako heriotza kondenaren “baliogabetasun akta” dela diote. Harrigarria da Pirinioen ertz honetan ze oihartzun gutxi izan duen, behin halako dokumentuak igortzen hasita, paraje hauetan ere lan pixka bat izango bailuke ministroak. (gehiago…)

1 / 371234102030Hurrengoa»

Urko Apaolaza

Hernani, 1979. Historialaria eta Argian kazetari. Askotan, ispiluak islatzen ez duena ikusteko, zuzenean atzera begiratu behar duzu (gure Ford Fiesta zaharrari retro-bisorea hautsi zioten).

Azken bidalketak

  • Gutxieneko borondate politikoa
  • Esklabotzaren itzala, luxuzko hotelean
  • Zentsura vs. memoria
  • 1975eko borreroen izen guztiak (edo batzuk)
  • Memoriaren herbarioak

Iruzkin berriak

  • Juan M. Sansinenea(e)k “Ez dadila entzun gehiago ‘askatuta’ hitz nazkagarria” bidalketan
  • Nagore(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Alberto(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Josetxo(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Jotake(e)k Engainatu gaituzte bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko abuztua
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko apirila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Ingurumena
  • Kirola
  • Kulturgintza
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Sailkatu gabea
  • Uncategorized
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA