Angelu itsua
Hasiera » Historia » Memoriaren herbarioak
Api30 0

Memoriaren herbarioak

Atalak: Historia

‘Memoriaren Basoak’ erakusketa barruan, Levanten fusilatutako emakume antifaxisten inguruko artelana aurkitu dezakegu. Argazkia: Urko Apaolaza / ARGIA CC-BY-SA

Oraindik ikusgai dago Donostiako San Telmo museoan Memoriaren Basoak erakusketa, maiatzaren 11ra arte. Totalitarismoek gizartea kontrolpean hartzeko erabiltzen dituzten metodo eta tekniken inguruko hausnarketa bat da, espresio artistiko ugariren bidez ondua.

Frankismoak –beste erregimen diktatorial batzuei ere keinu egiten die erakusketak, Argentinakoa kasu– sorturiko traumak eta erresistentziak aurkituko ditu bisitariak; konplizitateak eta isiltasunak, zigorra eta errepresioa. Objektuak, argazkiak, gutunak, afixak eta egutegiak oinarri hartuta, eta biraka dabilen diapositiba proiektorearen klak bakoitzarekin, iraganetik orainaldirako bidaia tenporal bat eskaintzen du. Baina erakusketaren komisario Mabel Tapiak idatzi duen moduan “oraina ez da inolaz ere laua, aldaezina eta behin-betikoa. Iragana ez den bezainbeste”.

Erregimen totalitarioaren kontrolerako errepresio mekanismoak islatzen ditu erakusketak. Argazkia: Urko Apaolaza / ARGIA CC-BY-SA

Erakusketaren gela aparte batean Paula Valeroren artelana dago: Levanteko emakume antifaxistak. Paternako hobiak. Valentziatik apenas ehun kilometrora, Paternako hilerrian, frankistek fusilatutako 2.200 lagunen gorpuzkinak ari dira lurpetik ateratzen azken urteetan. Vicenta Verdugo historialariarekin elkarlanean, hobi horietan lurperatutako hogei emakumeren begien erretratuak paratu ditu artistak, hobi horien arrakaletatik hazitako landare eta belar espezie ugari ondoan dituztela. Horrez gain, euren militantziagatik errepresaliaturiko beste hainbat emakumeren irudiak ere ikus daitezke, tartean Rosa Luxenburgorena

Rosa Luxenburgoren herbario iraunkorra proiektuaren barruan sorturiko artelana da Valerorena. Luxenburgok 1913tik aurrera, eta bere espetxealdi luzeetan, 377 landarerekin eta zuhaitzen hostoekin osaturiko bilduma egin zuen, Goetheren poesiez edo Oscar Wilderen idatziez lagunduta. Askoren iritziz, horma artean giltzapetzen ez uzteko modu bat izan zen hura, berak munduan libre izateko aukera ez zuenez, mundua eraman zuen ziegara. Erresilientzia ekintza bat.

Rosa Luxenburgok kartzelan osatutako herbarioaren orrialdeetako bat.

Izan ere, erresilientzia da landare eta belar askoren biziraupenerako gakoa. Garbiñe Larreak aste honetako Bizi Baratzeako Gu ere lugorri artikuluan kontatu digu nola ernetzen diren halakoak behin eta berriz gizakiak abandonatutako eremu periferikoetan, poligono bazterretan, urbanismo basatiak irenstea ere merezi ez duten lur sail ahaztu horietan. Hor sustraitzen dira “belar txarrak”, izan azeri-buztana, mihilua edo pasmo-belarra, izan intsusa zein Santio-belarra. Ahaztuta. Eta hala eduki zituzten ere 80 urtez Paternako fusilaturikoak, orain San Telmoko erakustaretoa koloreztatzen duten belarren antzera.

Bizirauteko grina hori ondotxo ezagutzen zuten Alemania naziko kontzentrazio-esparruetara deportaturiko milioika lagunek ere. Neus Català militante sozialista katalan ezagunak De la resistencia y la deportación bere liburuan kontatzen du Ravensbrückeko esparruan patata azalak, barraskilo gordinak eta pinu-begiak jaten zituztela, baita hirusta-belarraren hostoak ere, gosez hilko ez baziren.

Ravensbrückeko esparruan batez ere emakumeak izan zituzten preso, herena ez zen bizirik atera.

Ravensbrückeko esparrua 1945eko apirilaren 30ean askatu zuten Sobietar Batasuneko soldaduek, duela 80 urte. Hain justu, egunotan nazien hiltegi ziren gune horien liberazioa ari dira gogoratzen han eta hemen; Mauthaussenekoa maiatzaren 5ean izango da esaterako. Horren harira, Deportazioaren Memoriarako Euskal Koordinakundea sortu dute, eta beste hainbat ekimenen artean, Hradistko. Txikoria belarrak loratzen ez zirenean erakusketa paratuko dute.

Hradistkoko esparruan, Pragatik gertu, dozenaka errepublikar fusilatu zituzten SS alemaniarrek 1945ko apirilean –tartean Angel Lekuona busturiarra–. Hango presoek jasandakoa azaldu nahi du erakusketa horrek eta txikoria-belarra da horren sinbolo, honela kontatzen du biziraun zuen batek: “Gosez akituta geunden, baina laneko erritmoa ikaragarria da. Sabelak kurrinka ditugu. Preso batek bide bazterretik txikoria-belar bat hartzen du gosea asetzeko, baina krudelki hilko dute horregatik. Hildako presoa Luis Ducol da, 40 urtekoa”.

Hradistkoko esparruan presoak lanean.

Koordinakundeko kide den Unai Eguiak, Cuando los campos se quedaron sin flores liburua plazaratu du Hradistkoko infernuaren inguruan, eta esaten duenez, inguruko herritarrek bazekiten presoak nondik ibili zituzten lanean egun hartan, zelaiak lore gabe uzten zituztelako, ematen zieten zopa eskasari elikagai pixka bat jartzearren biltzen zituzten. Edo kanpoko mundu librea infernu hartara eramatearren.

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Urko Apaolaza

Hernani, 1979. Historialaria eta Argian kazetari. Askotan, ispiluak islatzen ez duena ikusteko, zuzenean atzera begiratu behar duzu (gure Ford Fiesta zaharrari retro-bisorea hautsi zioten).

Azken bidalketak

  • Memoriaren herbarioak
  • Denok gaude katean
  • Naziek deportaturikoen oroimena, diru-zorro batean
  • 2025ean etxebizitza zer?
  • Banketea

Iruzkin berriak

  • Juan M. Sansinenea(e)k “Ez dadila entzun gehiago ‘askatuta’ hitz nazkagarria” bidalketan
  • Nagore(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Alberto(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Josetxo(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Jotake(e)k Engainatu gaituzte bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko abuztua
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko apirila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Ingurumena
  • Kirola
  • Kulturgintza
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Sailkatu gabea
  • Uncategorized
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA