Angelu itsua
Hasiera » Euskara » Osakidetzako oposaketan… euskaldun izatia zein nekeza dan
Urr12 0

Osakidetzako oposaketan… euskaldun izatia zein nekeza dan

Atalak: Euskara, Hizkuntzak, Osasuna

Osakidetzako Enplegu Publikoaren Eskaintzaren aurtengo deialdia uztailean hasi zen eta momentu hauetan azterketa betean da, azarora arte gutxienez. Sekula baino plaza gehiagorako deialdia egin du Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak: guztira 110 lanbide-kategoriatako 7.000 plaza baino gehiago, eta 110.000 lagunek eman dute izena parte hartzeko. Zehazki, oposizioetako azterketak euskaraz egitea zenbatek eskatu duten ez dakit, baina haietako baten esperientzia iritsi zait.

Arabako EHUren Campusa, Gasteiz, igande goiza. Jendea azkar dabil inguruko kafetegietan, urduritasuna nabaria da. Sartzen da hautagaia unibertsitateko eraikinean eta esertzen dagokion tokian beste dozenaka lagunekin batera, azterketa egiteko prest. Denak aztertzaileari adi daude, akats txikienak hilabete edo urte askotako lana popatik hartzera bidal dezake. Lehenik azalpenak, frogan zehar kontuan hartu beharreko jarraibideekin. Hasten da euskaraz, ezinean hasi ere, azkenerako ordutegiak nahasten ditu, laurdenak arte ezin da atera, bueno emm… ez, barkatu, laurdenak gutxi arte ezin da… ez, atera daiteke. Total, ondokoak gazteleraz errepikatzen duela, paque se entienda bien! (esatea falta zitzaion). “Ai amaaa…”, hautagaiak barrutik.

Badator etsaminetako galderak banatzeko ordua. “Aber, hobeto lehenengo euskarazkoak banatzen baditugu. Bada norbait? Altxa dezala eskua”. Eta hortxe, dozenaka lagunen aurrean, altxatzen den esku bakarra gure lagunarena da, erdia ahaldunduta erdia tomate poto, behatz ikusezin ugarik bitxo arraro bat balitz bezala seinalatzen dutela sentitzen duen bitartean.

Eta ez da hor amaitzen kontua. Behin galdetegiak banatuta, azken sorpresa. A eta B galdetegiak daude, eta horren arabera jarri behar dira erantzunak, baina euskarazkoan ez da ageri A edo B hizkirik, ez latinez ez antzinaroko baskoieran ez alfabeto zirilikoan ere. Nola da posible? Aztertzailea hautagaia baino gorriago dago kasik. Hartzen du etsamina, folioa alde guztietatik begiratzen du, goitik behera, atzekoz aurrera… Eta azkenean deliberatzen du A galdetegia dela. Beraz, hautagaiak fidatu behar du inoiz sekula behin ere ikusi ez duen pertsona horren iritzi helduarekin. Ñimiñokeria txikiagoengatik bota dituzte atzera errege dekretu txit ilustratuak beste batzuetan.

Halaxe bukatu da euskaldunaren goiz bateko abentura lan eskaintza publikoren frogetan. Etorkizuna jokoan eta bera, berriz, bertso ttikietan… Bitartean, zenbait egunkariren uste handiko goiburuetan salatuko dute euskara jakiteak doktorego batek baino meritu gehiago duela Osakidetzara sartzeko… Ba esango nuke baietz.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Urko Apaolaza

Hernani, 1979. Historialaria eta Argian kazetari. Askotan, ispiluak islatzen ez duena ikusteko, zuzenean atzera begiratu behar duzu (gure Ford Fiesta zaharrari retro-bisorea hautsi zioten).

Azken bidalketak

  • Gutxieneko borondate politikoa
  • Esklabotzaren itzala, luxuzko hotelean
  • Zentsura vs. memoria
  • 1975eko borreroen izen guztiak (edo batzuk)
  • Memoriaren herbarioak

Iruzkin berriak

  • Juan M. Sansinenea(e)k “Ez dadila entzun gehiago ‘askatuta’ hitz nazkagarria” bidalketan
  • Nagore(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Alberto(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Josetxo(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Jotake(e)k Engainatu gaituzte bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko abuztua
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko apirila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Ingurumena
  • Kirola
  • Kulturgintza
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Sailkatu gabea
  • Uncategorized
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA