Angelu itsua
Hasiera » Sailkatu gabea » Carrero Blanco, frankista eta esklabista baten perfila hiru koplatan
Abe20 0

Carrero Blanco, frankista eta esklabista baten perfila hiru koplatan

Atalak: Sailkatu gabea

50 urte bete dira ETAk Madrilen Luis Carrero Blanco hil zuela, 1973ko abenduaren 20 hartan lehergailu batekin bere autoa airetik bidalita. Hilketa horrekin ETAk frankismoa herren utzi zuela esan ohi da, Carrero Blanco Francisco Franco diktadorearen oinordekoa izango zela garbi zegoelako, eta ondorioz, atentatuak erregimenaren erorketa azeleratu zuela diote historialari gehienek.

Horrek, eta Eva Forestek hain ederki kontatu zigun Txikia komandoren Ogro operazioaren ikusgarritasunak, seguruenik itzalean utzi dute militarraren biografiari buruz dakiguna, eta bere izaera eta perfilari buruzko analisiak deskuidaturik geratu izan dira sarritan.

Baina eskuindar sektoreek familia ugari baten aita erlijioso, fakzio politikorik gabeko pertsona koherente eta bizitza umileko gizon bezala marrazten diguten arren, Carrero Blancok benetan nola pentsatzen zuen jakin dezakegu hiru kopla eskasetan. Eta zertaz libratu ginen esanez aitaren egin ere bai.

Carrero Blanco Santoñan jaio zen 1904an eta karrera militarra egin ondoren, behin Almirante kargua hartuta, bete betean hartu zuen parte 1936ko Gerran kolpisten aldean. Bere agindupean izan zituen altxatuen unitate ugari eta azkenerako Armadako buru izatera ere iritsi zen. Gogora dezagun XX. mendeko gerra zitalenentzako faxisten lehen esperimentu-zelaia izan zela hura: bonbardaketak, esterminio-guneak, esklabo-batailoiak, genozidioa…

Almirantearen biografia ugari daude, agian Xavier Tussel historialari eta politikariak aspaldi idatzitakoa da ezagunena, baina badaude askoz gehiago ere, azkenekoa Jose Antonio Castellanosen eskutik: Carrero Blanco. Historia y memoria (Catarata, 2023). Bertan nabarmentzen du, Carrero estratega bat izan zela, eta seguruenik bere erabakien bidez ahalbidetu zuela Francok hainbeste urtez agindu ahal izatea: “Ez zen soilik pertsona bat zeinetan Francok konfiantza handia jarri zuen; horrez gain, bere ideia, pentsamendu eta jarraibide estrategikoengandik eragiten utzi zen diktadorea”, dio egileak elkarrizketa batean.

Ultrakatoliko, erreakzionario eta kontserbadore zurruna, “bere erlijiotasuna XIX. mendekoa zen XX. mendekoa baino”, dio Castellanosek. Falangearen eta erregimen barruko beste sektore politikoen arteko liskarretatik kanpo geratu zen, nahiz eta Opus Deiren oso gertukoa zen Carrero Blanco. Baina batez ere frankista zen, askoren ustez, Franco bera baino frankistagoa.

Carrero Blancoren soldata esklaboek ordaintzen zuten

Eta frankista hitza ez da doakoa hemen. Bere bizitzan frankismoaren alde faxista, inperialista eta krudelenarekin bat egin zuela adierazten dute hainbat kontuk. Aipatu dezakegu Espainiak Ekuatore Gineako eta Mendebaldeko Saharako kolonietan egin zituen zitalkeriak –Carrero zen kolonia horien ordezkari nagusia–. Baina beste adibide bat ematearren, gerraostean Espainia “berreraikitzeko” erabili ziren milaka preso esklaboren inguruan hitz egin dezakegu.

Esklabotza horrekin aberastu ziren zientoka enpresa –asko euskal jatorrikoak–, baina baita erregimeneko koadroak ere. Soilik 1939 eta 1945 urteren artean 110.000 preso erabili zituzten horrela, eta gaur egungo 780 milioi euro irabazi zituztela kalkulatzen da, haien izerdi eta odolez. Hori guztia kudeatzeko Zigorretatik Libratzeko Patronatua sortu zuten. Teorian, preso bakoitzari 14 pezeta ordaintzen zitzaizkion, baina horietatik 0,50 zentimo besterik ez zituzten jasotzen, gainerakoa bidean “galtzen” zen.

Zati handiena patronatu horren esku geratzen zen, Espainiako Bankuan zeukan zifraturiko kontu batean. Eta Antonio Miguel Bernal zendu berri den historialari andaluziar ezagunak gogorarazi zuen moduan, zein zen kontu horren titularra? Eta hortaz, zeinek jasotzen zuen bere soldata zuzen zuenean esklabo errepublikarrak esplotatzetik? Luis Carrero Blanco.

50 urte dira sistema errepresibo diktatorial baten figura klabea hil zuela ETAk, biktima ez baizik biktimario bat, ororen gainetik.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Urko Apaolaza

Hernani, 1979. Historialaria eta Argian kazetari. Askotan, ispiluak islatzen ez duena ikusteko, zuzenean atzera begiratu behar duzu (gure Ford Fiesta zaharrari retro-bisorea hautsi zioten).

Azken bidalketak

  • Gutxieneko borondate politikoa
  • Esklabotzaren itzala, luxuzko hotelean
  • Zentsura vs. memoria
  • 1975eko borreroen izen guztiak (edo batzuk)
  • Memoriaren herbarioak

Iruzkin berriak

  • Juan M. Sansinenea(e)k “Ez dadila entzun gehiago ‘askatuta’ hitz nazkagarria” bidalketan
  • Nagore(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Alberto(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Josetxo(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Jotake(e)k Engainatu gaituzte bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko abuztua
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko apirila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Ingurumena
  • Kirola
  • Kulturgintza
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Sailkatu gabea
  • Uncategorized
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA