Angelu itsua
Hasiera » Azpiegiturak » Bilduren “zabortegiak”
Eka07 0

Bilduren “zabortegiak”

Atalak: Azpiegiturak, Energia, Gizartea

“Zabortegi batzuk itxi eta besteak irekiko dituzte” zioten oposizioko twittek eta retwittek behin eta berriz. Eguna bizi-bizi joan zen hondakinen inguruan engaiatuta dauden guztientzat. Gipuzkoako Foru Aldundiak hondakinen planaren garapen berria (pdf) aurkeztu zuen eta 2020 arteko helburuak zehaztu zituen: %75eko birziklapen tasa, Lapatx, Sasieta eta Urteta zabortegiak ixtea, sei konpostaje planta berri, errauskailurik ez, erreusa 206.000 tonatik 77.000 tonara murriztea… Bi dohain handi ditu egitasmo berriak: hondakinak jatorrian bereiztea lehenesten duela (atez atekoa, autokonposta eta dena delakoen bidez) eta hurbiltasun printzipioan oinarritutako sare-deszentralizatu bat eraikiko dela. Lortuz gero, gipuzkoar guztiak zoriontzekoa litzateke.

Birziklapenaren aurreikuspena 2020 arte Gipuzkoan. Ikus organikoaren gorakada.

Baina, “zabortegi berriak irekiko dituzte” zioten twittek, “amarrua”, “eufemismoa” etiketek… Zerk eskandalizatu ditu hainbeste EAJ, PP eta PSEko kideak? Planak jasotzen du birziklatu ezin den erreusa egonkortu, eta plastikozko fardeletan bilduko dela, gune degradatuak lehengoratzeko, batik bat harrobiak. Horiek omen dira “zabortegi” berriak, Bilduren bilguneak.

Fardel plastifikatuen adibidea Europako beste herrialde batzuetatik hartu dute, Danimarkan eta Italian 2004tik ari dira horretan, esaterako. Gordailu sistema hori erabili izan duen herrialde gertukoena, ordea, Katalunia da. 2005ean hasi ziren Badalonan eta esperientziak ugari dira geroztik. Eredua bera esportatu egin dute, esate baterako Buenos Aireseko Ensenada hirian halako zerbait egingo du Kataluniako Griño Ecologic taldeak. Bertoko webgunetik hartutako pdf honetan ikus daitezke Katalunian non eta nola bete dituzten tokiak hondakin-fardel plastifikatuekin.

Kataluniako Garraf eskualdeko harrobi bat lehengoratzen hondakin-fardelak erabiliz

1999an hasi ziren Kataluniako Universitat Politécnica-n “bales plastificades” horiek ikertzen, ingeniaritza proiektuen departamentuan, eta Jose María Baldasano ingurumen katedraduna ibili izan da atzean. Baldasano aditua da hiri energien aprobetxamenduan eta 2007an Bakearen Nobel Saria irabazi zuen Aldaketa Klimatikoaren Gobernu Arteko Paneleko kide da. Egungo energia-kontsumoarekiko kritikoa den arren, 2009an EHUko udako ikastaroetan zera esan zuen: “Etorkizuneko errauskailua urrats positiboa izango da Donostiarentzat”.

Fardel-plastifikatuak erabiltzeak abantaila ugari dakartzala diote Baldasanoren ikerketek. Badalonako Vallensana harrobian hainbat urtez egindako proba pilotuan, esaterako, urtez urte ireki dituzte fardelak (230.000 fardel) emaitzak jakiteko, eta besteak beste ikusi ahal izan dute materia biodegradagarria apenas dela %6 eta aktibitate biologikoa epe laburrean asko murrizten dela. Abantaila batzuk hauek dira: biogasik kasik ez da sortzen, ingurua kutsatzeko arriskurik ez dago, sorturiko lixibiatu eskasak tratatzea errazagoa da…

Vall d’en Joan-en eta Cerdanyolan ere egin dituzte antzeko proiektuak, Bartzelonako Metropoli Arean biak. Lehenengoa, Garraf mendikatean kokaturik, ingurura lehengoraturik geratu zen (pdf) modu honetan:

Vall d'en Joan harrobia lehengoratze fasean

Cerdanyolakoa joan den urtera arte egon da martxan, Elena izeneko harrobian. Bertan 1x1x1,5 metrotako fardelak pilatu dituzte modu honetan.

“Zabortegiz josiko dute Gipuzkoa!” dio etengabe twitt tematiak. Ez dakit… akaso fardelak zementuarekin nahastuko bagenitu eta errepideak egin, batzuen aztoramena ez litzateke hainbestekoa izango?

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. Errefusarentzako harrobiak, Denis Itxaso eta Fernando Segura | Zero Zabor - […] Garai hartan ARGIAko bere blogean azalpen tekniko ugari eskaini zituen Urko Apaolazak bere “Bilduren ‘zabortegiak’” irakurri beharrekoan, baina publikatu…

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Urko Apaolaza

Hernani, 1979. Historialaria eta Argian kazetari. Askotan, ispiluak islatzen ez duena ikusteko, zuzenean atzera begiratu behar duzu (gure Ford Fiesta zaharrari retro-bisorea hautsi zioten).

Azken bidalketak

  • Gutxieneko borondate politikoa
  • Esklabotzaren itzala, luxuzko hotelean
  • Zentsura vs. memoria
  • 1975eko borreroen izen guztiak (edo batzuk)
  • Memoriaren herbarioak

Iruzkin berriak

  • Juan M. Sansinenea(e)k “Ez dadila entzun gehiago ‘askatuta’ hitz nazkagarria” bidalketan
  • Nagore(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Alberto(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Josetxo(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Jotake(e)k Engainatu gaituzte bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko abuztua
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko apirila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Ingurumena
  • Kirola
  • Kulturgintza
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Sailkatu gabea
  • Uncategorized
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA