Angelu itsua
Hasiera » Ekonomia » Inasatik makinaria ateratzen saiatu dira berriz ere
Eka10 0

Inasatik makinaria ateratzen saiatu dira berriz ere

Atalak: Ekonomia, Gizartea

Asteburu gogorra izan dute Irurtzunen, eta ez euria egin duelako. Ostiralean Inasa aurrean langileak prentsaurrekoa ematen ari zirela, Bridgnorth Aluminium enpresako ordezkariak lantegian sartu ziren, Internetez erosi dituzten euren produktuak ikuskatzeko eta makinariaren garraioa prestatzen hasteko. Tentsio uneak izan ziren berriz ere:

Gaur Inasan txakurrei aurre egin die harresiak makinak ez ateratzeko ta lortu egin dute. Bihar 12etan mani. ZURE LAGUNTZA BEHAR DUGU!!!

— INASA RESISTE (@inasa_resiste) 2013 ekaina 7

Bestalde, ostiraletik aurrera langileek debekatuta dute lantegiaren ate ondoan edo inguruetan egotea, gobernu ordezkaritzak hala aginduta. Guardia Zibila ere aspaldi ari da langileen kontzentrazioak oztopatzen, horretarako baimenik ez dutela argudiatuta.

Larunbatean manifestazio handia egin zen Sakanako herri horretan, “Inasa ez itxi” lelopean. Bridgnorth Aluminium-eko 20 langile inguru daude duela bi astetik Irurtzunen, makinak desmuntatu eta eramateko. Lantegiaren jabe den Baikap enpresak gaur oharra kaleratu du, esanez 30 milioi euroko zorra egin duela Inasarekin eta LAB sindikatua  “eta beste talde batzuk” gogor kritikatu ditu. Aitzitik, langileek salatu dute Baikapek entzungor egin diela euren eskaerei eta ez duela interesik balizko inbertsiogile batek lantegia eros dezan.

Larunbatean 250 lagun bildu ziren Irurtzunen Inasaren itxiera gerarazteko (Argazkia: Inasako langileak)

Inbertsiogile taldeak ostegun honetan egingo du formalki bere eskaintza, baina oso garrantzitsua da makinaria bere horretan egotea, lantegia berriz martxan jartzeko plana bideragarria izan dadin –115 lanpostu sortu nahi ditu–.

Langileek helegitea jarri diote makinariaren salmentari, eta badirudi epaileak aurki erabakiko duela horren inguruan. Datozen orduak erabakigarriak izan daitezke, zenbait iturrik astekari honi jakinarazi diotenez epaileak hainbat eguneko epea eman dezake makinaria ateratzen hasi aurretik. Hain justu “denbora” da langileek eskatzen dutena, inbertsiogileak negoziatu dezan.  Dena den, egoera “oso konplikatua” dela onartu dute iturri berberek.

“Langile harresia” Inasaren itxiera baldintzatzeko sortu zen, enplegua mantentzera bideraturiko negoziaketak akuilatzeko, erakunde publiko, inbertsiogile eta enpresaren artean. Epaileak azkenean makinak ateratzeko baimena ematen badu, ikusi beharko da langileen indarrak noraino ahitu diren aste gogor hauetan eta nolakoa izango ote den hemendik aurrerako erantzuna.

P.D.: Irurtzungo alkate Txiki Iriartek gutuna argitaratu du Diario de Noticias egunkarian udaleko indar politiko guztien izenean. Inasako langileei babes osoa eman eta inbertsiogile berriak sortutako aukera baliatzeko bere esku dagoen guztia egingo duela adierazi du. Bere ustez Inasako egoeraren erantzulea Baikap enpresa da, eta epaitegiari eta konkurtso-administratzaileei eskatu die ahalegina egin dezatela “enpresaren desmuntaketa” behin behinean gerarazteko.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Urko Apaolaza

Hernani, 1979. Historialaria eta Argian kazetari. Askotan, ispiluak islatzen ez duena ikusteko, zuzenean atzera begiratu behar duzu (gure Ford Fiesta zaharrari retro-bisorea hautsi zioten).

Azken bidalketak

  • Gutxieneko borondate politikoa
  • Esklabotzaren itzala, luxuzko hotelean
  • Zentsura vs. memoria
  • 1975eko borreroen izen guztiak (edo batzuk)
  • Memoriaren herbarioak

Iruzkin berriak

  • Juan M. Sansinenea(e)k “Ez dadila entzun gehiago ‘askatuta’ hitz nazkagarria” bidalketan
  • Nagore(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Alberto(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Josetxo(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Jotake(e)k Engainatu gaituzte bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko abuztua
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko apirila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Ingurumena
  • Kirola
  • Kulturgintza
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Sailkatu gabea
  • Uncategorized
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA