Nork hil du R2?
Ez. Ez naiz Star Wars-eko droide nanoaz ari, baina historia honek badu zientzia fikzioarekin zerikusirik, Jaizkibelgo super portuarekin zehazki. Ingurumenaren eta ekonomiaren ikuspuntutik bakarrik ez, ingeniaritzaren aldetik ere aberrazio bat litzatekeen fantasia horrekin. R2, estatistikan erabiltzen den koefiziente mugatzailea da. Nolabait esateko, horren bidez kontrolatzen dute ingeniari, matematikari edo dena delakoek euren aurreikuspenak onargarriak diren. Ingeniaritza amaitu duen donostiar...
Read MoreAlemaniara goaz?
Expansión egunkariak albiste deigarria publikatu du egunotan: “Espainia Alemaniaren eredurantz doa: enpresen errentek, soldatena gainditu dute 30 urtean lehen aldiz”. Egunkariak erabili ohi duen hiztegi ekonomizista murtxikatuz, artikuluak egoera berriaren abantailak eta onurak azpimarratu ditu. Krisiak Espainiaren ekonomia norabide onean jarri omen du. 2000. urtean soldatak Espainiako BPGren %49,3a ziren eta enpresen etekinak %40,9; bada egun, lehenak %44,2 dira eta bigarrenak %46,4....
Read MoreZementugilearen malkoak
Zementugileen lobbyak aste honetan sos garrasi lazgarria egin du, bere egoeraz denok jabetu gaitezen. Antza, 1936ko gerra zibiletik ezagutu ez den beherakada handiena izan du zementu kontsumoak. Baina nondik sortu dira malko horiek? Zeren eskean ari dira? Oficemen Espainiako zementugileen elkarteak emandako datuen arabera, 2012an aurreikuspen guztiak gainditu dira eta zementu kontsumoa 20 milioi tonatik 13 milioi tonara murriztu da Espainian, “eta okerrena da 2013rako %20ko jaitsiera...
Read MoreCAF, Kutxabank eta espantsionismoa
Rajoyren Gobernuak otsailean lan erreformarekin egin bortxaketaz hasi dira gozatzen enpresariak. Zehazki, langileen beldurrarekin espekulatzeko mauka dute: erreforma probestu dezakete enplegu erregulazio espediente (EEE) masiboak zartatzeko inori kontuak eskatu gabe, baita Beasaingo CAFen moduan enpresak etekin galantak baditu ere. Ditxosozko malgusegurtasuna. Fabrika handiko 869 langile denbora batez etxera bidaltzea derrigorrezkoa dela kontatu digute bertoko kudeatzaileek, “lan karga”...
Read MoreCAF: argazki panoramikoa
Trenak egiten dituen CAF enpresak 750 langilerentzako erregulazio espedientea irekiko omen du. Euskal Herriko enpresa sendoenetako batek halako neurria hartzeak harridura sortu du, kontratu milioidunak sinatzen dituela irakurtzen ohituak baikaude egunkarietan. 2011n 100 milioi euroko irabaziak izan dituen enpresa batek nola bidal ditzake aldi batez langileak etxera? Ea datu sorta honekin zerbait argitzen dugun. Zeinek agintzen du? CAF burtsan kotizatzen duen Sozietate Anonimoa da. Akzionista...
Read MoreCastilblanco basatia
Extremadurako Castilblancon, gure abuelok eta abuelak lan egin zuten herrian, lau guardia zibil hil zituzten 1931ko urtezaharrean. Alkateak guardia zibilei agindu omen zien manifestazio bat eragozteko eta halako batean pertsona bat hil zuten tiroz. Herritarrek, asaldatuta, guardia zibilen kontra egin zuten matxeteak, labanak eta harriak erabiliz. Matrailezurrak hautsi zizkieten, begiak atera, inguruan dantza egin zuten… Amorru kolektibo baten pean aritu ziren. Castilblancoko Gertaerak deitu...
Read MoreBankia, Pandoraren kutxa?
Espainiako Bankuak eta hainbat erakundek sortutako bankuen birmoldaketarako funtsak (FROB gaztelaniazko akronimoa) Bankia erreskatatu behar izango du, diru publikoz. Askoren iritziz finantza erakundeen Pandoraren kutxa ireki besterik ez da egin. Espainiako Estatuko bankuek eta kutxek etxegintzaren arloan 184.000 milioi euro omen dituzte sartuta. El País egunkariaren gaurko zenbakiak artikulu eta taula (paperean soilik) argigarria kaleratu du eta bertan ikus liteke oso garbi zein diren...
Read MoreZer dio ‘corralitoa’ kudeatu zuen ministroak Greziakoaz?
Roberto Lavagna Argentinako ekonomia ministro izandakoari elkarrizketa egin dio gurean Gorka Berasategik. Duela hamarkada bat Argentinan jazotakoaz eta egun Grezian bizi duten egoeraz hitz egin du luze Lavagnak. Berak atera zuen Argentina corralitotik, kreditu emaileei esan zien ez ziela ordainduko eta zorra berriz negoziatzera behartu zituen munduko finantza erakundeak. Horrez gain, moneta debaluatu zuen eta ekoizpena handitzeko politikei ekin zien –lan baldintzena beste kontu bat da, dena...
Read MoreLangabezia ari du
2008ko azaroan 30 egunetik bitan baino ez zuen atertu. Lehman Brothers-en kiebrak eman zio paso 2008ko udazken euritsu hari. Gero, neguarekin, langabezia datu txarrak hasi ziren, abenduan 8.000 lagun gehiago lanik gabe Euskal Herrian, urtarrilean 12.800… Eta elurra etorri zen, denboralea Donostiatik sartu eta hamabost zentimetroko errauts zuria utzi zuen kale eta poligonoetan. EEE hitza zer zen ikasi genuen orduan, eta MCCko enpresa arrakastatsuetan ere soldatak kolpean %8 jaitsi...
Read MoreTourmaleteko hiltzaileak
Herenegungo jardunaldi gorabeheratsuen ondoren euroguneak deskantsatzeko aukera izan du azken bi egunotan, hain juxtu Tourra Pirinioetara iritsi denean. Asteartean Espainiako eta Italiako bonoen arrisku sariak tourmalet baten itxura hartu zuen, baina eskalada gogorraren ondoren bizpahiru etapa lau etorri dira. Alpeak falta dira ordea, eta orduan ikusiko da zeinek flakia hartuko duen, zeini egingo dio kateak crack Galibierrera bidean. “Hiltzaileak!”, oihu egin omen zien haserre Octave...
Read More
Iruzkin berriak