Munduko ekonomia alarma gorrian: aste honetako bost lerro-buru nagusiak
Davosen egiten ari diren Munduko Ekonomia Foroan hainbat gai aztertuko dituzten arren, zalantzarik gabe munduko turbulentzia ekonomikoak izango dira protagonista. Krisi globala ate joka dugula dioten lerro-buru kezkagarriak irakurri ditugu aste honetan. Txinako ekonomia hazkundea azken 25 urtetako mantsoena izan da 2015ean Txinako urte arteko hazkundea %6,9koa izan da, herrialde hartako Estatistikaren Nazio Buroak emandako datuen arabera. Azken bi hamarkadetan %10etik gorako hazkundea...
Read MoreGizarte ekonomia goranzko bidean
Euskal Gizarte Ekonomia Sareak emandako datuen arabera, erakunde horretan dauden enpresen kopuruak gora egin du eta fakturazioa 10.000 milioi eurotara irits liteke. EGES Euskal Gizarte Ekonomia Sareak azken urteetako balantzea egin du. Izaera oso ezberdineko Euskal Autonomia Erkidegoko elkarteak daude saretuta bertan: ASLE lan sozietateen erakundea, EHLABE Euskal Herriko Lan Babestuen Elkartea, Gizatea Gizarteratzeko eta Laneratzeko Euskadiko Enpresen Elkartea, Konfekoop Euskadiko Kooperatiben...
Read MoreEuskal Herriko unibertsitate arteko lehen kongresu kooperatiboa Donostian
EHUk, Mondragon Unibertsitateak eta Deustuk antolatu dute kongresua, urriaren 15ean eta 16an Donostian. Txileko Gobernuan ekonomia sozialeko arduradun Mario Radrigánek egingo du irekiera hitzaldia. Eredu kooperatiboa egungo erronken aurrean izenburupean, Euskal Herriko eta kanpoko adituek bi egunez kooperatiben etorkizunaz eztabaidatuko dute EHUren Donostiako Carlos Santamaria zentroan. Kongresua EHUko GEZKI institutuak, Deustuk eta Mondragon Unibertsitateak antolatu dute eta Euskadiko...
Read MoreEspainiako gastu militarra, aurrekontuen proiektuan azaltzen dena baino lau bider handiagoa
Rajoyren gobernuak urrian onartuko dituen aurrekontuek, gastu militarrera bideratutako 18.000 milioi euro “ezkutatzen” dituzte, ikerlan baten arabera. Espainiako Estatuko aurrekontu proiektuan 5.787 milioi euro hartzen ditu Defentsa Ministerioak. El Salmon Contracorriente webgunean Utopia Contagiosa kolektiboak argitaratu duen azterketa batek dio kopuru hori engainagarria dela, beste hainbat aurrekontu-partidatan sakabanatuta dagoen gastu militarra gehitu behar zaiolako. Kolektibo honen...
Read MoreEuskal Herriko Koop57 eratuko dute larunbatean Ondarroan
Erakunde berriak finantza tresna giltzarria izan nahi du kooperatiba sareetan, maileguak emateko eta jasotzeko garaian bestelako filosofia batean oinarrituta. Euskal Herriko Koop57k larunbata honetan ekingo dio osotasunez bere ibilbideari, egun horretan onartuko du Kataluniako Coop57ko kontseilu errektoreak erakunde gisa, Ondarroan egingo den ekitaldi batean. Ondoren, berriki abian jarri den Arrigorri ostatu jatetxe kooperatiboan elkartuko dira denak bazkaritan. Ekitaldiaren prestaketa lanak...
Read MoreEuskal Pirinioak: lurralde homogeneoa, baina errealitate ezberdinak
Pirinio inguruko 155 udalerriren baldintza sozio-ekonomikoak aztertu ditu Kattalin Sainte-Marie soziologoak. Bi estaturen administraziopean bizitzeak diferentziak sortzen dituela ondorioztatu du. Maiatzaren 20an aurkeztu zuen Sainte-Mariek bere ikerketa Ainhize-Monjolosen Laborantza Ganbarak duen egoitzan. Gaindegiak bere webgunean argitaratu berri du ikerlan osoa (pdf) eta ondorioak argiak dira: Pirinioak lurralde homogeneoa diren arren, Nafarroa Garaiko eta Iparraldeko errealitateak oso...
Read MoreTubos Reunidos AEBetako fracking industriaren bila
Amurrion lantegi nagusia duen Tubos Reunidos (TR) altzairu enpresak Ameriketako lurretan jarri ditu begiak. Cinco Días ekonomia gehigarriaren arabera AEBetan lantegi bat ireki dezake, “gas ez konbentzionala” fracking teknikaren bidez lortzen dutenen industrian buru-belarri sartzeko. TRk soldadudarik gabeko hodiak ekoitziko lituzke haustura hidraulikorako. Plan horrekin aurrera segituz gero aurreikusten du salmentak %47 igotzea eta 2017rako etekin gordinak hirukoiztea (41,3 milioi...
Read MoreMarkel Olano: “Bidegin dirua zuzen erabili zela diot publikoki, baina hori zeinek erabaki behar du?”
Xabier Olanorekin (EH Bildu) izandako aurrez aurrekoan hautagai jeltzaleak adierazi du “agenda iluna” dagoela “EAJren irudia zikintzeko”. Mahai-ingurua gaur 21:00etan egongo da ikusgai ARGIAren webgunean. Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusi izateko EAJren hautagaiak “intentzionalitate elektorala” ikusten du Bidegi auziaren atzean. Bere esanetan “ezker abertzaleak agenda paraleloa darama EAJren irudia zikintzeko”. Gipuzkoako Batzar Nagusietako ikerketa batzordean gai horri...
Read MoreEspainiako Bankua eta Kutxabank pribatizazioaz hitz egiteko biltzear dira
El Mundoren arabera, Espainiako Bankuak hitzordua bertan behera uztea erabaki du, haren berri medioetan filtratu ostean. Kutxabanken kontrola mantendu ahal izateko erreserba-funtsa zehaztu behar dute. Hauteskunde kanpainaren atarian, Kutxabanken pribatizazioaren gaia berriz mahai gainean da. EFE agentziak atzo zabaldu zuen Kutxabankeko eta Kutxa, Vital eta BBK banku-fundazioetako presidenteak Espainiako Bankuko ordezkariekin bildu behar zirela gaur, 10:00etan, Kutxabanken pribatizazioaren...
Read MoreLan erreformaren bi ondorio: prekarietate gehiago, lan gatazka gutxiago
Sindikatuek salatu dute lan merkatuan inoiz baino prekarietate handiagoa dagoela. Aldiz, Lan Harremanen Kontseiluak emandako azken datuen arabera, gatazkek %60 egin dute behera EAEn urtarrilean. Egoera soziolaboralaz LHK-k hilero egiten duen txostenaren (pdf) datu bati erreparatu dio EFE informazio agentziak, eta oihartzuna eman diote hedabide nagusiek: EAEn 15 greba baino ez ziren egin urtarrilean, aurreko urtean baino %60 gutxiago. Konparaketa urtez urtekoa da, hau da, iazko urtarrilarekin...
Read More
Iruzkin berriak