Kutxa banku fundazio bihurtzeko beste pauso bat
Gipuzkoako Foru Aldundiaren proposamenari atea itxi ala ez erabakiko du gaur Kutxaren administrazio kontseiluak. Pribatizazioaren kontrako plataformak giza katea egingo du Donostian. Urrian egingo den Kutxaren batzar orokorrerako gai-zerrenda zehaztuko du administrazio kontseiluak; itxura guztien arabera banku fundazio bihurtzeko estatutu berriak onartu eta patronoak izendatuko dituzte batzar horretan. Aldundiak eskatu du bere proposamena ere gai-zerrendan sartzeko. Martin Garitano Gipuzkoako...
Read MoreKutxako estatutu berrien egileei azalduko die Gipuzkoako Aldundiak bere proposamena, Iturbek gonbidatuta
Martin Garitano ahaldun nagusiaren esanetan “hitz egiteko prest egoteak esperantzarako atea irekitzen du”. Kutxabanken kontrol publikoa mantentzeko Gipuzkoako Aldundiaren proposamenari argudioekin baino deskalifikazioekin erantzutea egotzi die oposizioko alderdiei. Kutxa banku fundazio ez bihurtzeko Gipuzkoako Aldundiak txosten juridiko batean oinarrituta mahairatutako alternatibari (pdf) hitz gogorrez erantzun diote oposizioko zenbait politikarik: “Ez da serioa”, “arduragabea...
Read MoreMartin Garitano: “Kutxaren akzioak udalen eta Gipuzkoako Aldundiaren artean banatzea da gure proposamena”
Kutxak ez luke banku fundazio bihurtu behar izango Kutxabanken duen partizipazioa murriztuz gero. Proposamena (pdf) txosten juridiko batean oinarritu du Gipuzkoako Aldundiak eta Kutxaren batzar orokorrean aurkeztuko du, onartuko den “esperantzaz”. Donostiako Miramar Jauregian Gipuzkoako Aldundiko ordezkari ugari, EH Bilduko karguak eta Kutxaren batzar orokorreko kideak izan dira foru erakundeak Kutxaren etorkizunaz mahairatu duen proposamena entzuteko. Xehetasun guztiak azaldu dituzte...
Read MoreEmilio Botinen iruzur eta eskandaluen zerrenda beltza
Albiste agentziek, Banco Santander eurogunearen gailurrera eraman zuen bankari gisa deskribatu dute hil berri den Emilio Botin. Botin familiak egindako iruzur fiskalek eta bankuaren finantza eskandaluek bestelako irudia marrazten dute ordea. 2008an auzipetua izan zen, 1994an Banesto erosi zuenean banku honen akzioen %1 Santanderreko zuzendaritzako 13 kideri igortzeagatik. Akusazioaren arabera, Santanderrek ez zuen diru horri zegokion zergarik ordaindu 1998 arte. Kasua artxibatu egin zuen...
Read MorePatronoak Gipuzkoako Batzar Nagusiek proposatzea aurreikusten du Kutxaren estatutu zirriborroak
Kutxak udazkenean du asmoa banku-fundazio bihurtzeko. Estatutuen proiektuak dio Gipuzkoako Batzar Nagusiek proposatuko dituztela fundazioan aginduko duten patronoen izenak. Baina adostasunik egon ezean, patronatuak egingo ditu izendapenak. ARGIAk Kutxako estatutu berrien gaztelaniazko zirriborroa eskuratu ahal izan du. Ekainaren 30ean banku-fundazio bihurtu ziren BBK eta Vitalek ez bezala, hainbat mekanismo aurreikusten ditu Kutxak, patronatuak herritarren ordezkaritza egokia izan...
Read MoreIgnacio Ramonet: “Pribatizatzea pobreei lapurtzea da”
Iragan astean Euskal Herrian izan zen Ignacio Ramonet, kooperatibagintza eta globalizazioaz hitzaldia ematen Lanki ikertegiak gonbidatuta. Hizketan ari zen une berean, Kutxaren Donostiako bulegoan aurrezki kutxen pribatizaziorantz beste pauso bat eman zuten finantza merkatuen jopuek. Ordu gutxi geratzen dira askoren ustez Euskal Herrian hartuko den erabaki ekonomiko garrantzitsuena (eta katastrofikoena, gehituko nioke nik) hartzeko. BBK eta Vitalen batzar orokorrek euren burua auto-likidatuko...
Read MoreAurrezki kutxen ibilbidea ulertzeko elkarrizketa bilduma
1850ean jaio zen Caja de Ahorros y Monte Piedad Ciudad de Vitoria, Euskal Herriko lehen aurrezki kutxa munizipala. Gero, 1870ean Iruñeko aurrezki kutxa eratu zuten eta 1878an Donostiakoa. Bilbokoa beranduxeago, 1907an. Aurrezki Kutxa probintzialetan lehena Gipuzkoakoa izan zen, 1896an sortua, gainerakoak XX. mende hasierakoak dira. Mende osoa batzuetan lehian eta beste batzuetan elkarren osagarri izaten igaro ondoren, 1990ean fusionatu ziren EAEko aurrezki kutxa munizipal eta probintzialak,...
Read MoreAurrezki kutxen ibilbidea publizitatearen lehiatilatik (1957-1986)
Gipuzkoa eta Bizkaiko aurrezki kutxa probintzialek eta Donostia eta Iruñeko aurrezki kutxa munizipalek ARGIA astekarian argitaraturiko iragarkien hautaketa duzu...
Read MoreMadrilgo Kutxabanken egoitzan bandera espainiarrak? Ez, militarrenak dira
Irudi batek mila hitzek baino gehiago esaten omen du. Twitterreko erabiltzaile batek bart txiokatutako argazki hau tximistaren abiadan barreiatu da sare sozialetan. Kutxabanken transformazioaren seinale gardena ote da? Ez, bizilagun patriota batzuk izatearen ajeak dira. Eraikina militarren kasino bat da. Zenbaitek euren haserrea adierazi dute eta Mario Fernandez seinalatu, bestetzuek bankuaren pribatizazioaren kontrako mezua jaurtitzeko aprobetxatu dute, eta txantxarako erabili duenik ere...
Read MoreKutxabank: pribatizazioaren kontra bozkatzen dutenei isuna
Ekainaren 30ean BBKn egin behar den batzarrerako deialdiak ohartarazten du fundazio bihurtzeko prozesuaren kontra bozkatzen dutenek 500.000 euro arteko isuna jaso dezaketela. Hala salatu dute ELAk eta LABek: “Soilik aldeko botoa eman ahal bada, zertarako eman botoa?”. “Kontrako botoa ematen dutenei edo boto zuria ematen dutenei edo batzarrean egonda, abstenituko direnei eta baita bertan ez daudenei ere” 500.000 euroko isunarekin “mehatxatu” dituztela azaldu dute ELAk eta...
Read More
Iruzkin berriak