Erleekin dantzan

0

[Itsaso Zubiria Etxeberria] Izen hori jarri dio Bidasoan sortutako Erleak Salbatzeko Sareak Argia.eus webgunean ireki berri duen blogari. Bailarako erlezainak barroak eta liztor asiarrak azken aldian euren erlauntzetan egindako txikizioarekin kezkatuta, bizi dutenaren berri eman eta ahal dela egoerari buelta […]

Irakurri

Espetxeak eta zigorrak ere badute bere musika

0

  [Itsaso Zubiria Etxeberria] Zer eta zertarako da espetxea? Zer zigor kodea? Zeri esaten diogu birgizarteratze? Kartzelak present dituen herri honetan, nago gutxi hitz egiten dela beronen eraginaz eta zigorraren kulturaz. Milaka herritarren errealitatea dena, hormez kanpoko errealitatetik hain urrun. […]

Irakurri

Pipiak jotako etxea berritu da

0

[Itsaso Zubiria ETxeberria] Sarea garatzen joan den heinean joan da Argia.eus webgunea ere bere aldaketak eta egokitzapenak egiten. Azkena duela aste batzuk ezagutu dugu. Diseinuan argiagoa da, mugikorretara egokituago dago, dinamikoagoa da… Baina “tripei” eman diete garrantzia oraingoan; orrialdearen barne […]

Irakurri

Familia handituz

0

[Itsaso Zubiria Etxeberria] 85 gehiago gara. 85 izen-abizen. 85 etxe. 85 dira hemendik aurrera euskara ofiziala ez den eremuetan euskara ikasten ari diren lagunengana doan bidaliko ditugun aldizkariak. Ipar Euskal Herriko, Nafarroa erdiko eta Trebiñuko 85 pertsonak baliatu dute aukera […]

Irakurri

Gazterik ez omen dago lanerako

0

[Itsaso Zubiria Etxeberria] Unibertsitatean ikasi ikasi… Tira, bai, zerbait ikasten da. Baina nago unibertsitate garaian ikasten dela gehiago, batez ere etxetik kanpora joateko aukera badago. Egiten du txorikumeak lehen saltotxoa habiatik. Batzuek, bizi, astintzen dituzte hegoak; beste batzuei gehixeago kostatzen […]

Irakurri

Sagarrak ez du sagardoa bakarrik ematen

0

[Itsaso Zubiria Etxeberria] Sagarrondoen aurtengo uzta dastatzeko egunak kontatzen ariko zarete irakurle asko. Ez omen da sagar urtea izan eta tokatuko zaigu hango eta hemengo barietateen zukua edatea, baina gustura ibiliko gara upel artean. Nora jo ez dakienak laguntza du […]

Irakurri

42 urte besterik ez

2

[Itsaso Zubiria Etxeberria] Ezagutzen zaitudanaren sentsazioa dut, eta hainbeste gauza entzunagatik, batere ezagutzen ez zaitudanarena ere bai. Ondo ezagutzen zintuen jendez inguratuta bizi izan naizelako izango da, Zeruko Argiatik ARGIAra pasatzeko bidearen, Egunkaria Sortzenen eta Euskaldunon Egunkaria-ren sorreraren historia eta […]

Irakurri

Argiaren abiaduran eta duin

1

[Itsaso Zubiria Etxeberria] ARGIAko kide bazara eta Bilboko Abando, Bilbo Zaharra, Zazpi kaleak, Atxuri, Castaños, Abandoibarra, Indautxu, Basurto edo Deustu auzoko bizilaguna, igual ohartuta egongo zara urriaz geroztik ARGIA bi gurpilen gainean heltzen dela zure etxera. Gasteizen, Donostian eta Iruñerrian […]

Irakurri

Baliozko arrazoiak ARGIAkoa egiteko

0

[Itsaso Zubiria Etxeberria] Inork ez zidan esan, ARGIAkoa izatea zein nekeza den, hobe nuela hautatzea El Diario Vasco-ren irakurle izatea… Bai, arrazoi duzu, irakurle. Ruperri lapurtu dizkiot hitzak, pixka bat moldatuta. Baina sarri burutik pasa izan zaidan ideia islatzeko balio […]

Irakurri

Etxe gehiagotan irakurriko da euskaraz

0

[Itsaso Zubiria Etxeberria] Nire denboratxoa hartu dut jasotako erantzun guztiak irakurtzeko. Irribarrea atera didazue, lagunok. Zuek, bai, ARGIAren azken kanpainarekin bat egin eta euskara praktikatzeko, irakurtzeko, ikasteko, gozatzeko astekaria etxean jasotzea eskatu duzuen zuek guztiok. Ze polita den zuek denok […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA