Euskal Harriaren ABDak: 26 laburrak hitz batez
Hainbeste zalapartaren ondoren, azkenean ikusi ahal izan dugu Euskal Herriko 26 zuzendarik eginiko beldur, zientzia fikzio eta fantasiazko film laburrez osaturiko lan kolektiboa: Euskal Harriaren ABDak. Olentzero seriar-killerrak, merkatal zentruko drama mitologiko bat, Ultrafesta futurista, distopia feminista ala bihurguneko neskaren remakea besteak beste. Proiektu moduan interesgarria iruditu zait, polita, entretenigarria, ulertezina, barregarria, odoltsua eta bizarroa. Baina balorazio...
Read MoreFantasiarik ez, beldurrik ere ez
Bat, bi eta hiru… Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea. Beste behin, FANTASIAZKO eta BELDURREZKO Zinemaren Astea. Azkena! Fantasia.. nahikoa! “Txoratu egin al da tipo hau?” Ba ez. Bridgend filma ikusi dudanetik nire buruan bueltaka dabilen esaldia hori baita. Iraun dituen 104 minututan zehar, beste zinemaldi mota batean nengoela pentsatu baitut. Zergatik? ekoizpen Danimarkar hau, ez delako ez fantasiazko, ez beldurrezko film bat, Galeseko herrixka txiki batean...
Read MoreSexua, basakeria, maitasuna eta heriotza Berlinen
Azken boladan, beldurrezko istorioez osaturiko antologiak egitea, modan dagoen joera bat dirudi ( V/H/S, Tales of Halloween ala urrutira joan gabe, EHaren ABDAak adibidez). Kasu honetan “German Angst “(Beldur Alemana), hiru istorio odoltsu, erotiko eta basatiz osaturiko lan bat. Normalean, mota honetako proiektuen akats nagusiena, guztien arteko adostasun falta izaten da. Hau da, filma osotasunean hartuz gero, irregulartasun sintomak ageri direla. Batzuk kalitate aldetik...
Read More"Txuatxe" loreak landatzen
“Arnold schwarzenegger, orain arte ikusi ez dugun bezala” hori izan da film hau saltzeko erabili duten argudio nagusia. Kontuan izanik orain arte, aktore moduan, tiroak bota, giharrak erakutsi eta “sayonara baby” esateaz gain ezer gutxi erakutsi duela, bai, ados nago, orain arte ikusi ez dugun bezala ageri da film honetan. Arazoa? Aktore oso mugatua iruditzen zaidala eta naiz eta istorio honetan, zahartzen ari den gizaki arrunt bat dela frogatu duen eta paperak...
Read MoreAmesgaiztoa iraganetik
Robert Eggers zuzendariaren lehen filma, “The Witch” dela jakiteak, txunditua utzi nau. Filma gustuko izan ala ez, hasiberri baten lanean, hainbesterainoko zehaztasun eta xehetasun aurkitzeak, edonor utz dezakeelako aho zabalik. Sorturiko atmosfera ikaragarri hori euskarri gisa erabili duelako, beldurrak sor ditzakeen berezko erreminta horiek ia bakarrik funtzionatzen duten bitartean. Sundance zinema jaialdian, film honengatik jaso zuen zuzendari onenaren sari hori,...
Read MoreAbsolutely…ezertxo ere ez
Gizarte kritika zabaltzea, gai bati buruzko hausnarketa egitea… Arrazoi ugari aurki daitezke film baten muinean, zer kontatu nahi izan diguten bilatzerako orduan, ezta? Mesede bat. “Absolutely Anything” izeneko film hau, ea zertarako egin ote duten, norbaitek azaltzen laguntzen didan. Esfortzu bat egingo dut eta oso azalean geratzen saiatuko naiz. Baliteke Terry Jones-en helburu bakarra entretenitzea izatea, erabat zilegi, jakina baietz. Arazoa, 85 minutu soilik iraun...
Read MoreOtso zaunkaria, nekez hozkaria.
Orain urte batzuk, Snakes on a Plane film penagarrian, sugeak ikusi ahal izan genituen hegazkin baten barruan. “Howl” izeneko, Paul Hyett zuzendari Ingelesaren bigarren lan honetan aldiz, gizotsoak tren baten barruan sartu dizkigute. Desengainua, hori izan zen, Antzoki zaharreko eskailerak igotzen nituen bitartean, nire gorputzak inbaditu zuen sentimendu orokorra. Lehen minutu nahiko boteretsuak, entretenigarriak eta gustura ikusten direnak. Ikuslea, beldur giroan murgiltzeko...
Read MoreBeldurrezko astea 2015: Proposamenak!
Bihar hasi eta azaroaren 6an amaituko den Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XXVI. astea iritsi da. Urtero bezala, proposamen eta ekintza ugari. Erakusketak alde batetik , Iberia FX Eskarmentua eta artifizioa Espainiako zineman, Misterioaren Itsasargia: Transmedia Weekend izeneko proiektua, eta Misterioaren Itsasargia: Voodoo-Bia bestetik. Eta noski, Axelcasas-en pelikularen lehen sekuentziaren filmaketa: “Paranormales” izenekoa. Baina batez ere, Antzoki Zaharreko pantaila...
Read More
Iruzkin berriak