Lander Arbelaitz
Hasiera » Estaturik gabeko nazioak
Mai21 0

Maliko Gobernuak guda deklaratu die berriz ere errebelde tuaregei, Frantziaren laguntzarekin

Posted in Azawad, Estaturik gabeko nazioak

Gutxienez zortzi hildako izan dira Maliko armada eta gehienbat tuaregek osatzen duten MNLAren arteko borroketan, Kidal izeneko herrian (ikusi mapan non dagoen). Maliko lehen ministroak Azawadera egindako bisita batek lehertu du aurretik ere bero zegoen gatazka. Iturri tuaregetan irakur daiteke lehen ministroaren aurkako manifestazio baketsua egin zutela tuaregek, eta soldadu maliarrek haien aurka tiro egin zutela, azkenean MNLA berari ere eraso eginez. Azawaden Askatasunaren Aldeko Mugimendu...

Read More
Mai15 0

Bi palestinar hil eta hamaika zauritu ditu Israelgo armadak ‘Nakba’ egunean

Posted in Palestina

Israelgo polizia indarrek bi palestinar hil dituzte Ramallahn, Nakba egunaren 66. urteurrena oroitzeko manifestazioetan. Batek 17 urte zituen, eta besteak 22, eta Maan informazio agentzia palestinarrak mediku iturriak aipatuz jaso duenez, biak munizioa erabiliz bularrean jota hil dituzte. Beste hainbat pertsona balaz zauritu dituzte. Nakba palestinarrentzat hondamendiaren eguna da. Eta israeldarrentzat, Israelgo estatuaren sorrera eguna. Nakban zehar 760.000 palestinar beren etxeetatik bota...

Read More
Api28 0

Alaskako 20 hizkuntza indigenei ofizialtasuna aitortu diete, ekintza sinboliko gisa

Posted in Alaskako herriak, Estaturik gabeko nazioak, Inuitak, Jatorrizko herriak

Alaskako estatuak bertako hizkuntza propio edo indigenei ofizialtasuna eman die, AEBetan, Ktoo.org gunean irakurri dugunez. Hauek dira hizkuntzak: Inupiaq, Yupik siberiarra, Yup’ik Erdialdeko Alaskarra, Alutiiq, Unanga, Dena’ina, Deg Xinag, Holikachuk, Koyukon, Iparraldeko Kuskokwim, Gwich’in, Tanana, Iparraldeko Tanana, Tanacross, Hän, Ahtna, Eyak, Tlingit, Haida, eta Tsimshiarra. Neurria onar zezaten presio egiteko, Legebiltzarraren kanpoan bilduta egon ziren herri...

Read More
Api22 0

Aljeriako poliziak Kabylian ehunka amazigh atxilotu dituela salatu dute

Posted in Amazighak, Estaturik gabeko nazioak

Kabyliako subiranotasunaren aldeko mugimenduak adierazi du ehunka pertsona atxilotu dituela Aljeriako poliziak. Kabylian gehiengoa amazigha da, Aljeria iparraldean. El Watan bertako egunkariak jaso duenez, bi egunez jarraian izan dira istiluak Tizi Ouzou hiriburuan. Kabyliako Autodeterminazioaren Aldeko Mugimendua (MAK frantsesez) eta Amazigh kulturaren aldeko hainbat mugimendu ari dira deialdiak egiten. Manifestariak Bouteflika aljeriar estatuko presidentearen berrautaketaren aurka ari dira...

Read More
Api09 0

Jaurlaritzak lehentasunezko bazkide izendatu du Israel

Posted in Palestina

1- Israelek palestinarren oinarrizko Giza Eskubideak urratzen ditu, beste eragile askoren artean, Nazio Batuen Erakundeak dioenez. Ehunka kilometroko murrua eraikitzen jarraitzen du, asentamendu ilegalak, baliabide naturalen lapurreta, etxeen eraisketa eta eraso militar neurrigabeak. 2- Palestinarrek 50 urtez era guztietako erresistentzia praktikatu arren, Israelgo Gobernua ez da mugitzen. Hori aldatzeko aukera bakartzat, nazioarteari begira, boikot eta desinbertsio kanpaina abiatu zuten...

Read More
Mar14 1

Maputxe herriari barkamena eskatu dio Txileko Estatuak, jarrera erabat aldatuta

Posted in Estaturik gabeko nazioak, Wallmapu

Txileko lehen ministro berria indartsu hasi da, Michelle Bachelet. Hauteskundeak irabazi eta biharamunean Maputxe herriari barkamena eskatu dio, Estatuaren ordezkari hautatu berriaren bitartez: “Maputxe herriari barkamena eskatzera nator Txileko Estatuak bere lurrak ostu zizkiolako; eta baita ere urrutitik etorritako kolono eta beren ondorengoei ere, gure herrialdean beren bizitza eraiki dutenak, Txileko estatuak aproposa ez zen lurralde batera ekarri zituelako une desegoki batean...

Read More
Mar13 0

ANCk bi urte Kataluniako independentzia bultzatzen

Posted in Estaturik gabeko nazioak, Herrialde Katalanak

Kataluniako Assemblea Nacional Catalana (ANC) erakundeak bi urte bete ditu aste honetan. Herri hori independentziaren alde egiten ari den bidea ulertzeko ezinbestekoa da ANCren ekarpena kontuan hartzea. Elkarte hori izan da Kataluniako mobilizaziorik jendetsuenak antolatzeaz arduratu dena: Diada eguneko manifestazioa Bartzelonan 2012an “Katalunia, Europako estatu berria” lemapean, eta 2013ko Bide Kataluniarra independentziarantz. Egun, azaroaren 9ko kontsultarako data eta galderak...

Read More
Ots27 0

Israelek guda krimenak egin ditu palestinarren aurka Amnesty Internationalen arabera

Posted in Palestina

“Ia inpunitate osoz” dozenaka zibil hil dituztela soldaduek Zisjordanian, haurrak barne, gaur argitaratutako txostenean Amnesty Internationalek (AI). Trigger-happy: Israel’s use of excessive force in the West Bank edo euskaraz Gatilu-alaiak: Israelen gehiegizko indarra Zisjordanian txostenean 2011tik estatu juduak egindako erasoak jaso ditu GKE honek. “Israelgo soldaduek hildako palestinarrak ez ziren arrisku beren bizitzarentzat eta kasu batzuetan, frogatuta dago nahita...

Read More
Ots25 0

Maputxeak kalera atera dira beren hizkuntzaren ofizializazioa eskatzeko Txilen

Posted in Wallmapu

  Maputxe komunitateak kalera atera dira joan den astean mapudungun beren hizkuntza ofizial nahi dutela aldarrikatzeko. Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna hautatu zuten Temuco hirian manifestazioa egiteko. Adierazi zuten ofizialtasunak lagunduko liekeela erabilera hobetzen eta irakaskuntzan baliabideak bideratzen. Gaztelania irakasteko inbertitzen den adina baliabide eskatu dituzte, kalte-ordain neurri gisa. We Newén kolektiboko kide batek TeleSur kateari egindako adierazpenen arabera,...

Read More
Ots18 1

Zerbitzu publikoak gaeliko irlandarrez eskatu dituzte milaka pertsonak Dublinen

Posted in Gaeliko irlandarra, Hizkuntzen aldeko borrokak, Irlanda Iparraldea

Irlandako Errepublikako eta Ipar Irlandako Gobernuei eskatu diete gaeliko irlandarra erabiltzeko herritarrek duten eskubidea errespeta dezatela. Milaka pertsona atera ziren kalera larunbatean Dublinen, hizkuntzaren normalizazioaren alde lanean ari den Conradh na Gaeilge erakundeak deituta. Manifestariek eskaera zerrenda egin zuten, bi gobernuei zuzenduta. Horietako bat da zerbitzu publikoetan “ingelesa eskaintzen zaigun estandard berak aplikatuz irlandar gaelikoa...

Read More
5 / 14«Aurrekoa456710Hurrengoa»

Lander Arbelaitz

Donostia, 1985. Argiako kazetaria, aldizkariko azalen arduraduna eta politika lantaldeko kidea.

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Aktibismoa sarean
  • Alaskako herriak
  • Altermundialismoa
  • Amazighak
  • Amazoniako herriak
  • Aosta Harana
  • Arapahoak
  • Askapena
  • AskeGunea
  • AskeGunea Ondarroa
  • Asturies
  • Attawapiskat
  • Australiako jatorrizko herriak
  • Azawad
  • Bitxikeriak
  • Borroka teknikak
  • Bretainia
  • COVID-19 testuinguruan
  • Desobedientzia zibila
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuak ongi etorri
  • Eskozia
  • Eskozian idatzitakoak
  • Estaturik gabeko nazioak
  • Euskal Herria
  • Feminismoa
  • Frantziaren menpeko Polynesia
  • Gaeliko irlandarra
  • Gales
  • Galizia
  • Gatazka armatuak
  • Guaraniak
  • Hedabideak
  • Hegoafrika
  • Hegoafrikatik idatzitakoak
  • Herri Harresia Iruñea
  • Herri mugimenduak
  • Herrialde Katalanak
  • Historia
  • Hizkuntzen aldeko borrokak
  • Info7 kolaborazioak
  • Inuitak
  • Iritzia
  • Irlanda Iparraldea
  • Irlanda iparraldean idatzitakoak
  • Jatorrizko herriak
  • Kanadako indigenak
  • Komunikazioa
  • Komunikazioa politika da
  • Kortsika
  • Kurdistan
  • Liburuak
  • Maia herria
  • Memoria
  • Mendebaldeko Sahara
  • Okzitania
  • Palestina
  • Quebec
  • Saapmi
  • Sailkatu gabea
  • Sardinia
  • Sare sozialak
  • Street Art
  • Tatariarrak
  • Tirol
  • Turismo masiboaren aurka
  • Txeieneak
  • Txetxenia
  • Uncategorized
  • Veneto
  • Wallmapu
  • Wikipedia
  • Zapatistak
  • Zientzia eta teknologia

Nabigatu euskaraz

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA