Donostiako AskeGunean parte hartzeagatik 15 hilabeteko kartzela zigorra eskatzen dioten gazteak muntaia salatzen du
Edurne Martinez altsasuarrari 15 hilabeteko kartzela zigorra eta isuna eskatzen diote Donostiako AskeGunean parte hartzeagatik. “Autoritatearen aurkako atentatua” egozten diote, eta berak erabat ukatzeaz gain, muntaia poliziala dela salatzen du. “Edurnerekin1” ekimena abiatu dute Martinezi babesa adierazteko. 2013ko apirilean Donostiako 9 gazteren inguruan dinamika desobedientea abiatu zen. Segiko kide zirela egotzita, 6 urterako espetxeratze agindua jaso zuten....
Read MoreAskeGunearen lehen urteurrenean, desobedientzian sakontzeko topaketak
Donostiako AskeGunea osatu zela lehen urteurrena betetzear den honetan, Libre Topaketak 0.1 antolatu dituzte Gipuzkoako hiriburuan bertan. Hausnarketa, formakuntza eta eztabaida saio kolektiboa antolatu dute. Beren hitzetan, “donostiarrek eskubide zibil eta politikoen alde duten konpromisoaren islatzeaz gain, gure artean gero eta aipatuagoak diren konpromisoa, desobedientzia zibila, herri erresistentzia edota konfrontazio demokratikoa nola ulertu eta bideratu nahi ditugun elkarrekin...
Read MoreHerri harresiaren webgune berria: askegunea.com
Herri Harresiak webgune berria du: Askegunea.com. Bertan azken urteetan, atxilotze agindua duten herritarren inguruan sortu den mugimendu desobedientearen kasuak bildu dituzte. Izpuran itxialdia egin zuten 8 gazteak, Aurore Martinen kasua, Ekaitz Samaniego gasteiztarra, Oarsoaldeko 5 gazteak, Donostiako AskeGunea, Ondarroako Zubi Harresia, Iruñeko herri harresia eta egun Auzitegi Nazionalean epaitzen ari diren 76 euskal herritarren kasua. Orain arte sortutako informazioa bildu dute, bai herri...
Read MoreHerri harresien esperientziaz dokumentala finantzatzeko crowdfunding kanpaina abian
Herri harresien esperientzia kontatuko duen dokumentala abiatu du Eleak mugimenduak: Desobedientzia, elkartasunetik konpromisora!. Crowdfunding bidez finantzatu nahi dute eta horretarako 8.000 € aurrikusi dituzte. Lana Ricard Salom kataluniarrak zuzenduko du, eta aurrez 120 ordu, Euskal Herriaren aurkako tortura dokumentala egina du. Dokumentalak elkarrizketa eta irudien bitartez azken hilabeteetan atxiloketen aurka, zein eskubide zibil eta politikoen alde garatutako desobedientzia zibil...
Read MoreNeurriak hartu, egin dezagun aurrera (Adierazpena Legebiltzarrean)
Egunon jaun-andreok. EH Bilduko Julen Arzuagak gonbidatuta, Erakunde, Segurtasun eta Justizia Batzordean nago Donostiako AskeGunean gertatu zenari buruzko nire testigantza emateko. Lehenik eta behin aurkeztu egingo naiz. Lander Arbelaitz naiz, Donostiakoa eta 27 urte ditut. Sei urte daramatzat Argian lanean kazetari gisa. Egun webguneko erredaktore burua naiz. Egunerokoan webgunean aritzen naiz lanean, baina kazetaritza-lanak egitera hainbat lekutara joateko zortea izan dut: Norvegia...
Read MoreOndarroako AskeGunearen jarraipena hasieratik amaierara
[Hasi aurretik oharra: post honetan Ondarroan AskeGunea ireki zutenetik amaitu arte, sei egunez bizitakoa topatuko duzu, ahalik eta txukunen kontatua. Gainbegirada bat eman nahi badiozu, behe-behetik gora hastea gomendatzen dizut, gertaeren eboluzioa ikusi ahal izateko] Axier Lopez lankideak Begizta blogean gaur goizaldeko bideoen bilduma egin du. Naiz.info-ko bideo hau ere landuta dago, Turrune Ondarruko hedabide lokalak ere egin du bat, eta Info7ko kideek ere goizean zehar bildutako korte...
Read MoreAskeGuneko gauaren kronika harresiaren bihotzetik
Donostian azken egunotan bizi izan duguna ez dugu denbora askoan ahaztuko; batez ere gaur gertatu dena. 800 bat pertsonak tinko eutsi diote elkarri militantzia politikoagatik atxilotze agindua zuten gazteen inguruan. Ertzaintza goizeko 6:00etan etorri denerako sirena hotsak esnatuak zituen herri harresiko kideak, eta kontuak kontu, sekula baino jende gehiago zegoen Boulevardean. Hiru ordu baino gehiagoren ondoren eraman dituzte atxilotuak, polizia operazio handi baten erdian. Duintasun handiz...
Read MoreDonostiako AskeGunearen 24 orduko jarraipena
[Eguneraketa: AskeGunea, Gara eta Argiako irudiak nahasiz Axier Lopezek egindako bideo honek ongi laburbiltzen du Donostian gertatuta. Azpian etengabeko jarraipen xehetua] 9:00 Ehunka pertsona pilatuta daude Donostiako Boulevarda inguratzen. Jendeak errepidea moztu du furgonetak atera ez daitezen. Ertzaintzak beste bide batetik eraman ditu eta tentsioa asko igo da. 8:00 Ertzaintza gogor ari da kondenatutako kideengana heltzeko lanean. Behin harresitik ateratzean eskumuturrak bihurritzen...
Read MoreAtxilotu nahi dituzten Donostiako zortzi gazteak nor dira?
Mikel Arretxe. 1985. Egiarra. Hernanin bizi da. Lehendik bi urte egon zen kartzelan antzeko muntaia batengatik. Askatu eta urtebetera auzi honengatik atxilotu zuten, eta inkomunikazio aldian era basatian torturatu. Bikotekidea du. Lanean ari da. Sei urteko kondena. Imanol Vicente. 1986. Amara Berrikoa. Lanean ari da Spining klaseak ematen ditu eta bikotekidea dauka. Sei urteko kondena. Naikari Otaegi. 1983. Amara Zaharrekoa. Bikotekidea eta bi seme-alaba ditu: Zazpi hilabete eta hiru urtekoak....
Read MoreDonostiako gazteak atxilotzeko agindua eman dute eta 24 orduko herri harresia deitu dute
Gaur goizean gazteak atxilotzeko agindua jaso dute hauen abokatuek, Info7 irratiari adierazi diotenez. Irratian mezua zabaltzearekin batera, AskeGunera joateko deia luzatu diete herritarrei, euren babesa adierazi eta modu baketsuan erresistentzia jartzera. Astearte goiza izan arren, denbora gutxian ehunka pertsona bertaratu dira bertara. Gazte zigortuek esker ona adierazi dute beste behin eta hemendik aurrera atxilotze aginduarekin euren etxeetara sar daitezkeela jakitun, AskeGunea 24 orduko...
Read More