Krisiaren hurrengo geltokia: Dubai
Muturreko handia izango al da munduarentzat Dubaikoa? XXI. mendeko krisitzarraren atzo irekitako kapitulu berriaz ari gara. Laburbilduta: Dubai emirerri aberatsak atzokoan iragarri du zor publikoaren ordainketa sei hilabeterako izoztu duela, munduko burtsek %3 inguruko galerak jasan dituzte eta ibilbidean kezka handiak sortu dira beste herrialde batzuen zor publikoaz. Hurbileko bat aipatzearren, Greziarenaz. Ekonomiaz ari den prentsa -ia erabat neoliberalismoaren defenditzailea- alarmaz ari...
Read MoreSuperbibienteak
[Euskadi Irratiko “Albiste faktoria”ko iritzi tartean argitaratua, 2009-11-23an] Egun on, entzule. Joan den astean azaroaren 19 eta 20 seinalatuetan ospatutako urteurrenenen artean, Euskal Herriko bi superbibienterenak nabarmendu nahi ditut. ARGIA astekaria nik ikusten dut herioari atzaparretatik 90 urtetan behin eta berriro ihes egiten dion bizizale emankor bezala. Errepublika garaian Euskal Berpizkundean motore lana egitea, Francoren diktaduran berpiztu eta euskal kultur...
Read MorePioneroak, putak, hiltzaileak
Gaixo kronikoa, osasungintza “ofiziala” deituan soluziobide txukunik aurkitzen ez duela-eta terapia alternatiboen oihanean muturra sartu duenetik, sarritan aurkituko da fronterako paraje arriskutsuetan aztarrika. Batzuetan bilaketaren pozez, bestetan beldur puska batez. Far Westeko film klasiko onenetan bezala, aitzindariak eta bandidoak nahasten dira hiri handi seguruetatik urrutiko herrixkotan. (Indioek ez dute ia inoiz ezer pintatzen). Utopia lur honetan mamitzera urrundutako...
Read MoreKokopelli korkoxa
Ipar Amerikako antzinako herrien artean -Pueblatarrak, Hopiak, Anasaziak…- ikono famatua da Kokopelli . Europarrak haruntza heldu baino lehen pintaturik zeukaten basamortuko labarretan. Batera edo bestera irudikatua, Kokopelli aurkituko duzu AEB eta Mexiko arteko herrietan turistei saltzen zaizkien oroigarrietan, izan katilu edo zintzilikario. Gizon konkordun bat dantzan eta sudur luzatuak osatzen duen txistua jotzen. Hazien jainkoa omen zen Kokopelli, bizkarreko konkorraren barruan omen...
Read MoreBentajak
[Euskadi Irratiko “Albiste faktoria”ko iritzi tartean argitaratua, 2009-11-09an] Egun on, entzule. Larritzeko gaiak badiren arren aktualitatean -hala nola Alakranako eskifaiaren estuasuna, erruki ditugu haien senideak- egunari irribarrez hastea hobe iruditu zait. Albiste alairik ez baita falta. Joan den astean gure ama Eustakik 84 urte betetzeko egun berean, broma ederra eskaini zigun Jaurlaritzatik Isabel Celaa sailburuak. Gure ama amonduari ez dakit nola kontatu txistea errez...
Read MoreSimon Armitage-rena
Simon Armitage (Huddersfield, Ingalaterra – 1963) poeta ezaguna da Britainia Handian eta mundu ingeleshiztunean. Book of Matches delakoan argitaratu zuen Ankylosing Spondilytis sonetoa, bera ere espondilitikoa izaki. Book of Matches “Guduen liburua” euskaratu nuen aspaldi batean paperezko ARGIArako, baina “pospolo-kaja”rekin –box of matches– egiten duenez hitz jokoa, badirudi “Pospoloen liburua” beharko lukeela, Armitagek soneto banaz...
Read More
Iruzkin berriak