Fukushima, Ap-29: Uranio eta plutonio arrastoak Estatu Batuetan?
Dominique Leglu kazetari handia ezagutzeko zoria ekarri digu Fukushimako krisiak, haren Science pour vous et moi bloga jakintza iturri saihestezina baita Japonian gertatzen ari dena ulertzekotan. Ematen dituen informazio ondo neurtuengatik (kazetari baino lehen fisikaria da emakumea) eta beste iturri aberatsen errefentziengatik. Atzokoan Legluk argibide garrantzizkoak eskaini dizkigu Fukushima. De l’uranium de Fukushima en Californie? artikuluan; ondoren hitzez hitz euskaratzea merezi...
Read MoreTxernobylez, ospakizunen biharamunerako
Inportantea ez da Txernobylgo hondamendia juxtu gaur 25 urte gertatu zela, inportantea da hartatik deus gutxi ikasi duela gizadiak. Gauzak bestela antolatu zitzaketen agintariek batere ikasi ez eta herritarren masak ikasitako pittina ahaztu. Berriro. Apirilaren 27tik aurrera telebistek irratiek egunkariek ez dute haboro Txernobilyk haizatuko. Pentsa, Fukushima oraintxe ari da egosten eta ahaztu dute dagoeneko… Beraz, hona Txernobylez oroitzeko gaur bezala bihar edo etzidamu balioko...
Read MoreTxernobylek zerbait ona utzi zigun: CRIIRAD taldea
Fukushimako zentral atomiko suntsitutik barreiatu erradioaktibitatea Frantziaraino iritsi zela jakinarazi zuen martxo bukaeran CRIIRAD erakundeak. Eta hala zen. Txernobylgo hondamendiaz ‘lobby’ nuklearrak ezkutaturiko informazioak bildu eta plazaratzeko sortua, elkarte independente horren hitzak gaur urrea balio du. 1987ko udan Suitzako Lugano aintziraren edertasunari begira zegoen bikote euskaldun gaztea, albotik kazetari helvetiar ezagun batek ohartarazi zienean hango uretan...
Read MoreFukushima, Ap-14: Osasunaren Munduko Erakundea isilik erradioaktibitatearen kalteez
The Guardian egunkarian Hellen Caldicott mediku eta aktibista australiarrak plazaratu duen “Nola nuklearraren apologistek mundua engainatzen duten erradiazioaz”artikuluan esplikatu du nuklearren kalteez munduak daukan informazio faltaren gakoetako bat, benetan eskandalagarria: “1959az geroztik, Munduko Osasun Erakundeak (MOE) ez du informaziorik eskaintzen erradioaktibitatearen eta osasunaren arteko loturez. Zer gertatu zen? 1959eko maiatzaren 28an, bere 12. mundu batzarrean, MOEK sinatu...
Read MoreFukushima, Ap-12: Txernobyl berria lehertu zaigunez, duela 25 urtekoaren egia ezkutuak ezagutzeko garaia da
Beraz, gaur denok ziur egon gaitezke: Japoniako lobby nuklearrak kontrolatuta daukan segurtasun nuklearreko erakundeak aitortu du Fukushimako hondamendia Txernobylgoaren larritasun maila berekoa dela. Hilabete berandutu dira egia nabarmena aitortzeko. (Garaiz abisua eman zigulako eskerrak ematetik haratago, kazetariok noiz hartu behar dugu Greenpeace informazio iturri serio ohikotzat?). Oraindik askoz egia larriagoak dauzkate gorderik, bai Fukushiman orain arte gertatutakoaz baina baita duela...
Read MoreFukushima Ap-11: Japoniak erosi behar zuen plutonioa orain pilatzen ari da… Britainia Handian
Fukushima Daiichiko zentral matxuratuak erruki gabe hedatzen du pozoia munduan. Hurbilenekoan, Tokyoko gobernuak aitortu du hilabeteren buruan 40 kilometro arteko herritarrak aterako dituela bertatik. Aspaldi eskatu zuen Greenpeacek, gero nazioarteko erakundeek. Albistea azken orduotakoa denez, inork ez du jakinarazi zenbat milaka herritar urrutiratuko dituzten bizilekuetatik. Baina askoz urrutiago ere heldu dira eraginak. Britainia Handiraino, esaterako. Gaur The Independent egunkariak zabaldu...
Read MoreFukushima, Ap-07: ur erradiazioduna, hidrogeno leherketen arriskua eta neutroien pista kezkagarria
Dominique Leglu Sciences et Avenir aldizkariaren zuzendariak atzo bere blogean eskaini ditu hiru informazio garrantzizko “Fukushima (suite 28) Attention aux possibles irradiations graves” artikuluan. Horiekin hobeto ulertzen dira gaur bertan paperezko hedabideek plazaratzen dituzten albiste nahasiak (Berriak konpondutzat jo du itsasora ura isurtzen zuen zirrikitua, eta bitartean El Paisek azpimarratzen du hidrogeno metaketagatik berriro leherketa gehiagoren beldurrez daudela...
Read MoreFukushima, Ap-06: arrantzaleak lanik gabe, onddoak biltzeko debekua, Korea protestan
Fukushimako hondamendi nuklearraren egunerokoaz jakiteko merezi du bisitatzea Greenpeacek gai honentzako martxan daukan kanala: Espainiako Greenpeacek Crisis Nuclear en Japon orria 24 orduoro aktualizatzen dute. Atzo hor jakin genuen Korea kexu dela Japoniako agintariek ur erradiazioduna itsasoratu dutelako eta Fukushima departamenduko arrantzaleak xomaian daudela praktikan. New York Timesek publikatutakoak bere eginez, Greenpeacek ezagutarazi digu AEBetako agintariak oso kezkatuta daudela...
Read MoreFukushima, Ap-05: irakurri Eloi Laurent, Aleksei Jablokov eta Ulrich Beck
Japoniako hondamendi nuklearraz gaurko prentsan plazaratutakoen artetik, hiru hautatuko dituk: Le Monden Eloi Laurent ekonomialariarekin (Social-Ecologie liburuaren egilea) egindako txata, El Paisen Urlich Beck soziologo famatuak argitaratu duen artikulua eta Berrian Aleksei Jablokov adituarekin egindako elkarrizketa. Berriako elkarrizketa euskaraz plazaratuta dago: “Energia nuklearra bukatzeko beste bi edo hiru Fukushima beharko dira”. Dokumentu oso ona Aleksei Jablokovena, derrigor...
Read MoreFukushima, Ap-04: Minami Soma hiriko alkatea laguntza eske
Martxoaren 24an dago grabatuta bideo hau: Minami Soma hiriko alkate Katsunobu Sakurai munduari laguntza eske. Zentraletik 25 kilometrora dagoen hiriak lurrikararen eta maremotoaren aurretik 70.000 biztanle zituen. Horien eta Fukushima Daiichiko zentral nuklearreko istripuaren ondoren, martxoaren 24rako 20.000 baino ez ziren geratzen, gainerakoak (hilak eta desagertuak aparte) ihesi joanak. Alkatea japonieraz mintzo da eta bideoak azpitituluak ingelesez dauzka. Horietatik egin dugu euskarazko...
Read More
Iruzkin berriak