Pello Zubiria
Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
- Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko apirila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko abuztua
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko apirila
Kategoriak
- Adierazpen askatasuna
- Agiñarenak
- AHT
- Argia
- Artea
- Azpiegiturak
- Bihia
- Ekonomia
- Eltzegor
- Energia
- Erlea
- Euskal preso eta erbesteratuak
- Euskara
- Eutsizale
- Fukushima
- Gizartea
- Grezia
- Hedabideak
- Historia
- Ingurumena
- Iritzia
- Irratirakoak
- Izorrategikoak
- Kondarrak
- Kutsadura
- Larrun
- Literatura
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Nekazaritza
- Net Hurbil
- NetHurbildarrak
- Osasuna
- Pestiziden alternatiben astea
- Politika
- Sailkatugabeak
- TAFTA
- Tao
- Trantsizioa
- Zero Zabor
- Zinema
- Zorra
Daniel de Rouleten “Ez duzu deus ikusi Fukushiman” plazaratu dute Durangon
Atalak: Sailkatugabeak
Iruñeko Cenlit-Denonartean argitaletxeak, Stéphane Hesselen Haserretu zaitezte! arrakastatsua euskaraz eman zuenak berak, Japonian gertatutako hondamendi nuklearrari buruzko liburu beroa plazaratu du orain: Daniel de Rouleten Ez duzu deus ikusi Fukushiman. Jatorrizko frantsesez Tu n’as rien vu à Fukushima izenburua daramalarik, gaztelaniaz eta beste zenbait hizkuntzatan titulutzat eman dioten Fukushima mon amour euskaraz bigarren lerroburuan ipini diote. Inma Erreak egin dio euskarazko itzulpena eta bere lekukotasuna eskaini du Iruñean bizi den Keiko Suzukik.
Liburuari hitzaurrea idazteko ohorea kazetari honi eskaini diotenez (hemendik mila esker Denonarteaneko jendeari eta bereziki Inma Erreari), aitzinsolasa hemen ipini dut.
AITZINSOLASA
2011ko martxoak 18. Daniel de Roulet (Geneba, Suitza, 1944) ordenadorean ari da Frantziako Frasne-les-Meurières herrixkan, Japonian daukan lagun gazte bati gutuna idazten.
Fukushima Daiichiko zentral nuklearra matxuratu zenetik zortzi egun baino pasa ez diren arren, Daniel de Rouletek garbi dakusa hondamendiak zer-nolako martxa eramango duen ondorengo hilabeteetan. 1981ean La routine infernale plazaratuz geroztik bi dozena liburu idatzia, arkitektoa eta informatikaria da ikasketez, zentral nuklearretan alarma-sistemak antolatzen lan egina. Kamikaze Mozarten erakutsi zuen istorioak harilkatzen trebe izateaz gain atomoari erraiak ikusi dizkiola. Gutun honekin Daniel de Rouletek ohartarazi nahi dio Tokion duen lagunari zer-nolako kalamitatea gaineratu zaien japoniarrei. Baina ez da erreza oharrak aditzea, ez han eta ez hemen.
Bizi egin behar baita, nahiz eta jakin munduan irakiten ari direla 440 lapikotzar nuklear. Defentsa-mekanismoak antolaturik dauzkagu gris-antza ikusteko zinez beltza dela badakiguna. Atomoa beharrezkoa omen da. Seguruenik arriskuak kontrolpean dauzkate arduradunek. Istripuren bat gertatu baldin bada, ez da izan hainbesterako. Ala bai? Eztabaida handia dago, adituak ez datoz oro bat. Alternatibarik ez da. Asmatuko dute hondakinekin zer egin. Lovelock bera alde omen dago. Energia garbietara iragaiteko behar ditugula nuklearrak… Mila aitzakia loa ez galtzeko.
Fukushimako tragedia aste gutxiren bueltan aktualitatetik erauzteko jendeon auto-babeserako irudipenok erabiliko dituzte. Nork? Energiaren lobbyak eta horren morroi-neskameek; barkatu, baina egia da. Desinformazioaren mekanika ondo ezagutzen du Daniel de Rouletek. Antinuklearrek duela hogeita hamar urte jasandako porrotaren lekuko mindua da. «Nola porrota?» harritu daiteke euskalduna. Lemoizkoa ez al zen garaipena izan? Atarian daukagunera ohitu gara gu ere, Garoñako eltze zaharkitu erradioaktiboa Gasteiz ondoan, Golfech eta Blayaisko megatoiak Irun-Hendaiatik 200 kilometrora.
Ondo bidean, 2011ko apirilean Txernobylgo apokalipsiaren zilarrezko ezteiek ez zuten eman behar telebistako hiru dokumentaletarako baizik; paperetan lau erreportaje koloretsu eta berriro «oro laino mehe batek estalia». Hala izan behar zuen, baldin eta martxoan patuak ez balu eragin Fukushiman ez bat baizik eta lau erreaktore matxuratu eta lehertzea (gaur badakigu tsunamiak baino lehen lurrikarak zartatu zizkiela oskolak), sabelean gori zeuzkaten erregai freskoak gehi aldamenetan hozten lagatako usatuak munduari pozoi hilgarritzat oparitzeko. Zenbat tona galdu zen? Zenbat becquerel erradiazio igorri?
Lerrook idazteko egunetan, Omiasainduz, Atmospheric Chemistry and Physics Journalek jakinarazi du zenbat Zesio-137 jaurti zuen airera: 35.800 terabecquerel. Ez zaitez galdu terabecquerel bakoitzaren 12 zeroetan: Txernobylek 1986an aireratu zuenaren % 42 da. Baina, gainera, Fukushimakoak itsasora 27.100 terabecquerel gehiago isuri du uztaila bitartean, Frantziako IRSN erakunde ofizialaren kalkuluen arabera. Guztira, 62.900 terabecquerel zesio, Txernobylek denetara jaurtitakoaren % 74. Hori uztaila bitartean…
Arrazoi duzu, irakurle, titular handia behar zuen datuaren albisterik ez dute eman egunkariek, teleberriek ere ez. Omertá. Horregatik, jo dezagun bai zu eta bai ni Kayoko garela. Ahaztu nahiko genuke lozorro gozoan. Daniel de Rouleten honako gutuna heldu zaigu zuk liburua ireki duzun egunean bertan. 2011ko martxoaren 18an adina balio du.
2011ko azaroaren 1ean
Pello Zubiria Kamino (Argia aldizkariko kazetaria)