Xehe
Hasiera » Sailkatugabeak » Spanish Inquisition 2013
Mar13 1

Spanish Inquisition 2013

Atalak: Sailkatugabeak

Euskaldun askok ez dakiten arren zer-nor ziren Torquemada eta Delancre, guk baino memoria hobea daukate Europan. Erromako apezpikuaren aginteari eta dogmei uko egindako herejeek (protestanteak deitzen diegu orain, baina duela hiru egun arte haiek berriro artzain onaren eskortara bihur zitezen eginak gara otoitz eliza katolikoetan) ez daukate ahaztuta Inkisizioa. Ezta Alemaniako banku inportanteenetakoa den Commerzbankeko presidenteak berak ere.

Ondo gorderik jasotzekoa zen Madrilgo El Pais egunkariaren martxoaren 9ko alearen 25. orrialdea. “Economía” atala. Lerroburuak: “Grecia logra el apoyo masivo de la banca para reducir su deuda. Los acreedores privados aceptan el acuerdo para que salga adelante el rescate”. Sinatzailea, Amanda Mars. Eta hasten da: “’La participación en la quita de la deuda griega será tan voluntaria como las confesiones durante la Santa Inquisición Española’. Así comentó hace unos días el estado de la mayor restructuración de deuda de la historia uno de sus damnificados, el presidente del Commerzbank, Martin Blessing”.

Ez du El Paiseko kazetariak asmatu. Ikusi The Wall Street Journalen: ““The participation in the haircut is as voluntary as a confession during the Spanish Inquisition,” Commerzbank AG Chief Executive Martin Blessing said”. Nahiago baduzu frantsesez, letu Le Figaron: “C’est comme «les aveux durant l’inquisition espagnole», remarquait récemment le président de la Commerzbank, Martin Blessing”.

Duela bederatzi urte euskarazko egunkari bakarra itxi eta han arduraren bat edukitako jende sorta atxilotu gintuztenean, orduan parte hartzen nuen gaixo kronikoen bi forotan arras erreakzio ezberdinak eduki zituzten. Espainiakoan, ale batzuk adierazi zuten nirekiko elkartasunik, baina absoluzio eta guzti ere artritiskide askorentzako betirako geratu nintzen susmagarri (“Cuando el río suena…”). Aldiz, ingeles eta iparramerikarrez osatutako foroan –zeinetan Luistxo Fernandezek abisatu baitzuen nire arazoen berri, beti eskertuko diot eman zidan laguntza- zalantzen gainetik azaldu zuten errukia. Artxiboetan egongo da nola Londresko oinazekide batek esplikatu zien amerikarrei egunkari haren itxiera ez terrorismoarekin baina nazionalismoarekin zegoela lotuta, eta gogorarazi zien Espainiako Inkisizioa.

“Espainiako inkisizioak lortzen zituen aitortzak bezain borondatezkoak” dira oraindik 2013. urtean Audiencia Nacionalean ontzat ematen dituztenak. Delancrek sorginak sutara eramateko argudiatu zituenetatik Del Olmok Euskaldunon Egunkariaren auzian idatzitakoetara ez dago ahurra bete. Pentsalari eta politiko carpetovetonico askok -eta gure artean espainolekiko Estokolmo sindromea daukan hainbatek- amets egiten dute Espainia demokrazia liberal bat dela denen artean oraindik lortu ez denean Inkisizioa, Torkemadak eta torturak desagertzea.

Iruzkin bat

  1. Luistxo | 2012-03-15 at 12:52

    Eskerrik asko aipuagatik, maisu. Zatoz Twitterrera behingoz, Pello.

    Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Pello Zubiria

Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.

Azken bidalketak

  • Ostiralero ‘black friday’
  • Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna
  • Antton Urrutikoetxea, bihotz 68tar bat
  • Martak ez ditu baztertu nahi kanpotar itxurakoak
  • Oreinako zubia

Iruzkin berriak

  • Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
  • Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan

Artxiboak

  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko apirila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko apirila

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Agiñarenak
  • AHT
  • Argia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bihia
  • Ekonomia
  • Eltzegor
  • Energia
  • Erlea
  • Euskal preso eta erbesteratuak
  • Euskara
  • Eutsizale
  • Fukushima
  • Gizartea
  • Grezia
  • Hedabideak
  • Historia
  • Ingurumena
  • Iritzia
  • Irratirakoak
  • Izorrategikoak
  • Kondarrak
  • Kutsadura
  • Larrun
  • Literatura
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Nekazaritza
  • Net Hurbil
  • NetHurbildarrak
  • Osasuna
  • Pestiziden alternatiben astea
  • Politika
  • Sailkatugabeak
  • TAFTA
  • Tao
  • Trantsizioa
  • Zero Zabor
  • Zinema
  • Zorra

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA