Euskal grebaren jarraian, Europa osoan ‘Blockupy’ ekainaren 1ean
Maiatzaren 30ekoak ekainaren 1ean izango du bigarren zatia. Hego Euskal Herrian mugimendu sindikalaren zati nagusiak bestelako mugimendu sozial multzo zabalarekin antolatutako grebaren biharamonean, ekainaren 1an murrizketen eta horien kudeatzailea den Troikaren kontrako ekintza eguna dago deituta Europa osoan barrena. 2012an Alemaniako Frankfurten mugimendu ezkertiar eta alternatiboek burutu zuten Blockupy protestaldiaren bigarren edizioa izanen da larunbatean. Orduan bezala orain ere...
Read MoreZabor gutxiko herrien UEMA
UEMAk bildu zituen bezala biztanleen %80 euskalduna duten udalerriak, euskara hutsez funtzionatzeko ahalmenaz gain gogoa zutenak, gisa berean iritsia da hondakinak gaika %80 edo gehiagoz sailkaturik kudeatzen dituzten herrien federazio, mankomunitate edo elkartea antolatzeko unea. Bestela esanda: etxeetan sortutako hondakinen baitako zabor nahasia %20 baino gutxiago izatea egunero lortzen dutenena. Hernanin Zero Zabor taldearen izenean Bego Zuzak egin du proposamena prentsan azaldutako...
Read MoreOñatiarron burua eta bihotza
Zubietan errauskailua jarri nahi diguten espekulatzaile ustelen kontrako borrokak eman digu zoria ezagutzeko bestela sekula aurkituko ez genituen gizon eta emakumeak. Oñatiko gazte eta ez hain gazteokin topo egin izana eskertzen diot biziari. Munduan ditugun mila aukera eta arazoak neurtzeko norbere interesen kalkulu hotza baino ez darabilen hainbesteren artean, etxeko ataritik hasita mundua hobetzeko ahaleginean buruaz gain bihotza darabilten oñatiarrok hunkitu naute. Oñatik ozen zabaldu...
Read MoreRoberto Cavallo (eta 2): Ottavianon mafiari zaborra kendu ziotenekoa
2010eko martxoan etorri zen Roberto Cavallo Hernanira. Asteburu hartan “Atez Ateko Bilketatik, Zero Zaborrerantz” izeneko jardunaldiak antolatuak genituen Usurbil, Hernani, Urnieta eta Oiartzungo jendeok. Hernanin egun haietan hasi berria zen Atez Ateko bilketarako kuboen banaketa. Hitzaldia eman aurretik, karrikako giroaren maitale, ostatuez gain Atez Atekoaren bulegoa ere erakutsi genion, “Giroa bero daukagu Hernanin” ohartaraziz. Zaborraren inguruko demagogia ez zuten...
Read MoreRoberto Cavallo (1): “100 kilo baino gutxiago”
Italian hondakinen kudeaketa plangitzak antolatzen berezitutako ERICA kooperatibak plazaratu berri du Meno 100 chili (100 kilo baino gutxiago) dokumentala, hainbat festibal eta biltzarretan aurkezten ari dena. Titulu berarekin Roberto Cavallo hondakinetan adituak 2011an argitaratutako liburuan oinarritua, “Gure zakarrontzia errejimenean jartzeko errezetak” darama lelo. Filmak bi bidairen kontakizuna egiten du. Lehenengoan Roberto Cavallo adituak berekin eramango du Andrea...
Read MoreLlargoren arrazoiak
Goiz honetan ez dakit zein Etxeberritarri egon eskertuago, Jean-Jacques Etxeberri Llargo ezizenez ezagunagoari esan dituenengatik edo Joanes Etxebarria kazetari gazteari, Berriako azken orrian Llargori ateratako zukuarengatik. Müsikaren Egüna antolatzen duen Urdiñarbeko Bil Xokoa elkartera joan da Etxebarria Zuberoako maxkaradek ezagutu duten buhame autentikoenetako bati -galdetu adin bateko edozein zuberotar antzerkizaleri- galdezka. Dena oparitu digu mami Llargok. Ni honakook emozionatu...
Read MoreZaborrak eta herriak (eta 3): 2014ko errefus mendiak
2014ko urtarriletik aurrera jakingo da -mankomunitateek informazio hori ematen baldin badute, ez baita beti gauza ziurra- herri bakoitzak zenbat errefus nahasi, hots, zenbat benetako zabor, entregatu duen Gipuzkoa osoak bere gain har dezan 2013an, eta zenbait pila berri metatuko duen urte berrian. Ordurako pausoren batzuk finkatuak izango dira zabor mendi horiek tratatzeko beharrezkoak diren azpiegitura handiak abiarazte aldera, izan TMBa eta beste azpiegiturak eraikitzea, edo Zubietako...
Read MoreZaborrak eta herriak (2): sailkapena zehaztuz
Herriak sailkatzeko proposatu ditugun multzoak zehaztu ditzagun ahal dugun neurrian, zehaztu ezinak nabarmenduz. Gogoratu sailkapena: A.- Zero Zabor herriak / B.- Zero Zabor izatea erabakia duten herriak / C.- Eredu berri bila dabiltzanak B atalean sartzeko / D.- % 65 helburu, borondatezko bilketaz eta epe laburretan konprometitua (Urnieta) / E.- % 60 edo %70 helburu, baina bermerik gabeko epeekin eta zehaztapenik gabe / F.- Helburu finkorik eta eperik gabe oraingoa hobetzea erabakita...
Read MoreZaborrak eta herriak: sailkapen ahalegina (1)
Eta nire herria zein taldetan egongo da 2014ko urtarrilean hondakinen kudeaketari dagokionez? Hona hemen inbentario oso bat burutzen hasteko sailkapen ahalegin bat, irizpide nagusitzat harturik honakoak: jadanik lortzen den birziklapen tasa; lortu nahi den birziklatze tasa; lortzeko ezarritako epea; bilketaren orokortasuna; planaren zehaztasuna. Bagoaz. A.- Zero Zabor herriak %80 edo gehiago dagoenekoz gaika jasotzen dituztenak: a-1: Orendain ereduko herri txikiak a-2: Atez Atekoa instalatuta...
Read MoreZure bularrak ondo zaindu (2)
[Zure bularrak ondo zaindu (1)en jarraipena] Rachel Camperguek idatzitako No Mammo ? oinarrituta omen dago, osasungintzari buruzko informazio kritikoa sortzen duen Formindep (goiburutzat aldarrikatzen du “pour une formation et une information médicales indépendantes de tout autre intérêt que celui de la santé des personnes“) gune prestijiodunaren iritzian, duela bost urte Danimarkako Nordic Cochran Centre institutuak plazaratutako ikerlan batean. Eztabaidatua bai baina orain...
Read More
Iruzkin berriak