Oilaskoak arto tartean bezala
Mila bider kantatu dugu Txirritaren “hau da txoriak gari tartian / gosiak egon biharra” hura, Xabier Letek erakutsitako tankeran lehenik (“… gaur Kantabrian badago halako / koadrilla baten premiya…”, haiek garaiak), gero Eltzegorrekoek Pello Mari Otañoren “Zazpi ahizparen gai dan oihala / ebakirikan erditik” harekin uztartua: “Ezagutzen da jantzi direla… zazpiak oihal batetik!”. Barkatuko naute raparen eta bestelako hots...
Read MoreMarie Hirigoienen hitzaldia Baionan euskal kantuen berezitasunez
Baionako Elekatu-Elikatu elkarteak antolatzen du azaroaren 27 ilunabarrean hitzaldi interesgarria, kantaz hornitua: Marie Hirigoienen mintzaldiak “Euskaldunek zuzen kantatzen ote dugu?” darama titulu, “Ideia hori balitz makurra eta galdera ez zuzena!” zalantzaz osatua. Kantuan lagunduko dio Pantxix Bidartek. Marie Hirigoienek euskal kanta monodikoaz dauka doktorego tesia idatzirik, “Le chant basque monodique (1897-1990) : analyse musicologique comparée des sources...
Read More5+1 taldea ados jarri da Iranekin honen jarduera nuklearrez
Aurreko saioa Frantziak zapuztu zuen “Fabius eta Hollandek zergatik lehertu dute Iranekiko tratua?” kronikan kontatu genuenez. Aldiz, azaroaren 20an irekitako aukera berrian, eta menturaz azkenekoan, ez dute huts egin. Igande (24) goizaldean sinatu dute akordioa Genevan alde batetik AEB, Errusia, Frantzia, Txina, Britainia Handia eta Alemaniak (5+1 taldea) eta bestetik Iranek. Orain arte jakin diren berrien arabera, Iranen Hasan Rohani presidente berri hautatu ondoren Barack...
Read MoreRoldanek Walter Benjamin maite du
Dio Juan José Millás idazle on eta zutabegile apartak Luis Roldan Guardia Civilaren zuzendari ohi sozialistari egindako elkarrizketaren hasieran (“Luis Roldán, el rostro de la corrupción: ‘Y sí, delinquí’“) gizon “hautsi” batekin egin duela topo: “He aquí un expícaro roto, un hombre de Estado roto“. Elkarrizketa ikusi baizik ez dago ohartzeko pikaroak pikaro segitzen duela hil artio, Millás bezalako gizon bizkorra engainatzeko adina...
Read MoreVarsovian klimaren gailurrean, Filipinen ordezkariaren 10. barau eguna
Munduko industria jarduerek eragindako klimaren aldaketak froga odoltsuak utzi dituen arren ugaritzen ari diren hondamendietan, ez dirudi horiek aski direnik planeta osotik Varsoviara adostasun bila hurbildu diren agintarien jokabidea aldatzeko. Bere bukaerara hurbiltzen ari denean Varsoviako gailurra, negoziaketen egoera honela laburbildu du The Guardian egunkarian Graham Readfearnek “Warsaw’s widening climate chasm could lead to 4C warming” kronikan: “Varsovian...
Read MoreSiriako arma kimikoak itsasoan erraustuz suntsitu ditzakete
Arma Kimikoen Debekurako Erakundea (OPCW, ingelesezko sigletan) Siriako arma kimikoak non suntsitu bila dabil. Azken orduotan agentziek zabaldu dutenez, itsaso zabalean lagatako barku batean egingo litzateke operazioa. Lehen plana Albanian lagatzekoa zen. Antza denez, AEBk eskatzen dioten guztiari amen esaten ohituta dagoen Tiranako gobernuak oniritzia eman zuen, baina erabakiak duela bost egun istiluak eragin zituen bai parlamentuan eta bai kaleetan, agentziek eta zenbait hedabidek azaldu...
Read MoreFukushima-4ko biltegia husten hasi dira
Azkenean gaur ekin dio TEPCO konpainiak Fukushima Daiichiko 4. erreaktorearen biltegian gorderik dauden erregai usatuak lekualdatzeari. “Egin dezagun otoitz Fukushiman piszina husten asma dezaten (Net Hurbil)” kronikan azaldu ditugu operazio honen tamaina eta arriskuak. 400 tona erregai usatu oso erradioaktiboz ari gara, 1.300 barratan (batzuek 1.500 aipatzen dituzte) banatuta daudenez. Gauzak onbidean, operazio konplexu hau 2015 hasiera bitartean luzatuko da. Bide batez, gaur...
Read MoreErrauskailua? Bildu legeztatzeak kondenatu zuen
Hernanin Zero Zabor koadrilako gehienon kalkuluetan ez zen sartzen, 2011ko udaberria baino lehenagoko borroka egun ilun eta etsigarriez ari naiz, lortuko zenik Zubietan egiteko bidean ziren errauste planta gelditzea. Indar handiegiak nahastuak ziren labe haren negozioan, zertan hasi azken hamarkadotan Gipuzkoako planifikatzaile eta politikari nagusiek egindako saldukeriak zerrendatzen. Usurbilgo jende adoretsuek erakutsia zuten bazela hondakinentzako alternatiba merkeagoa, burutsuagoa,...
Read MoreEkidistantziarik gabe, prefosta
Bartzelonako egunkari monarkiko eta hala ere Madrilgo progreena baino irakurgarriagoa denak bi albiste jaurti dizkit 08:00etako kafetara, Alemaniako aspaldiko bortizkeriekin lotuak. Leon: “Alemania condena a tres años de cárcel a la ‘terrorista jubilada’. Sonja Suder, de 80 años, participó en tres atentados de ultraizquierda en 1978“. Sonja Suder absolbitu dute atentatu odoltsu baten konplizitatetik, bere kontrako froga bakarra zangoak galdu eta itsu geratu zen...
Read MoreFilipinetako enbaxadorea gose greban Klimaren Varsoviako biltzarrean
[“Philippine Rep Makes Plea for ‘Global Solidarity’ to Fight ‘Climate Madness’” (Filipinek munduaren solidaritza eskatu dute klimaren erotzeari aurre egiteko) titulupean kronika interesgarria plazaratu du Lauren McCauleyk Common Dreams gune aurrerazalean. Handik euskaratuak dira ondoan doazen paragrafoak.] Varsovian Nazio Batuen Erakundea klimaz burutzen ari den biltzarrean, negoziatzaileak esan die klimaren aldaketa ukatzen dutenei: “Jaitsi zuen...
Read More
Iruzkin berriak