Xehe
Hasiera » Energia » Iparraldea trantsizio betean
Api22 1

Iparraldea trantsizio betean

Atalak: Energia, Trantsizioa

Urruñako ekitaldiaren afixa.

Urruñako ekitaldiaren afixa.

Hegoaldeko ezkerraren eta abertzalegoaren agendan ez bezala, Iparraldekoan protagonismo berezia dauka Trantsizioak (T handiz). Ez da ez kasualitatea eta ez anekdotikoa izan Baionan joan den urrian Bizi! elkarteak antolatutako Alternatiba eguna. Ikusi ondoko egunetarako Xilabatik datozen aurrerapenak.

Ostiralean Lapurdiko Urruñan Bizi!ren Larrun aldeko batzordeak bilkura irekia antolatu du Cultures en Transition filma estakuru harturik: “Bertokiratzea eztabaidan Urruñan“. Hona asmoa:

“Guti dakigu gure janarien hornitzea zenbateraino petrolioaren menpe den. Kamioi guziak ibiltzen gelditzen balira, supermerkatuak hiruzpalau egunetan hustuko lirateke. Horrelako modelo bat, ekonomiaren tokitik lekutzean, lurraldeen gehiegizko espezializatzean, erregai fosiletan eta errepidezko garraioan oinarritzen dena, kaltegarria da gure klima, enplegu eta gizarte harremanentzat. Halere, klima aldaketaren eta erregai fosilen urritzearen erronka bikoitza, gure lurraldeetako ekonomiaren eta giza-harremanen sendotzeko parada izaten ahal da.

Ainhize-Monjoloseko bilkuraren afixaAinhize-Monjoloseko bilkuraren afixa

Ainhize-Monjoloseko bilkuraren afixa.

Gaurdanik menpekotasun hortik atera eta egiazko burujabetza baterat zuzentzea ahalezkoa da. Munduan zehar eta hemen Ipar Euskal Herrian, martxan dauden alternatibak trantsizio kultural baten lekuko indartsuak dira, gaur pairatzen ditugun janari segurtasun eskasiatik, hondamendi ekologikoetatik eta menpekotasunetatik haratagoko etorkizun bat eraikiz. Konponbideak gure esku daude, merkeak dire eta gaurdanik plantan ezartzen ahal ditugu”.

Biharamunean, Joseba Azkarraga soziologoa mintzatuko da Euskal Herriko Laborantza Ganbarak Ainhize-Monjolosen daukan egoitzan “Zer subirautza krisiari aurre egiteko?” gaiaren inguruan, arratsaleko 17:00etan hasi eta iluntzean barrena luzatuko den ekitaldi luzean. Esango dituenen aurrerapena eskaini dio Enbatari: “Burujabetza barnatuz, krisia gainditu!“.

Bizi!ko kideen protesta ekitaldia Lapurdiko autopistan.

Bizi!ko kideen protesta ekitaldia Lapurdiko autopistan.

Apirilaren 26tik maiatzaren 3a bitartean, Bizi! elkarteak bat egingo du Frantzia osoan errepideetan kamioiei sortzen duten kutsadurarentzako zerga ezartzea (pollutaxe famatua) eskatzeko. Attac erakundeak ere dei zabala egin du tasa horren alde mobilizatzeko: “Semaine d’actions pour la pollutaxe“. Hiri eta herrietan dauden eskulturei maskarak ezarriko dizkiete, trenbide sarea hiltzen uztearekin batera kamioiak sustatuz eragiten den kutsadura irudikatzeko.  Gai minbera da kutsaduragatiko zerga honena, ARGIAk “Txano gorriak: energia-trantsizioa ere bada jokoan” kronikan azaldu zuenez, baina Lapurdi, Nafarroa Behere eta Zuberoako Bizi!koak bezala ELB, Manu Robles Arangiz Fundazioa eta beste ez daude gaia geroko geroetan urardotzen uzteko.

[P.S.] Maiatzaren 1.a ere ildo berean planteatu dute Bizi!tik, Bertokiratzean zentratua (erdaretan “Relocalización-Rélocalisation“): “Ekonomiaren eta gure bizien bertokiratzearen aldeko manifa alaia eta aldarrikatzailea!”.

Maiatzaren 1erako deialdia.

Maiatzaren 1erako deialdia.

Iruzkin bat

  1. Burujabetza barnatuz, krisia gainditu | 2014-04-23 at 6:26

    Bizi!k “Bertokiratzearen” alde eramanen duen kanpainaren karietarat, Joseba Azkarraga soziologoak Ainiza Monjolosen eskainiko duen hitzaldia euskaraz izanen da.

    Aintzin jasta gisa, hara Trantsizioan aditua den Joseba Azkarraga soziologoarekin eginiko elkarrizketaren euskarazko bertsioa: http://www.enbata.info/articles/buru-jabetza-barnatuz-krisia-gainditu.

    Bat bateko itzulpenak (kaskoen bidez) segurtatuak izanen dira frantseserat.

    Reply

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Pello Zubiria

Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.

Azken bidalketak

  • Ostiralero ‘black friday’
  • Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna
  • Antton Urrutikoetxea, bihotz 68tar bat
  • Martak ez ditu baztertu nahi kanpotar itxurakoak
  • Oreinako zubia

Iruzkin berriak

  • Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
  • Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan

Artxiboak

  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko apirila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko apirila

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Agiñarenak
  • AHT
  • Argia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bihia
  • Ekonomia
  • Eltzegor
  • Energia
  • Erlea
  • Euskal preso eta erbesteratuak
  • Euskara
  • Eutsizale
  • Fukushima
  • Gizartea
  • Grezia
  • Hedabideak
  • Historia
  • Ingurumena
  • Iritzia
  • Irratirakoak
  • Izorrategikoak
  • Kondarrak
  • Kutsadura
  • Larrun
  • Literatura
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Nekazaritza
  • Net Hurbil
  • NetHurbildarrak
  • Osasuna
  • Pestiziden alternatiben astea
  • Politika
  • Sailkatugabeak
  • TAFTA
  • Tao
  • Trantsizioa
  • Zero Zabor
  • Zinema
  • Zorra

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA