Sirian hasi ote da mamitzen Ekialde Hurbileko mapa berria?
Lerroon gaineko mapa The New York Timesek azaldu zuen 2013ko irailaren 28an, Robin Wrightek idatzitako “Imagining a Remapped Middle East” artikuluaren osagarri. Magreb eta Ekialde Hurbila abiadura bizian itxuraz nola aldatzen ari diren eta zenbateraino alda daitezkeen irudikatzen du. Ekialde Hurbila ondo ezagutzeko fama duen Robin Wrightek artikulua plazaratu zuenerako, Libiak praktikan erakusten zuen mapa honetako itxura, hiru entitatetan zatitua; Siria ere hurbildua zen hor...
Read MoreMurrizketen kontra 50.000 manifestari Londresen… ikusi ez ditugunak
Joan den larunbatean, ekainak 21, 50.000 pertsonaz goiti ibili zen Londresko erdiguneko karriketan gobernuak krisiaren aitzakian ezarri dituen murrizketa sozialen kontrako protestan. Kopurua The Guardian egunkariak onartua da. People’s Assmbly erakundeak deiturik, jende ezagunek hartu zuten parte ibilaldian bezala amaierako hitzaldietan, Russel Brand aktore ezagunak, Owen Jones ekonomialari eta idazle ezagunak eta beste. Kronikek diotenez, hala ere, mintzaldi hunkigarrienak herritar...
Read MoreUribetxeberriak aukera bat eskaini digu
Josu Uribetxeberriari naturak baimendu dio medikuek pronostikatutako epea pasatuta bizirik jarraitzea, baina bere disziplina pertsonalak eta etxean egoteak asko lagundu du: zuzen elikatu, ariketa fisikoak zorrotz egin, familiaren eta lagunen beroa sentitu, ibili eta ibili… Nolaz kondenatu dezake epaileak kantzer terminal batekin borratzen ari den gizona hamabi metro baino urrutiago heldu ezin den pisutik ezin irtetera? Etxe barruko kartzelaldi berrian Josu ez da kexatu, kanpoan egiten...
Read MoreBelaunaldien bostekoa
Lagunekin ama daraman autobusaren arduradun alaba doa. Bazen garaia edo erreleboa datorren seinale, zeuk aukeratu. Militante jubilatua bileretan lagunaren semearekin koordinatzen. Gurasoen belaunaldikoekin beti erraza ez dela entzun zaie gazteei, duela 30 urteko faktura bitxiak ateratzen dituzte mahaira. Ekintzaile zaharrak urtetan metatutako azpiegiturak oparitu dizkie hasi berriei. Kazetari gazteak estudio zentraletik kronika eskatu dio kalean oinezko erreportari dabilen zuzendari-ohiari....
Read MoreTrantsizioa ostikoka Aritxulegin
Guardia Civilak ez dio obeditzen ezein alkate, lehendakari, diputatu, ararteko, epaile demokrata edo obispori, Espainiaren batasunaren kontinuitateari baino, herenegun Primo de Rivera, atzo Franco, gaur tokatzen dena. Kontsolatuko gara Oiartzunen atxilotuak jipoitu ez badituzte, gehiegi eskatzea litzateke haien egoera aginte independente batek ikuskatzeko eskatzea. Lehenago lortuko du Podemosek III. errepublika Guardia Civila kontrolatzea baino. Trantsizio berria egosten ari dela irudikatu du...
Read MoreGure esku ez ei dago Espainiako Estatuaren biraketa
Bizkor ustekook ez garela besteak baino lehenago enteratzen Espainia faktikoaren sakoneko mugimenduez. Atzo La Vanguardia egunkari katalan monarkikoaren 19. orrialdean Espainiako politika errealaren saltsagile ezagun Ramon Tamamesek zioen Katalunia-Espainia krisiaz kazetariak galdetutako “¿Cree que en esta situación puede haber un viraje?” horri erantzutean: “Dicen que el Rey está intentando algo. No sé qué estará intentando. No es un tema para que el Rey se meta al cien...
Read More
Iruzkin berriak