1914: Fusilatua ez izateko adina frantses ez zekien soldatu bretoia
“Gerra Handiko biktima [frantses] guztiak ez ziren erori alemanen balek jota. 600 poilu [soldatu berri] baino gehiago fusilatu zituzten besteren etsenplutzat. Gehienetan prozedura expeditiboen ostean. Haietako bakan batzuk birgaitu dituzte”. Bresteko Le Télégramme egunkariak uda honetan eskaini “Les bretons et la guerre 14-18” gehigarri aberatsaren 19. orrialdean Didier Dénielek idatzi du “Fusillés. Ces soldats executés pour l’example“. Frantziako...
Read MoreAlternatiba zabaldu da Baionatik Frantziako Estatu osora
Bizi! mugimenduak 2013ko urriaren 6an Baionan arrakastaz antolatutako Alternatiba (“Alternatiben herrixka”) dagoenekoz Hexagono osora hedatu da. “B” hizki eta guzti, inkluso batzuetan euskal kutsuko tipografia atxikiz, “Alternatiba” izeneko eta Baionan burutu zenaren izaera berdintsuko hainbat ekitaldi dago programatuta Frantziako Estatuan barrena ondoko hilabeteetarako. Irailean bertan, esate baterako, bi Alternatiba bilkura daude antolaturik Paris...
Read MoreTxetxeniarrak Ukrainako guduetan, alde batean bezala bestean
Marta Ter katalanak plazaratu du [mila esker pistagatik, Luistxo Fernandez] Eurasianet webgunean: “Chechenos en Ucrania, las dos caras de la moneda“. Kaukasoko albisteak biltzen dituen Txetxenia.org gunearen koordinatzailea da Marta Ter filologo eta nazioarteko harremanetan aditua. Idatzi duenez, “Ekialdeko Ukrainako gatazka armatuan, zeinetan elkarren kontra ari baitira Kieveko gobernuaren menpeko indarrak eta Novorosiyaren independentzia nahi duten milizia separatistak, bi...
Read MoreManuel Vallsen ondoren… Manuel Valls
Inkesta soziologiko baten emaitzak hain eduki ditzake irakurketa ezberdinak. Paperezko gaurko prentsak aipatzen zuen Frantziako lehen ministro Manuel Vallsen onarpena harria putzuan bezala hondoratu dela hilabeteotan. Popularitate galeran txapeldun dabilen François Hollanderen markak hautsi omen ditu. Galdetuz gero -goizeko kafe txikiaren ordua zen artean- “zer uste duzu egingo duela laster Hollandek?”, seguru irakurle gehienek erantzungo zutela Vallsen ordez beste bat ipiniko...
Read MoreFerguson, protesta geldirik egitea debekatuta dagoen hiria
Irakurri ezazu Andy Robinsonen “Si quieres protestar en Ferguson: ¡You gotta move!” bere Diario Itinerante blogean. AEBetan beltzek oraindik bizi duten zanpaketak eragindako azken gatazka bortitza Ferguson hiritik bertatik kontatzen ari da ARGIAko irakurleek ekaineko LARRUNen ezagutu duten kazetaria, globalizazioa munduko hirietan eragiten ari den aldaketen kontalari trebea. Robinsonek azaldu du Ferguson bakeratzeko hain emaitza onak eskaintzen omen den poliziaren community...
Read More1914ko uda hura: “Gerla behar badugu, doala gerla. Biba Frantzia!”
Susa argitaletxekoak Armiarma proiektuaren barruan serie ederra eskaintzen hasi zaizkigu uda honetan: “Gerla Handiak 100 urte“. Nola kontatu zuten 1914tik 1918ra arteko odol-hustea Iparraldeko Eskualduna eta Hegoaldeko Euzkadi aldizkarietan. Armiarmaren asteroko piluletan zati txikiena Euzkadin Ebaristo Bustintza Kirikiñok idatzitako ohar laburrek betetzen dute; Hegoaldea ez zegoen gerran, izatekotan ere denborarekin etekina atera zion Europa suntsitu zuen sarraskiari, alde...
Read MoreDeabruen ehizan berriro
Peio Ospital (Pantxoa Karrererekin musika ibilbide luzea egina duena, Peio Itsasukoa) uda honetan Lapurdi Irrati giristinotik kanporatzea erabaki duenean Marc Aillet gotzainak, honen komunikazio arduradun Olivier Drapek mezu larria bidali dio irratian bolondres ari zen gizonari: Peio deabruaren esku-makila da. Kristau anglikanoek gizon eta emakumeen arteko parekidetasunean urratsak eman dituzten une berean, katolikoek demonioa berpiztu dute. Marka txarra. Niri deabruak ez zidan aspaldian...
Read More
Iruzkin berriak