24 orduak, besterik ez
Arrazoirik ez du falta Jonmikel Insaustik Twitterren diolarik: “Ea eguneko erronka bihurtu beharrean, urte osokoa bihurtzen dugun“. 24 orduz euskaraz bizitzen saiatzea ez dela aski. Hala ere, kontutan harturik euskara hainbeste maite dugunok gaztelaniaren zein menpeko daukagun gure mihia eguneroko bizitzan, monoaren atzaparretatik aldegiteko balio liguke alkoholikoek beren buruei ezartzen dieten asmoak: saiatuko naiz alkoholik ez edaten datozen 24 orduetan. Gero gerokoak. Jolas...
Read MoreIrismena, haiena
Ardanza I aroan audientzia esaten zitzaion. Horretan ez ginen txapeldun euskarazko hedabideok aspaldi urrun hartan eta gaur ere ez. Paleolitikotik euskarazko prentsan ari den honek bermatu dezake publikatu dituenetako zerbaitek izan baldin badu irismenik izan dela gaztelaniazko handiek oihartzun egin diotenean. Hala zen 1985an, halatsu segitzen dugu Ardanza II aroan. Galdetu hedabideen irismenaz Diario Vascok goiz bakar batean lasai gosaltzeko patxadarik uzten ez dien Martin Garitanori eta...
Read MoreAbenduaren 2an, Facebook eta Twitterren euskaraz
Hernaniarrok, esan behar nuen. Hernaniko euskaltzaleak biltzen dituzten gizarte mugimenduek elkarlanean Euskara Ari Du Hernanin ekintza saila antolatu dute azaroaren 29tik hasi eta abenduaren 3a artean. Ikusi Facebooken egitaraua, albisteak, argazkiak, iazko Euskararen egunaK ekintzak eman zituenak, eta abar. Aurtengoan bereziena izango da abenduaren 2an, astearte buruzuri batean, herriko kaxko historikoa 24 orduz euskaraz funtzionarazteko ahalegina. Herritarrontzako erronka zirraragarria, beti...
Read MoreSakabanatuta? Urrunduta!
Edo urrutiratuta. Bortxaz urruti preso egon beharra da bigarren zigorra presoarentzako eta familiarentzako. Azkenean besteren hitzak gureganatu ditugu, iritsi garen lekuraino iritsita hainbeste inporta ote du elkartuta egon beharrean sakabanatuta egoteak. Hurbil ala urrun, inguru samarrean edo zakurraren ipurdian. Gureaz gutxi dakien norbaiti hasten bazara frantsesez edo ingelesez 2.000 kilometroko zure bidaia azaltzen, “dispersed“, “scattered”...
Read MoreDiosala
Ilunpea urratzen zuten beren karrankaz. Kurriloak. Zenbat ote ziren? Ilargia erabat hiltzeko azken hariaren faltan, oskarbi, haize hegoa epel, hegazkin baten argiak keinuka handik, eta hegaztien garrasiak non edo han jira eta bira. “Galduta zebiltzan”, entzun diot bizilagunari beranduago. Gure artetik desagertutakoen atomoak aritu zaizkigu alferrikako argiz bete ditugun haranotatik aitzina jo ezinean zebiltzan lertxunen zintzurretatik agurka. Biren abotsak ezagutu ditut ataritik....
Read MoreMilitarren lehen oharra
Itsu samarrik egon behar da Jaime Domínguez Buj jeneralaren hitzetan botila erdi betea ikusteko. Norbaitek nabarmendu du Espainiako Armadaren buru nagusiaren hitzen artetik esan zuela indarraren erabilera ez litzatekeela egokia Kataluniaren bereizketa eragozteko. Beste askok, aldiz, ulertu dugu militarrek lehen abisua eman dutela 20-N berri baten aurrean. Europa Press agentziak zabaldutako deklarazioak osorik irakurri baizik ez dago. Monarkiko unionista izanik informazioa gurean Vocentoko...
Read MoreZiburun: Ongi etorri ala stop TAFTA-TTIP?
Datorren ostiralerako hitzaldi-elkarrizketa mamitsua iragartzen digute Ziburuko Baltsan elkartean, euskaraz (frantseserako bat bateko itzulpenarekin): europarron hurrengo belaunaldiak astinduko dituen TAFTA edo TTIP merkatu hedatzeari ongi etorria egin ala atea txaloka irekin? Jakes Bortairou eta Dominika Agerre aspaldiko abertzale oraindik gazteak dira, azken urteotan Abertzaleen Batasunan, abertzale eta ez abertzaleen artean Iparraldean bide berriak irekitzeko antolatu diren mugimenduetan...
Read MoreARGIA Eguneko hazi bolak Zubietako maldetan udaberrian ernetzeko prest
Usurbilgo ARGIA Egunean Nendo Dango tailerrean hainbat haur eta helduren artean egindako hazi bolak dagoenekoz mendian daude, udaberrian ernetzeko prest. Usurbilgo ARGIAren Lagunek hartu dute haziz betetako pilotok Zubieta gaineko malda batean zabaltzeko lana. ARGIA Eguna baino lehen bildutako haziak (ikusi horiei buruzko informazioa hemen eta hemen) aste batzuetan lehortzen utzi ondoren, Nengo Dango tailerreko uzta bitan zatitu da. Bolen erdiak inguru, Zangozako ikastolako lagunek ekarritako...
Read MoreAingeruaren morala
Ikasgai didaktikotzat erabiltzeko pieza bikaina idatzi du Aingeru Munguíak [abizenaren grafia berak hautatua du] Diario Vascon. Aparte kazetaritza fakultateetarako eduki dezakeen balioa, gazteen artean moralaz, filosofiaz, giza eskubideez eta ingurumenarekiko errespetuaz solastatzeko baliatu beharko lukete institutuetako irakasleek, berdin kolejio kristauetako apaiz eta mojek. Hona hemen testua jatorrizko gaztelanian, irakurleak Internetez bestela eskuratu ezingo duena: Reciclar Fue una...
Read More
Iruzkin berriak