Uholdeak: Urumeako uretatik ez gaituzte adabakiek salbatuko
Uholde albisteen beroan idazten ditut lerrook Hernanitik. Urumea ibarrean bizi diren jendeen artean harrituak ikusten ditut batzuk, etsita besteak, asko haserre. Baina nori eskatu kontuak? Eta nork konpondu lezake gero eta maizago larritzen gaituen “arazo hau”? Desengainatu gaitezen, adabakiak baizik ez dizkiogu jarri ahalko Urumeari, hainbeste izorratu ditugu bazterrak. Ez ametsik egin errioa hobeto enkauzatuta urak errazago pasatzearekin: zenbat metro sakonduko duzue errioa...
Read More‘Sauvons les riches’: HSBCri eserlekuak itzuli, lapurtutako dirua itzultzekotan
Sauvons les riches (Aberatsak salbatu) elkarteak iragarri du ostegunean, otsailak 26, Parisen itzuliko dizkiola HSBC bankuari honi Bizi! elkarteak Baionan ebatsitako kadirak. Falciani kasuko paperek zabaldutako informazioa baliatuz, otsailaren 18an Bizi!-k ekintza horrekin salatu nahi izan zuen Frantziako Estatuaren fiskalitateari aberatsek banku haren bitartez egindako iruzurra: “Aulkiak itzuliko ditugu HSBC-k estatu frantsesari etekin fiskaletik hartutako 2,5 miliar itzultzen...
Read MoreRepsolen isuna: Idoia Zenarruzabeitiak gorrotatzen du Josu Jon Imaz?
Zerk haserrearazi ote ditu Josu Jon Imaz eta Idoia Zenarruzabaitia, Juan Jose Ibarretxeren gobernuetan elkarrekin hain adiskide ikusi genituenak? Txit larria behar du izan. Zeren eta Espainiako multinazionalik handiena den Repsolek, zeinaren bigarren nagusia baita Imaz, argudiatu du Zenarruzabeitiak ezinikusi nabaria daukala konpainiarekiko. Hain gaizki bukatu ote zuten EAJko bi arrain handiok? Ala Repsolek Lehiaren eta Merkatuaren Espainiako Batzordeak (CNMC gaztelaniazko sigletan) ezarri nahi...
Read MoreTsipras eta Syriza Grezian gobernatzeko zirritu bila
Martin Garitano Gipuzkoako diputatu nagusia Alexis Tsiprasez akordatuko da behin baino gehiagotan egunokaz. Zer den konplikatua hauteskundeetan aldarrikatutako programa ezartzea indar korrelazio hain zaila daukazunean. Gipuzkoan Bildurentzako dena baino askoz latzagoa Syrizarentzako Grezian, Europako marrazo guztien haginkada artean. Nola edo hala alkantzatutako akordioarekin uda arteko arnasa eskuratu nahi izan du Atenasko gobernuak. Ez bere programa ezartzeko, asko eskatzea litzateke:...
Read MoreMehatxu sinesgarrietan murgiltzeko arriskua Ukraina-Donbassen
Debaltseven zingiratu da Minsk-II tregoa. Ez egonik bi aldeak ados hitzarmenaren lehen puntuan (atzo azaldu genuen “Debaltseven jokatzen da Ukraina-Donbasseko menia hauskorraren balioa” kronikan), nekez aitzinatuko da bigarrenean, alegia arma astunenak fronteko lerrotik urruntzeko erabakian. Baina sakonean ba ote da aukerarik une honetan eskualde hartan diplomaziak bolborari gaina har diezaion? Kieveko gobernuaren eta Donbassen Novorossia errepublika eraiki nahi duten separatisten...
Read MoreOts-11: Greziari arnasa hartzen uzteko eskatuz mobilizazioak Europan barrena
Greziarekiko elkartasunezko mobilizazioak izanen dira otsailaren 11n, asteazkena, Europa osoan barrena. Britainia Handiko Greece Solidarity Campaignek honela dio “Let Greece Breathe” (Utzi arnasa hartzen Greziari) kanpainarako deialdian: “Europako Banku Zentralak belauniko jarri nahi du Grezian austeritateari aurre egiten dion gobernu berria. EBZren jokabideak jendeen elkarretaretze handiak eragin zituen joan den astean Atenasen, beren gobernuak austeritatearen kontra hasi...
Read MoreChomsky eta Kissinger behingoagatik ados: Ukrainan gerra saihestu behar da
Europar Batasunako, Ukrainako, Errusiako eta AEBetako liderrek egunotan bilatzen dute heldulekuren bat Donbassen gogortzen ari den gerrari irtenbide diplomatiko negoziatu bat. Lortuko al dute aurkitzea, bestela aspaldiko gerra arriskutsuenean sartuta geundeke europarrok. Ukraina-Donbassen gertatzen ari denagatik alarma piztu dutenen artean daude AEBetan munduaren bi ikuspegi justu kontrako islatzen dituzten Noam Chomsky eta Henry Kissinger. Keztakuak ikusten dutelako AEBak asko ari direla...
Read MoreGreziaren mamuekin ezkutatu funtsean Europako bankuak salbatu ditugula
Greziakoa herritarrok nahasteko maniobra izan da eurogunearen krisia ikusi ez dezagun, eta lortu dute eztabaida politikoaren plaza hainbeste zikintzea zail egiteraino politika ekonomikoaz irizpiderik edukitzea. Hori dio Sony Kapoor ekonomialariak The Guardianen plazaratutako “Stop squeezing Syriza. We can’t afford another wrong turn in Europe” (Ez gehiago zanpatu Syriza. Ezin gara bidegurutze honetan ere ekibokatu Europan) artikuluan. Jatorri indiarra duen Kapoor Re-Define think...
Read MoreEta greziarrek ezagutu zuten Wolfgang Schäuble, Europako buru hautatu gabea
Ondo dago François Hollanderekin hitz egitea, Erroman Renziren irribarre lagunkoia jasotzea, Jean-Claude Juncker ofizialki Europako presidente denarekin eskutik helduta agertzea prentsaren aurrean… baina Europan Wolfgang Schäublek agintzen du bere kadira gurpildunetik. Eta Schaüblek inkisidore puritano protestanteen –herejeak kixkaltzen ez baitira bakarrak izan katolikoak- hoztasunarekin irakurri dio kondena Yanis Varufakisi: edo hartu edo utzi, baina platera bakarreko manua...
Read MoreYanis Varufakis ataka estuan
Alexis Tsiprasek Greziaren kiebra Europako aginte ekonomikoekin negoziatzeko izendatu zuenean Yanis Varufakis, nabarmendu nahi izan zuen nondik zihoan Syrizaren gobernuaren apustua. Keynesen jarraitzailea, AEBetan agintea daukaten demokrata askok ondo ikusia, Mendebaldeko ekonomia akademiko ortodoxotik irtengo ez dena, Varufakisek herenegun argitu zuen Greziak uko egiten diola zor publiko eskergaren zati bat barkatzen saiatzeari eta zentratuko dela zor horren ordaintzeko baldintzak goitik...
Read More
Iruzkin berriak