Xehe
Hasiera » Nekazaritza » Conf’eko laborarien biltzarra Garazin asteazken eta ostegunean
Api20 0

Conf’eko laborarien biltzarra Garazin asteazken eta ostegunean

Atalak: Nekazaritza

Conf'eko laborariak iazko azaroan protestan multinazionalek nekazaritzan ezartzen duten eredu industrialaren kontra. (Argazkia: Confederation Paysanne)

Conf’eko laborariak iazko azaroan protestan multinazionalek nekazaritzan ezartzen duten eredu industrialaren kontra. (Argazkia: Confederation Paysanne)

ELB barne duen Confederation Paysanne sindikatuak bihar eta etzi, apirilak 22 eta 23, burutuko du bere biltzar nagusia Garazialdean, zehazki Izpuran (Donibane Garazin bertan, errekaren beste aldean). Frantziako Estatuko baserritarren sindikatu nagusi eta nekazaritza industrialaren indar faktikoa den FNSEAren ondoan bigarren indarra da Conf’ sindikatu alternatiboa, baserri txikien eta produkzio mota naturalagoen aldeko apustua egiten duena. Bere txikian Ipar Euskal Herriak baduenez erreferentzialtasun bat Conf’ek biltzen dituen baserritar frantsesen artean, azken bi urteotan Mikel Hiribarren itsasuarra da bere bi idazkari nagusietako bat.

Asteazkeneko eta ostegun goizeko eztabaidak sindikatu barruko jendearentzako izango dira (300-400 ordezkari iritsiko dira Garazialdera Hexagono osotik eta baita itsasoz beste aldeko departamentuetatik ere). Lau gairen inguruan iragartzen dituzte lan-taldeak: klimaren aldaketa, nekazari berrien instalatzea, lekuko laborantza versus urruneko komertzializazioa sustatzen duena, eta nekazaritzaren industrializazioa. Confederation Paysanneko ordezkariekin ariko dira talde horietan Iparraldeko Bizi! elkartea, Euskal Herriko Laborantza Ganbara eta Jean-Christophe Kroll nekazaritzako aditu eta irakaslea.

Ostegun bazkalondoan burutuko da konfederazioaren biltzarraren atal irekia. “Agriculture paysanne, restons fermes” gaiaz eztabaidan ariko dira Mixel Berhokoirigoin ELB eta EHLGko lider ezaguna, Marise Cachenaut Lurramaren ordezkaria eta… Garaziraino espreski hurbilduko den Stéphane Le Foll Frantziako Laborantza ministroa.  Mahai-inguruaren izenburuak aipatzen duen “Restons fermes” horixe da biltzarraren goiburua:  ferme hitzak frantsesez dituen esanahi ezberdinekin (“baserria” eta “irmo” edo “tinko”) egiten du jokoa adierazteko ELB eta Conf’eko nekazariek nahi dutela batetik baserriek baserri izaten segitzea produktuak ekoizteko fabrika industrial bilakatu gabe, eta bestetik baserritarrok beren ahaleginean irmo edo tinko atxikitzeko erabakia daukatela.

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Pello Zubiria

Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.

Azken bidalketak

  • Ostiralero ‘black friday’
  • Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna
  • Antton Urrutikoetxea, bihotz 68tar bat
  • Martak ez ditu baztertu nahi kanpotar itxurakoak
  • Oreinako zubia

Iruzkin berriak

  • Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
  • Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan

Artxiboak

  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko apirila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko apirila

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Agiñarenak
  • AHT
  • Argia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bihia
  • Ekonomia
  • Eltzegor
  • Energia
  • Erlea
  • Euskal preso eta erbesteratuak
  • Euskara
  • Eutsizale
  • Fukushima
  • Gizartea
  • Grezia
  • Hedabideak
  • Historia
  • Ingurumena
  • Iritzia
  • Irratirakoak
  • Izorrategikoak
  • Kondarrak
  • Kutsadura
  • Larrun
  • Literatura
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Nekazaritza
  • Net Hurbil
  • NetHurbildarrak
  • Osasuna
  • Pestiziden alternatiben astea
  • Politika
  • Sailkatugabeak
  • TAFTA
  • Tao
  • Trantsizioa
  • Zero Zabor
  • Zinema
  • Zorra

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA