Xehe
Hasiera » Iritzia » Erraustegiaren lapurreta? Ez nire izenean!
Uzt13 6

Erraustegiaren lapurreta? Ez nire izenean!

Atalak: Iritzia

Uztailaren 28an, ez bada tartean trumoi handiren bat, egingo dute –ez da gertatuko berez, norbaitek norbaitentzat zerbaiten truke eginen du– Zubietako lapurreta handia, gaur hasi eta 2051 arte Gipuzkoan biziko diren herritar guztiak zorpetuko dituen ebasketa itzela. Eta nik diotsuet diru publikoen lapurroi: ez nire izenean.

Esku artean daukat Deloitte “aholkularitza” (sic) enpresak GHKri prestatutako “Informe de fiscalización previa del gasto y certificado de existencia de crédito” zeinaren 8. orrialdetik aurrera kontatzen den guri eta gure ondorengoei eta gure ondorengoen ondorengoei nola pagaraziko dizkiguten uztailaren 28an perpetratuko zen zor alferrikako eta ilegitimo berriaren ordainak, zaborraren kontratisten preso geratuko diren gure udalen bitartez. Zeren eta gure udalek 2051 artean…

– ezingo dizkiote hondakinak beste inori saldu edo eman, ezta askoz prezio edo sistema hobeak aurkituta ere.
– udalentzat zor horren ordainketak lehentasuna edukiko du beste edozein gasturen aurretik, berdin dio sozial edo beste.
– udalen batek zorretan baleuka zaborren kontratistekiko kuotaren bat, Diputazioak deskontatuko dio bere diru-iturrietatik.
– udalek ezingo dute aurrekonturik onartu baldin eta ez badu GHK-k segurtatzen zaborren kontratisten urteko ordainketak lehentasunez lotuta daudela.
– udalen batek GHKtik irten nahi badu, pagatu beharko dio –separatzearen gastuekin– 2051 arte onartutako kostua eta bera joateagatik gainerako udalei eragindako edozein aldaketa.

Uztailaren 28an Zubietako erraustegiaren esleipena sinatuko duzuen Foru Aldundiko, GHK-ko, mankomunitateetako eta udaletako agintariok: alternatiba garbiago, merkeago eta osasungarriagoa badela ondo demostratu denean, egin beharrik ez dagoen erraustegia eraikitzeko zor ilegitimo bat onartzera zoazte, kontratista pribatu handiei opari egiteko Gipuzkoako instituzioak eta herritarrak kaltetzera zoazte, erabaki kriminal bat onartuko duzue.

Ez nire izenean!

6 Iruzkin

  1. Patxi | 2016-07-13 at 19:13

    Horrekin birziklatze eraginkorra egin beharrean, justu kontrakoa izango da.

    Reply
  2. iban asenjo | 2016-07-13 at 20:22

    #bizitzadahandiena
    #osasunabai
    #erraustegirikez

    Reply
  3. TXEPETXA | 2016-07-14 at 11:11

    Pribatizazioaren lehentasun bat erraustegiaren kontratua “blindatzeaa” da.
    Zenbat kostatuko zaigu gipuzkoarroei kontratu horrek desegitea?

    Reply
  4. Zero ZaborTEGI | 2016-07-14 at 12:54

    Gaur egun ez da demostratu alternatiba garbiago, merkeago eta osasuntsuagorik.
    Tamalez dagoen alternatiba bakarra zabortegiak dira eta hauek zikiñagoak eta osasunarentzat kaltegarriagoak direla oso argi gelditu da.
    Arazoa kontratistek hartuko duten etekina bada, egin dezagun kanpaina baita ere Ospitale eta Ikastolen eraikuntzaren kontra! Hori ere negozio polita baita kritikatzen ari zareten Enpresa Handientzat, baina horri buruz ez dira iritzizko artikuluak idazten. Zergatik ez?
    Lapurreta moral eta ekonomiko haundiagoa orain gertatzen ari da eta bizkarra ematen diozu. Urteak dira milaka zabor tona exportatzen ditugula: Frantziara, Bizkaira, Funes, eta orain Kantabriara. Hori ez al da krimen moral eta ekonomiko bat? Urteetan zehar, egunero kamioak ehundaka kilometroak egiten joan etorrian….GURE zaborra beste herrialde bateko zabortegi batetan botatzeko! Nire kaka zuretzat…Behintzat errausteko izango balitz, baina oraindik larriago; lurperatu eta lurrak kutsatzeko.
    Hoi bai ezetz nire izenean!

    Reply
  5. edurne | 2016-07-14 at 16:32

    Erraustegiak existitzen diren zaborrik toxikoenak ekoizten ditu. Ez da zaborra desagerrarazten duen txistera. Orain esaten badidazu keak bezala errauts toxikoak Gipuzkoan geratuko direla, horrezaz gain bildukinak, organikoak, errefusak eta berriro erraustegia eta hara eramatea ordaindu beharko ditugula…kastatzarra ez hurrengoa zarete eta itxaron, itxaron eskilarak igotzeko eta jaisteko direla.
    PPk Espainiako bozkak irabazi zituela, zuek ere bai Foru Aldundian eta Donostian. Gauza bera dira Cataluniako %3a eta EAEko %10a, errauskailua, Bidegi, eitb.com eta ez dezagun ahaztu probintzi honetan ere (estatu espainiarrean bezala) tonto asko gaudela baina azken lau bozketan bozkek izugarrizko gorabeherak dituzte. Eta berriro diot. Eskilarak igotzeko eta jaisteko dira eta askotan etsipenak jotzen bagaitu ere azkenean justizia unibertsalak beti irabazi ohi du. Bukaera gertu dago.

    Reply
  6. Asier | 2016-07-15 at 14:37

    Estatu Kolpe Ekonomikoa…. eta Hiltzailea

    Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Pello Zubiria

Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.

Azken bidalketak

  • Ostiralero ‘black friday’
  • Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna
  • Antton Urrutikoetxea, bihotz 68tar bat
  • Martak ez ditu baztertu nahi kanpotar itxurakoak
  • Oreinako zubia

Iruzkin berriak

  • Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
  • Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan

Artxiboak

  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko apirila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko apirila

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Agiñarenak
  • AHT
  • Argia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bihia
  • Ekonomia
  • Eltzegor
  • Energia
  • Erlea
  • Euskal preso eta erbesteratuak
  • Euskara
  • Eutsizale
  • Fukushima
  • Gizartea
  • Grezia
  • Hedabideak
  • Historia
  • Ingurumena
  • Iritzia
  • Irratirakoak
  • Izorrategikoak
  • Kondarrak
  • Kutsadura
  • Larrun
  • Literatura
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Nekazaritza
  • Net Hurbil
  • NetHurbildarrak
  • Osasuna
  • Pestiziden alternatiben astea
  • Politika
  • Sailkatugabeak
  • TAFTA
  • Tao
  • Trantsizioa
  • Zero Zabor
  • Zinema
  • Zorra

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA