Xehe
Hasiera » Ekonomia » Fukushima, Ap-12: Txernobyl berria lehertu zaigunez, duela 25 urtekoaren egia ezkutuak ezagutzeko garaia da
Api12 1

Fukushima, Ap-12: Txernobyl berria lehertu zaigunez, duela 25 urtekoaren egia ezkutuak ezagutzeko garaia da

Atalak: Ekonomia, Natura, Nazioartea

Beraz, gaur denok ziur egon gaitezke: Japoniako lobby nuklearrak kontrolatuta daukan segurtasun nuklearreko erakundeak aitortu du Fukushimako hondamendia Txernobylgoaren larritasun maila berekoa dela. Hilabete berandutu dira egia nabarmena aitortzeko. (Garaiz abisua eman zigulako eskerrak ematetik haratago, kazetariok noiz hartu behar dugu Greenpeace informazio iturri serio ohikotzat?). Oraindik askoz egia larriagoak dauzkate gorderik, bai Fukushiman orain arte gertatutakoaz baina baita duela 25 urte Txernobylgoak eragindako kalteez.

Txernobylgo zentrala istripuaren ondoren (Arg: Wikipedia)

Txernobylgo zentrala istripuaren ondoren (Arg: Wikipedia)

Joan den larunbatean, apirilak 09, Espainiako La 2 telebista publikoak gauean eskaini zuen La batalla de Chernobil dokumentala. Erreportaje txit-on hau Ukrainako zentral nuklearraren leherketaren 20. urteurrenerako 2006an eskaini zuten frantsesezko bertsioan (eskueran da Internetez “La bataille de Tchernobyl”). Hori ikusi duenak askoz begi zorrotzagoekin erreparatuko die hedabide nagusiek (eta haien uberan, tamalez, txikiagoek) Fukushimakoaz zabaltzen dituzten albisteei.

“Txernobilgo gudu” horren barruan, beste askoren artean, informazio larri hau eskaini zen. Orduan Perestroika famatuan murgilduta zeuden agintari sobietarrek, Mikhail Gorvatxov buru, hasieran dena ezkutatu ondoren gero erabaki zuten istripua osorik esplikatzea munduari. Gardentasun  (“Glasnost” orduko hitz famatua) ahalegin horrek, hala ere, talka egin zuen… munduko gobernu demokratikoen betoarekin, egia ezkutatzeko erabakiarekin alegia. Aipatu erreportajean datu esanguratsua eskaintzen da:

Valery Legasov zientzialaria (Arg: Wikipedia)

Valery Legasov zientzialaria (Arg: Wikipedia)

Valery Legasov zientzialaria buru zuen ordezkaritza errusiarrak nazioarteko biltzar batean proposatu zuen 40.000 heriotze eragingo zituela beren kalkuluetan Txernobylgo hondamendiak, baina Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundeak, Hans Blix buru zuela, ez zuen onartu eta errusiarrak behartu zituzten heriotze aurrikuspenak negoziatzera… 4.000tan utziz kopurua. Bi urte beranduago, alde guztietatik egiak estaltzeko egin zizkioten presioek itota, bere burua urkatu zuen Legasovek.

Bada liburu inportante bat Txernobylek jendeen eta ingurumenaren osasunean edukitako eta eduki beharreko ondorioez. Vassili Nesterenko eta Aleksei Yablokov zientzialariak (hau berrikitan elkarrizketatu du Berria egunkariak) buru zituen batzorde berezi batek informe latza publikatu zuten 2008an Annals of the New York Academy of Sciences agerkariaren 1.181. alea osatuz: “Chernobyl. Consequences of the Catastrophe for People and Environment” (Google-books zerbitzuan irakurgai dago osorik).

Horren albistea zor diogu egunotan The Guardian egunkarian “Nola nuklearraren apologistek mundua engainatzen duten erradiazioaz” artikulua idatzi duen Hellen Caldicott mediku eta aktibista australiarrari. Berak damaigu, gorago aipatu zientzialari errusiarren ikerlaneko datu hau: 1986tik hasita gaur arte eta etorkizunean (erradioaktibitatearen kalteak ondorengo belaunaldietan ere nozituko direlako) Txernobylen eraginez hilgo direnak 980.000 izango dira.

980.000? Ba ote liteke? Erdia izanik ere, edo laurdena… nolaz da posible horrelako triskantza kasik oharkabean pasatzea? Beste arrazoien artean, Munduko Osasun Erakunde kasik sakratuak eta Energia Nuklearraren Nazioarteko Erakundeak elkarlanerako itun zorrotza daukatelako sinatuta 1956etik. Baina horretaz… bihar edo etzi ariko gara. Bitartean, irakurri Caldicotten artikulua.

Iruzkin bat

  1. Iñaki | 2011-04-12 at 14:47

    Milesker Pello halako jarraipen estua egitegatik gaiari. Egunero irakurtzen zaitugu Leioatik

    Reply

Trackbacks/Pingbacks

  1. De Tokio Blues a A Hard Rain’s (o con la música a otra parte) | Corresponsales de EITB - [...] todos estamos donde está la noticia, lo más cerca posible, tratando de trasmitir lo que vemos, lo que nos…

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Pello Zubiria

Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.

Azken bidalketak

  • Ostiralero ‘black friday’
  • Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna
  • Antton Urrutikoetxea, bihotz 68tar bat
  • Martak ez ditu baztertu nahi kanpotar itxurakoak
  • Oreinako zubia

Iruzkin berriak

  • Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
  • Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan

Artxiboak

  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko apirila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko apirila

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Agiñarenak
  • AHT
  • Argia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bihia
  • Ekonomia
  • Eltzegor
  • Energia
  • Erlea
  • Euskal preso eta erbesteratuak
  • Euskara
  • Eutsizale
  • Fukushima
  • Gizartea
  • Grezia
  • Hedabideak
  • Historia
  • Ingurumena
  • Iritzia
  • Irratirakoak
  • Izorrategikoak
  • Kondarrak
  • Kutsadura
  • Larrun
  • Literatura
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Nekazaritza
  • Net Hurbil
  • NetHurbildarrak
  • Osasuna
  • Pestiziden alternatiben astea
  • Politika
  • Sailkatugabeak
  • TAFTA
  • Tao
  • Trantsizioa
  • Zero Zabor
  • Zinema
  • Zorra

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA