Tsiprasi infernua erakutsi diote, purgatoriorik latzena onartu dezan
Ez ote ginen ohartu Keynes aspaldi hil zela? Zer da XXI. mendean aurrera goazela 1960ko politika ekonomiko sozialdemokratak aldarrikatze hori, izen handiko Nobel saridunen ariketa akademikotik harago? François Hollande eta Angela Merkelek argi eta garbi erakutsi zioten astelehen goizaldean, The Guardianeko korrespontsal Ian Traynorri Europako goi funtzionario batek bañera tortura saio batekin alderatu zion itxialdian: edo irentsi opila oso-osorik edo Europatik infernu beltzera zoazte. Obeditu...
Read MoreGreziakoa eta gero, nork salbatuko gaitu europarrok gure eliteengandik?
Aurreikuspen pesimistenak ere motz utzi dituzte Europako agintariek. Errukirik gabeko zigorra greziarrentzako. Erreferenduma egin eta gainera Troikaren eskaintza arbuiatu izanaren zigortzat, duela hamabost egunekoa baino agindu-zerrenda are gogorragoa. Alexis Tsiprasek eta Euklid Tsakalotosek osorik irentsi behar izan dutena. Oker diogu, Greziako populuaren aurrean defenditzeko kalbarioan egun luzez segitu beharko dute irensten Europa neoliberalaren ortodoxoek ezarritako penitentzia. Eta orduan...
Read MoreEzezkoak galdu behar du Grezian
Ez da bakarrik Europako establishmentak erabaki duela galdu egin behar duela. Pronostiko logikoena dirudi: ondo bidean, baiezkoak irabazi behar du igandeko erreferendumean. ARGIAn behin baino gehiagotan konfiantzaz aipatu dugun Panagiotis Grigoriou antropologoak egunero ematen dizkigu greziarrek bizi eta sentitzen dituztenen pistak. Egunotan gida lanean Zikladetan barrena dabilerarik, Greek Crisis blogean “Brisures d’euro” kronikan kontatu du Naxoseko portuan herritarrek igandeko...
Read MoreNDF-IMFren agiri sekretuak: Greziari austeritateak ez dio zorra konponduko
Süddeutsche Zeitung egunkari alemanak argitaratu duenez, Troikak proposatu dion azken ituna onartuta ere Greziak 2030. urtean oraindik zorra bere Barne Produktu Gordinaren %115ean edukiko luke. Gutxieneko hazkunde eta ongizate mailei eusteko zor handiegia 15 urte barru ere. Ez da orain arte entzun gabeko kontua. Baina nobedadea da hau diotenak ez direla oraingoan austeritatearen kontrakoak, Troikaren barruan ortodoxia neoliberala gogorren defenditzen duten erakundekoak baizik. Nazioarteko Diru...
Read MoreJoseph E. Stiglitz: “Europaren erasoa demokrazia greziarrari”
[Joseph E. Stiglitz ekonomialaria Nobel saria irabazia da, Bill Clinton AEBko lehendakari zelarik ekonomiazko aholkularien zuzendari aritu zen eta Munduko Bankuan ekonomialarien buru.New York Timesek ekainaren 29an argitaratu du artikulu hau ingelesez: “Europe’s Attack on Greek Democracy“] Kanpotik begira dagoenak pentsa lezake Europan gero eta beroagoa den kalapita eta garraztasun giroa dela Greziaren eta bere hartzekodunen arteko joko amaiera mikatzaren ondorio beharrezkoa. Izan...
Read MoreGreziak Ekuadorren eredua jarraituz eten dezake Nazioarteko Diru Funtsarekiko zorraren ordainketa
Horixe izan liteke Greziako gobernuak Europako agintariekin negoziatzeko aste honetan erakutsi lezaken B plana: gaur Greziak jasaten duen 350.000 milioi euroko zor itzel osoarena ez baina Nazioarteko Diru Funtsarekin daukanaren ordainketa etetea. Ekuadorrek 2008n horixe egin zuen eta handik hilabete gutxira hasi zen berriro arnasa hartzen. Joan den asteazkenean, ekainak 17, broma itxurako solas mikatzak izan zituen Christine Lagarde NDFren zuzendari orokorrak Yanis Vaufakis Greziako ekonomia...
Read MoreEuropako ezkerraren txaloez gain laguntza behar du orain Syrizak
Ez gaitezen endredatu Yanis Varufakisen inguruko informazio arroxarekin. Ez dakigu zergatik eta zertarako kendu dion Alexis Tsiprasek Troikarekiko negoziaketen protagonismo publikoa, zein arrazoi pertsonal, taktiko edo estrategiko dauden… eta zein norabidetan. Greziaren arazoa ez da Varufakis eta ez da izanen hura bakanago azaltzea teleberrietan. Lerroon ondoko argazkiak azaltzen du greziarren arazoa. Bakar-bakarrik Europako gobernu guztien eta indar gehienen kontra, horrela ikusten da...
Read MoreHerrialde aberatsek Siriako miloi bat errefuxiatu onartu behar dituzte, dio NBEren ordezkariak
Nazio Batuen Erakundearen emigranteei buruzko berriemaile François Crepeauk eman dio zifra The Guardian egunkariari: munduko herrialde aberatsek prestatu behar dute datozen bost urteetan milioi bat iheslari siriar hartzeko beren lurretan. Itsasontziak hondoraturik Mediterraneoan behin eta berriro zientoka errefuxiatu hiltzen ari diren krisiari buruz galdetutakoan aipatu du. Kanadako McGill unibertsitatean (Quebec) katedraduna den Crepeauk dioenez, “jakin badakigu jende asko ari direla...
Read MoreHemen da Eric Toussaint, greziarren eta euskaldunon zorra auditatzea sustatzen
Eric Toussaint, zor publiko bidegabeen ezabatzearen aldeko mugimendu gero eta indartsuagoaren lider ezaguna, Euskal Herrian dabil. Hilabeteotan Greziako parlamentuak estatu haren zorra auditatzeko sortu berria duen batzordeaz mintzatuko da, baina Espainia, Frantzia eta Euskal Herriko administrazioek urteotan pilatu duten zor bidegabea herritarrek ezagutu eta ordaintzeari uko egiteaz ere bai. Bilbon sortu berri duten “hitz & hitz” fundazioak ekarririk, astearte eguerdiz aurkeztu...
Read MoreAtenasko parlamentua Greziaren zorraren auditoria egiten hasi da
Greziako legebiltzarraren lehendakariak, Zoe Konstantopuluk, iragarri berri du herrialde haren zor publikoaren auditoria burutzeko batzordearen sorrera. Alde zientifikoan ATTAC eta CADTM erakunde ospetsuetako liderretakoa den Eric Toussaint belgikarrak gidatuko du. 2007-2008an Ekuadorren zorraren auditoria egiten aritu zen. Frantziako Deux Sevreseko ezkertiar hauek blogean oso egoki “zorraren autopsia” deitu duen honen helburuaz esan du Konstantopuluk: “Helburua da argitzea...
Read More
Iruzkin berriak