Antton Urrutikoetxea, bihotz 68tar bat
Lagunez ondo babestua arren, Esther Sein lehenbizikoz zihoan bakarrik euskal preso politikoen aldeko manifestazio handian. Antton barik, alegia. Bezperan erraustua zuten… “Eginetik kanporatu zuten 25. urteurren egunean”. Antton Urrutikoetxea Bolibar, 85rekin hila, makaltzen hasi arren duela aste gutxi arte Kontxan bainatzeko sasoia zeukana. Jesuita ikasia apez egin arte, 1968an iritsi omen zen Oreretara obrero, “hori bai dela maitasun 68tar bat!” irribarrea...
Read MoreOreinako zubia
Hor egon behar zuen Khalil eta Martinen aurrean baina ez dago, zorionez. Pelix Bereziartua eta Maria Luisa San Sebastianen Uriberri baserrian zaude, ongi etorria paradisuaren atari honetara. Laulad Ahmed Salehren ezkerreko sorbaldaren parean ageri den kainaberadia da hasi, aurreratu baina bukatu ez zuten zubiak utzitako arrastoa, justuan huts egindako krimenaren froga: Oria ibaiak bere bidea aldatu zuen zubia eraikitzeko bete-lanaren eraginez. 1977 baino lehen Oriotik ekarritako hondarrez lepo...
Read MoreBelarrifest
Pasaidazu txapa, maitea, azkenean ulertu dut-eta txistea. Aitortzen dut arinegi deskalifikatu nuela euskaltzaletasun zentralizazalearen jokaldi berri irudimentsua, “orain Belarriprest txapa euskaraz oso ondo mintzatzen diren baina hitz egin nahi ez dutenek ere eraman ahal izango dute, borondate onaren seinale”. Broma errazegiak bururatu zitzaizkidan, zein hizkuntzatan ariko dira bi euskaldun-zahar-oso-uematar-belarriprest-txapadun ezezagun elkarrekin topo egitean, eta horrelakoak. Nire...
Read MoreZabalgarbira? Badaukagu erraustegia Añorgan
Entzuten da Gipuzkoako hondakinak Bizkaiko Zabalgarbi erraustegira eta hango zabortegietara eramateko aukera. Aldi baterako soluzioa ustez, baina ezagutzen ditugu soluzio probisionalak betikotu direnak. Gipuzkoan herritar asko saiatu eta saiatzen gara geuk sortutako hondakinak errausketarik gabe konpontzearen alde, arrazoi askogatik, osasunagatik, ingurumenagatik, ekonomiagatik, enpleguagatik… Baina arrazoi guztien sustraian dago sakonekoa: etika eta justiziagatik. Geu gara sortzen ditugun...
Read MoreAugust Gil Matamalari mila eskerrez irailaren 28an
Anna Gabriel eta David Fernandezek aurkeztu dute berarekin egindako liburua: “August Gil Matamala. Al principi de tot hi ha la guerra”. Munduaren hasieraren mitoa parafraseatuz (“Hasieran, kaosa zen”), bere bizitzan bederen dena gerrarekin hasi zela ulertu diogu. CUPeko kide ezagunen artean ari zela, August Gil Matamala (1934) abokatu antifrankista eta obreristari –dio Nació Digitalen kronikak– “bere 83 urteetan ahotsa urratu zaio gogora ekarri dituenean Txiki...
Read MoreGipuzkoako zaborren gatazka, bederatzi puntutan
Atzo Paulin doktoreak erakutsi dizkigu errausketaren kalteak eta gaur Joxemari Irazustak kontatu nola martxan dagoen alternatiba garbi, merke, osasuntsu eta iraunkorrago bat. Hori horrela bada… zertan ari gara hemen? 01-. Zorionak eta mila esker Easo plazako gosetiok! 2017ko ekainaren 15ean sei gipuzkoar daude baraualdian Donostiako plazan, salatzeko Gipuzkoan agintzen duen PNV+PSOE+PP+Diario Vasco erregimenak erraustegi alferrikako eta kutsagarri bat eraiki nahi duela. Baina erotuta al daude...
Read MoreErregimenak linfoma bat dauka Gipuzkoan
Markel Olano Arrese diputatu nagusia hurbildu zenean Hernanin Oronak daukan Ideo eraikin futuristara Gipuzkoako euskalgintzarekin hizkuntza estrategia berria konpartitzera, dozena bat zahar aurkitu zituen atarian “Erraustegirik ez” pankarta eskuetan, Zubietako errauste plantak kaltetutako hamabi aiton-amona aspaldiko euri zaparradarik handienaren azpian blai eginda. Ez bilatu argazkia egunkarietan. Egun gutxi beranduago Donostialdeko autobideak butxatu zituen ziento erdi bat kotxezko...
Read MoreGipuzkoako erraustegia auzitegietan katramilatuta
Abenduaren 26an auzitegietako albisteen zain zeuden GuraSOS elkarteko buruak. Eskueran ikusten zuten lizitazioa etetea, izan Donostiako Administrazioarekiko auzien 2. Epaitegiaren edo izan EAEko Auzitegi Gorenaren erabakiz. Ez zen gertatu eta 27an Markel Olanok eta Jose Ignacio Asensiok pozik iragarri zuten erraustegia abian jartzeko urratsik inportanteenetako bat, kalean herritar ugarik haserrea oihukatzen zuen bitartean. Baina bihurriak direnez epaitegietako bidezidorrak, egun gutxiren...
Read MoreEbentorik gabeko arnasgune
Gustatu zait nola hasi duen Jon Rejadok albistea Berrian Aguraingo “75 ordu euskaraz” dela eta: “Jai girorik gabe. Ospakizunik gabe. Normaltasunez ekingo diote gaur Agurainen (Araba) 75 orduko ahalduntze saio bati”. Normaltasunez, bai, eta horrexegatik hain zorrotz, izena eman duten 275 herritarrek hiru egunez sentituko baitituzte euskaraz osorik izateko ahaleginaren bertigoak oro. Euskahalduntze jasangarri eta iraunkorra. Dekrezimentu eta herturen aroko...
Read MoreErraustegiaren lapurreta? Ez nire izenean!
Uztailaren 28an, ez bada tartean trumoi handiren bat, egingo dute –ez da gertatuko berez, norbaitek norbaitentzat zerbaiten truke eginen du– Zubietako lapurreta handia, gaur hasi eta 2051 arte Gipuzkoan biziko diren herritar guztiak zorpetuko dituen ebasketa itzela. Eta nik diotsuet diru publikoen lapurroi: ez nire izenean. Esku artean daukat Deloitte “aholkularitza” (sic) enpresak GHKri prestatutako “Informe de fiscalización previa del gasto y certificado de existencia...
Read More
Iruzkin berriak