Funesen astelehenean ez zen ezer berezirik gertatuko gipuzkoar askorentzako
Gaurko Diario Vasco miatu dut birritan Funes ba ote den begiratzeko. Nafarroan bizi ez garen euskaldunoi Berriak ezagutarazi digu albistea: “Bi behargin hil dira Funesen, oso gora igota zebiltzala erorita“. Garak ere bai: “Dos trabajadores fallecen en un accidente laboral en la empresa Ultracongelados Virto de Funes“. Orobat Noticias taldeko periodikoek: “Mueren dos operarios al caer de 50 metros en una obra en Funes” (nahiz eta bi obrero gaixoek metro...
Read MoreErri de Luca epaitu dute AHTren kontrako sabotajea defenditzeagatik
Huffington Postek italierazko edizioan 2013ko irailean egindako elkarrizketan esan zuen biraoa: “[Galdera] Beraz, sabotajea eta bandalismoa zilegi dira? [Arrapostua] Beharrezkoak dira ulerrarazteko AHT eraikuntza kaltegarri eta alferrikakoa dela”. Lyon Turin Ferroviaire kontsortzioak auzitara eraman zuen. Fiskalak bost urteko (ez bat, ez bi eta laurden, bost) espetxe zigorra eskatu du urtarrilaren 28an Torinon egindako epaiketan. Literaturan adituek esango dute zein leku dagokion Erri de...
Read MoreHernaniko Kronikaren irismena
Gaur bertan goizeko 08:15etan. Hernaniko ostatu honetan ondoko mahaitik bi dendarik galdetu diote etxeko andreari ea zehazki zertarako ari diren sinadurak biltzen “5.000 sinadura baietz!” agiriarekin. Merkatarietako batek erdipurdi ulertzen du euskaraz, bigarrenak ulertuko dizu eta gaztelaniaz erantzungo. Tartean niri begiratu didatenez, ahalegindu naiz laburbiltzen kanpainaren funtsa. Hernaniko Kronika, orain Urumeakoa ere badena, dohainik eskaintzen da egunkariak edo/eta ogia...
Read MoreEz naiz baina banaiz Charlie Hebdo
Arrazoi osoz ohartarazi gaitu Matt Welchek Reason.com gunean: “‘Je suis Charlie?’ Ez, zu ez zara, bestela hilda egongo zinen“. Naturak ez zidan oparitu kronikagile mitiko horiekin alderatzeko dohainik. Ez horiek beren lana temati jarraitzeko erakutsi zuten ausardia, edo burugabekeria, edo koherentzia… batek daki zein hitzekin ez sartu hanka Charlie Hebdoren ildoa izendatzerakoan. Prentsa deitzen den alor honetan urruneko kolega izan ditudan horien oso bestelako...
Read MoreHan egongo da Jone eta gu hemen
Axier Lopezek bidalitako bi argazkiok bihotzondokoa ematen dute. Hona Gernikako batailaren ondoko irudiak: Jone eraman dute (nora? nola?) eta hemen geratzen gara gu. Zer egin oro azoka den astelehen alu honetan aita-amei besarkada handi bana bidaltzea...
Read MoreBidasoako Anamari
ARGIAko beteranoenak Lapurdin ezagutuko zuen Anamari Martinez Urreztieta, bere senar Martin Ugalderekin elkartu baino askoz lehenagotik ere erbesteetako itsasaldi gordinei aurre eginez bizitzeko abenturan trebatua. 1980ko hamarkadakook Hondarribian aurkitzen genuen, Bidasoa eta Hendaia leiho zabalaren beste aldean. Orduko gazteok erromes gindoazen, batean “Síntesis de la Historia del Pais Vasco” eta “Hablando con los vascos” arrakastatsuari galdezka, bestean...
Read More24 orduak, besterik ez
Arrazoirik ez du falta Jonmikel Insaustik Twitterren diolarik: “Ea eguneko erronka bihurtu beharrean, urte osokoa bihurtzen dugun“. 24 orduz euskaraz bizitzen saiatzea ez dela aski. Hala ere, kontutan harturik euskara hainbeste maite dugunok gaztelaniaren zein menpeko daukagun gure mihia eguneroko bizitzan, monoaren atzaparretatik aldegiteko balio liguke alkoholikoek beren buruei ezartzen dieten asmoak: saiatuko naiz alkoholik ez edaten datozen 24 orduetan. Gero gerokoak. Jolas...
Read MoreIrismena, haiena
Ardanza I aroan audientzia esaten zitzaion. Horretan ez ginen txapeldun euskarazko hedabideok aspaldi urrun hartan eta gaur ere ez. Paleolitikotik euskarazko prentsan ari den honek bermatu dezake publikatu dituenetako zerbaitek izan baldin badu irismenik izan dela gaztelaniazko handiek oihartzun egin diotenean. Hala zen 1985an, halatsu segitzen dugu Ardanza II aroan. Galdetu hedabideen irismenaz Diario Vascok goiz bakar batean lasai gosaltzeko patxadarik uzten ez dien Martin Garitanori eta...
Read MoreAbenduaren 2an, Facebook eta Twitterren euskaraz
Hernaniarrok, esan behar nuen. Hernaniko euskaltzaleak biltzen dituzten gizarte mugimenduek elkarlanean Euskara Ari Du Hernanin ekintza saila antolatu dute azaroaren 29tik hasi eta abenduaren 3a artean. Ikusi Facebooken egitaraua, albisteak, argazkiak, iazko Euskararen egunaK ekintzak eman zituenak, eta abar. Aurtengoan bereziena izango da abenduaren 2an, astearte buruzuri batean, herriko kaxko historikoa 24 orduz euskaraz funtzionarazteko ahalegina. Herritarrontzako erronka zirraragarria, beti...
Read MoreSakabanatuta? Urrunduta!
Edo urrutiratuta. Bortxaz urruti preso egon beharra da bigarren zigorra presoarentzako eta familiarentzako. Azkenean besteren hitzak gureganatu ditugu, iritsi garen lekuraino iritsita hainbeste inporta ote du elkartuta egon beharrean sakabanatuta egoteak. Hurbil ala urrun, inguru samarrean edo zakurraren ipurdian. Gureaz gutxi dakien norbaiti hasten bazara frantsesez edo ingelesez 2.000 kilometroko zure bidaia azaltzen, “dispersed“, “scattered”...
Read More
Iruzkin berriak