Hartu txute hau eta ikusiko duzu zerua
Kalean topatu dut nirea baino artritis konplikatua sufritzen duen adiskidea. Almidoi Gabeko Dietaz, propoliaz eta enparauez mintzatuak ginen duela sei hilabete. Artritiko jendeari orain erreumatologoek gomendatzen dizkiguten biologikoez ere bai. Nola esan ezetz denbora laburrean berria bezala jarriko omen zaituen puntako botika bati? Borrokan hasiko zara lagundu nahi dizun medikuarekin, eta bi egunez behin kontrolatzen zaituen Mutuarekin, eta familiarekin eta zientziak zure esku jarri dituen...
Read MoreEspondilitisak ia izorratu ninduen
[Osasungintza Euskalduntzeko Erakundearen biltzarraren barruan 2012ko maiatzaren 19an irakurritako hitzaldia. “Espondilitisak ia izorratu ninduen” tituluak bigarren lerroburutzat zeraman “Espondilitisa, teknologia eta hirurok”] Egun on, Osasungoa Euskalduntzeko Erakundean lanean ari zareten emakume eta gizonok. Mila esker gaur zuekin hitz egiteko konbitea egin didazuelako. Ohore bat da niretzako, osasunaz formazio akademikorik batere ez daukan gaixo kroniko honentzako,...
Read MorePioneroak, putak, hiltzaileak
Gaixo kronikoa, osasungintza “ofiziala” deituan soluziobide txukunik aurkitzen ez duela-eta terapia alternatiboen oihanean muturra sartu duenetik, sarritan aurkituko da fronterako paraje arriskutsuetan aztarrika. Batzuetan bilaketaren pozez, bestetan beldur puska batez. Far Westeko film klasiko onenetan bezala, aitzindariak eta bandidoak nahasten dira hiri handi seguruetatik urrutiko herrixkotan. (Indioek ez dute ia inoiz ezer pintatzen). Utopia lur honetan mamitzera urrundutako...
Read MoreKokopelli korkoxa
Ipar Amerikako antzinako herrien artean -Pueblatarrak, Hopiak, Anasaziak…- ikono famatua da Kokopelli . Europarrak haruntza heldu baino lehen pintaturik zeukaten basamortuko labarretan. Batera edo bestera irudikatua, Kokopelli aurkituko duzu AEB eta Mexiko arteko herrietan turistei saltzen zaizkien oroigarrietan, izan katilu edo zintzilikario. Gizon konkordun bat dantzan eta sudur luzatuak osatzen duen txistua jotzen. Hazien jainkoa omen zen Kokopelli, bizkarreko konkorraren barruan omen...
Read MoreSimon Armitage-rena
Simon Armitage (Huddersfield, Ingalaterra – 1963) poeta ezaguna da Britainia Handian eta mundu ingeleshiztunean. Book of Matches delakoan argitaratu zuen Ankylosing Spondilytis sonetoa, bera ere espondilitikoa izaki. Book of Matches “Guduen liburua” euskaratu nuen aspaldi batean paperezko ARGIArako, baina “pospolo-kaja”rekin –box of matches– egiten duenez hitz jokoa, badirudi “Pospoloen liburua” beharko lukeela, Armitagek soneto banaz...
Read More
Iruzkin berriak