#ArgiaEguna: hasi Nendo Dango atelierrerako haziak biltzen (2)
Zein hazi interesatzen zaigu aurrez bilduta ekartzea Usurbilen irailaren 27an ospatuko dugun ARGIA Egunera? Nendo Dango atelierrean egingo duguna aurreko postean argitu genuenez, hona hazi, hezur eta ezkurren zehaztapen batzuk. Euskal Herriko basoetan hazten diren fruitu arbola eta zuhaitz ororen haziak balio digute. Hautaketatik kanpo utziko ditugu inbasibotzat jota daudenak. Haziokin egindako bolak ez ditugu berezko bioaniztasun naturalagatik babestutako ezein eremutan zabalduko, alferrik...
Read More#ArgiaEguna: hasi Nendo Dango atelierrerako haziak biltzen (1)
Nendo Dango tailerra dago antolatuta, beste hainbat ekitaldiren artean, irailaren 27ko ARGIA Egunerako Usurbilen. Lierni Arrieta biologo eta Zestoako Katamarrua Natur Taldeko kideak lagunduko digu zuhaitzak ereiteko sistema hau praktikan ikasten. Teknikaren zehaztapenak “Hazitik hasita mundua oihantzeko” kronikan azalduta daudenez, hona laburpena: Mundua basamortutzeko bidean doala-eta asmatu zuen Nendo Dango Masanobu Fukuoka [nekazaritza biologiko eta naturalean errererenteetakoa],...
Read MoreYasuni: ametsak bizirik dirau
Yasunik udako oporrak maite ditu. 2010ean Net Hurbilen egindako kronikari lerroburuan ipini genion: “Yasuni ITT izan da iraunkortasunaren abuztuko albistea“. Joan den asteko Gaur8n Jose Angel Oriak titulatu du: “Ekuador: Petrolioa Amazoniako lurpean uzteko Yasuni-ITT ekimenak porrot egin du“. Laburbiltzeko, Ekuadorreko gobernuak 2010eko abuztuko erabakiarekin uko egin zion Yasuni izeneko eskualdean lurpean datzan petrolioa ateratzeari, trukean munduko herrialde...
Read More‘Foray 48B’ pinuentzat… eta guztiontzat
Foray 48B ari zen zabaltzen abioneta bat Irungo mendietan urriaren 11an, goi tentsioko kable bat jo eta doi-doi iritsi zenean Hondarribiko aireporturaino. Intsinis pinua Prozesionario (Thaumetopoea pityocampa) deitu harrak kutsatu duenez, hura sendatzeko asmoz Gipuzkoako mendiak eta bide batez haietako zein inguruetako baserri, sagasti, belaze, etxadi, erreka eta jendeak igurtzi dituzte Foray 48Bz. Hemerotekan erreparatuz gero, duela lau hilabeteko kroniketako batzuek –Noticias de...
Read MoreGipuzkoako natur talde eta ekologistak haserre Aldundiarekin
Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean protesta egin dutela natur talde eta ekologistek 2013ko urrian? Sinesgaitza, ikusirik hondakinen errausketaren edo Pasaiko kanpoko portua bezalako azpiegitura erraldoiei aurre egiteko zer buruhauste darabilzkien Diputazioak. Baina posible da, antza, arazorik zailena askatzea lortzen ari dena korapilorik errazenean katramilaturik gelditzea. Dena dela, oharrak aspaldi zeuden emanak. Berdeak, Ekologistak Martxan, Eguzki, Erkaxo Azpeitiko Natur Taldea,...
Read MoreAsteburuan, Lurrama
Ostiralean hasi eta igandean buka (urriaren 19tik 21era) Lurrama egingo da Miarritzeko Iraty erakustazokan. Bestelako nekazaritza, elikadura eta -ausartegi hitz egitea ez bada- bestelako bizimodua aldarrikatzen duen edonorentzako bilgune garrantzitsua. Xilabakoa baldin bazara, Miarritzeko Iraty sala non dagoen badakizu. Hegoaldetik baldin bazoaz, galbiderik ez da: autopistan irten Miarritzeko aireporturako atarian, segi beti aireporturantz eta bideko talo handi batean aurkituko duzu...
Read MoreFukushima, Ap-12: Txernobyl berria lehertu zaigunez, duela 25 urtekoaren egia ezkutuak ezagutzeko garaia da
Beraz, gaur denok ziur egon gaitezke: Japoniako lobby nuklearrak kontrolatuta daukan segurtasun nuklearreko erakundeak aitortu du Fukushimako hondamendia Txernobylgoaren larritasun maila berekoa dela. Hilabete berandutu dira egia nabarmena aitortzeko. (Garaiz abisua eman zigulako eskerrak ematetik haratago, kazetariok noiz hartu behar dugu Greenpeace informazio iturri serio ohikotzat?). Oraindik askoz egia larriagoak dauzkate gorderik, bai Fukushiman orain arte gertatutakoaz baina baita duela...
Read More
Iruzkin berriak