M-11, Fukushima (eguneratua)
Martxoaren 11an edo bezperan mundu osoan daude deituta manifestazioak zentral nuklearren itxiera aldarrikatzeko: deialdi ezagunenak Articulaçao Antinuclear Brasileirak bildu ditu blogean. Euskal Herrian orain arteko programarik osoena, Ipar Euskal Herriko Bizi! mugimenduak antolatu duen “Urte bat Fukushima eta gero: Energia zalantzan, martxoaren 8tik 11ra” da. Lau ekitaldi nagusien inguruko informazioez gain, konparaketa deigarria eskaintzen du Bizi!-k bi simulazio alderatuz:...
Read MoreInma
Gaur goizean ere zutaz oroitu naiz egunsentiko kafearen eskean nindoala birigarroa kantan ari zitzaigunean haltz haren goiko adarretik. Entzun behar zenuen. Otsailaren 20a, Inma, ez geunden ederki orduotan Madrilgo leizeren batean duela bederatzi urte. Hartaz oroitzen zen zuen ama Gloria duela bi hilabete, Gabon bezpera, Orereta-Errenteriako beilatokian esan zidanean: “¿Y lo vuestro va a quedar así?”. Ziurrenik gaixoari esango nion ez emateko buelta gehiago, egunen batean argituko direla...
Read MoreNuklearrik gabeko mundu baten aldeko biltzarra Yokohaman
Asteburu honetan Japoniako Yokohama hirian burutzen da Global Conference for a Nuclear Power Free World, Nuklearrik gabeko mundu baten aldeko biltzarra, erreferentziazkoak diren sei erakundek sustatuta: Peace Boat erakunde bakezalea, energia berriztagarriak sustatzen dituen Institute for Sustainable Energy Policies, Citizens’ Nuclear Information Center mugimendu antinuklear herritarra, Japonian plutoniorik ez erabiltzea aldarrikatzen duen Green Action mugimendu ekologista, Japoniako...
Read MoreIdatzi Asakoren etxera, nuklearrei aurre egiten lagundu
Asakoren etxea da Japonian zentral nuklearrei aurre egiten dieten herritarren ikurra. Oma herrian, J-Power erraldoiak 1982an erabaki zuenetik hor erreaktore nuklearra eraikitzea, Kumagai Asako borrokatu zen hori eragozteko, lur haietan zeukan etxea zutik atxikiz. Orain konpainiak etxea eraitsi nahi duenean, haren familiak laguntza eskatzen dio munduari: egunero gutun bat etxera iristea dute helburu, postaria egunero joan dadin bertara. Ixtorioak badu mamia Omako zentral nuklearra eraikitzeko...
Read MoreFukushiman desagertu direnak: langiletzat infiltraturiko kazetariaren salaketa
Japoniako Gobernuak Fukushimako erreaktoreak (baina oraindik han erreaktoreak badirela esan liteke, haien barrunbeak funditu ostean?) hotzean egonkortu dituela aldarrikatu duen garai beretsuan, Tomohiko Suzuki kazetari independienteak ostiralean eman zuen irakaspenez beteriko prentsaurreko bat, Former Fukushima plan worker – press conference bideoan osorik ikus daitekeena, bere gehienean ingelesezko itzulpenez horniturik. Suzuki kazetariak lortu zuen 2011ko udan Fukushimako zentralean...
Read MoreDaniel de Rouleten “Ez duzu deus ikusi Fukushiman” plazaratu dute Durangon
Iruñeko Cenlit-Denonartean argitaletxeak, Stéphane Hesselen Haserretu zaitezte! arrakastatsua euskaraz eman zuenak berak, Japonian gertatutako hondamendi nuklearrari buruzko liburu beroa plazaratu du orain: Daniel de Rouleten Ez duzu deus ikusi Fukushiman. Jatorrizko frantsesez Tu n’as rien vu à Fukushima izenburua daramalarik, gaztelaniaz eta beste zenbait hizkuntzatan titulutzat eman dioten Fukushima mon amour euskaraz bigarren lerroburuan ipini diote. Inma Erreak egin dio euskarazko...
Read More‘Fuji mendia gorriz’: Kurosawak amesgaiztoan aurreikusi zuen Fukushimakoa (zentsuratua)
Akira Kurosawa (Japonia, 1910-1998) zuzendariak, Zazpi samuraiak, Ran eta beste zenbait film gogoangarri egin zituen hark, zahartzaroan Ametsak (japonieraz Yume, Interneten ingelesezko Dreams ipinita aurkitzen da errazen) izenekoa ekoiztu zuen 1990ean. Kurosawak bere bizitzan zehar edukitako zortzi ametsetan oinarritua, bosgarrena da Mount Fuji in red, Fuji mendia gorriz. Hona ingelesezko Widipediako sinopsia: “Pelikulako bigarren amesgaiztoa. Fuji mendiaren inguruan zentral nuklear handi...
Read MoreGaur ‘El Pais’ek torturen zigorrik eza aitortu du
El Pais egunkariak Entzutegi Nazionaleko aktualitatearen jarraipena egiteko izendatuta daukan Jose Yoldi kazetariak artikulu garrantzitsu bat plazaratu du gaur: “Aquellas costillas que se lanzaban contra las porras“. Kazetariak eta egunkariak berak gaur hori publikatzeko eduki dezaketen interesen miaketan sartu gabe (El Paisek gaiotan sekula ez du egiten ezer aliritzian), bi osagai garrantzizko ikusten zaizkio artikuluari. Batetik, nola toleratu baino sustatu ere egin duten tortura...
Read MoreEuropako zein zentraletan gertatu da asteotan hauteman den erradiazio isuria?
Azaroak 21 (eguneraketa): Misterioa argitu dela diote egunkari nagusiek: Budapesten (Hungaria) erradioterapia egiten duten Europako ospitale askorentzako isotopoak ekoizten dituen Izotop Intezet enpresan gertatu omen da isuri erradiaktiboa azaroaren 16an. Geroztik iodo erradiaktiboaren aztarnak aurkitu dira Europako herrialde askotan. Ikusi albistea Le Monden, Le Figaron eta Le Nouvel Obsevateuren. Gaztelaniaz Europa Press agentziak ezagutarazi zuen, baina nekez aurkituko duzu espainolezko...
Read MoreBideoa: “Zer ari zaie gertatzen haurrei? Erradiazioek eragindako sintoma berriak”
Aste honetako Net Hurbil atalean (“Emakumeak deika Japoniako haurrak salbatzeko eskatuz“) aipatzen den bideo hau merezi du nabarmentzea: “Zer ari zaie gertatzen haurrei? Erradiazioek eragindako sintoma berriak”, euskarazko azpitituluz hornitua. Bideoa osorik (25 minutu) ikusteko pazientziarik ez duenak azpian aurkituko ditu hor esaten direnak testu moduan. Uztailaren 14an Japoniako Gure Planeta –OurPlanet-TV– telebista kate independenteak ContAct programa berezia...
Read More
Iruzkin berriak