Hasiera »
Pello Zubiriaren bloga - Xehe
Pello Zubiria
Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
- Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko apirila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko abuztua
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko apirila
Kategoriak
- Adierazpen askatasuna
- Agiñarenak
- AHT
- Argia
- Artea
- Azpiegiturak
- Bihia
- Ekonomia
- Eltzegor
- Energia
- Erlea
- Euskal preso eta erbesteratuak
- Euskara
- Eutsizale
- Fukushima
- Gizartea
- Grezia
- Hedabideak
- Historia
- Ingurumena
- Iritzia
- Irratirakoak
- Izorrategikoak
- Kondarrak
- Kutsadura
- Larrun
- Literatura
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Nekazaritza
- Net Hurbil
- NetHurbildarrak
- Osasuna
- Pestiziden alternatiben astea
- Politika
- Sailkatugabeak
- TAFTA
- Tao
- Trantsizioa
- Zero Zabor
- Zinema
- Zorra
Ekingo diogu pribatizatu-ostu zaiguna berriz publiko bihurtzeari?
2014-12-05 // Net Hurbil, Trantsizioa // Iruzkinik ez
Sindikatu eta ezkerreko alderdien programetan irakurtzen dugun arren zerbitzu pribatizatuak ber-publifikatu beharra, hori zertan mamitzen den ez da askorik entzuten. Zaila delako… edo zerbitzu publikoak kontrata gehi azpikontrata bidez asetzea dagoenekoez gure ideologietan itsatsi delakoz. Aurrezki kutxekin egiten ari diguten lapurreta da pribatizazioaren adibide odoltsuena, baina aurretik joan dira beste mila. Nola hasi alderantzizko norabidean? Aste honetako Net Hurbilek adibide bat ekarri du: “Pribatizatua irauli: Hanburgok argindar sarea publiko egin du“.
Informazioa osatu nahi duenarentzako, hona zenbait pista osagarri:
– The Guardian egunkarian Claire Provost eta Matt Kennardek idatzitako “Hamburg at forefront of global drive to reverse privatisation of city services” kronika, gurearen iturri nagusia.
– Hanburgokoa mugarazi duen mugimendua: Unser Hamburg, Unser Netz
– Hanburgon saltsa guztia abiarazi zuen kanpaina: Moorburgtrasse Stoppen! (parke bateko zuhaitzak defenditzetik hasi zen dena)
– Alemaniako Energy Transition – The German Energiewende guneak jarraipena egiten die gaioi.
– Mundu osoan ur zerbitzuak udalen eskuetara bihurtzeko ahaleginen jarraipena egiten du honek: Water remunicipalisation tracker
– Transnational Institutek badu adar bat gaiaz: Public Services & Democracy
– Municipal Services Project, beste iturri interesgarri bat.
Istripua gertatu da Ukrainako Zaporizhia zentral nuklearrean
2014-12-03 // Energia, Nazioartea // Iruzkinik ez
Ukrainako agintariek jakinarazi dute istripua gertatu dela herrialdearen hego-ekialdean dagoen Zaporizhiako zentral nuklearrean. Energia ministroak esan duenez zentralaren 3. generadorean gertatu da matxura eta etzirako, abenduak 5, konponduta beharko luke. Zaporizhiako zentral atomikoa da Europako handiena eta Ukrainak kontsumitzen duen argindarraren %20 berak sortzen du, energia atomikoaren erdia. Agintariek ez dute istripuaren xehetasun gehiagorik eman. Ondoko orduetan saiatzen ari gara albistearen jarraipena egiten.
[2014-12-05; 09:40]
Gaur gaueko 23:00etan (Euskal Herriko 22:00etan) abiarazi behar dute berriro Zaporizhiako zentral nuklearreko hirugarren erreaktorea, aste betez geldirik eduki ostean kanpoko aldeko zirkuitu elektrikoan gertatutako matxuragatik. Albiste gutxi dager bateko eta besteko prentsak. Aipatzen dugun datua 24.today.net hedabideak jakinarazi du, Energoatom konpainia publiko ukrainarra izendatuz iturritzat: “Zaporizhia nuclear power plant plans to launch reactor three late on Dec. 5“.
[18:26]
Zaporizhiako zentralaren istripua arina izan dela baloratzen dute munduko hedabide nagusiek, arratsaldean zehar gaiari ematen ari zaizkion arretagatik. Tituluetan oraindik accident irakur daitekeen arren, gero eta gehiago ematen da ontzat zentralean jazo dena izan dela incident (gertakari) bat. Erreferentziazkoa den Fukuleaks guneak ere hitz horixe darabil: “Incident At Ukraine Zaporizhia Nuclear Plant“. Honek azken komentario bat erantsi dio kronikari amaieran: “Gertakariak erakutsi du zein hauskorra den Ukrainiako energi sistema. Zentral nuklearrek kanpotik ekarritako argindarra behar dute erreaktoreak egoki hozteko, baita geldirik daudenean ere. Zaila da eskuratzea matxura gertatu deneko erreaktorearen larrialdietarako sistemen informazioak. Gertakizunak, era berean, galdera berriekin auzitan jartzen du ea logikoa ote den zentral nuklear erraldoi bat edukitzea egonkortasunik gabeko eta finantzetan kiebrak jotako herrialde batean”.
[17:02]
Mashable gunean “Rolling blackouts in Ukraine after nuclear plant accident” idatzi du Christopher Millerrek. Dio, mesfidantzaz, gaur Kieveko agintariek Zaporizhiako gertakizunentzako erabilitako hitzek gogorarazi dituztela Ukraina bereko agintariek Txernobylgo hondamendiaren hasieran esandakoak. Artikuluaren amaieran bi datu garrantzizko. Bata, orain dela gutxi arte Ukraina derrigortuta egon dela zentraletarako uranio aberastua Errusiari erostea, baina azken urteotan tratua egin duela AEBetako General Electricekin honek hornitu ditzan. Bestea, Ukraina bera eraikitzen ari dela bere erregai atomikoa egiteko planta.
[16:50]
Albistea haizatzen lehenbizikoetakoa izan den RTk “Accident at largest nuclear power plant in Europe revealed by Ukraine PM” albistean dio zentral nuklearraren gelditu beharrak argindarrik gabe utzi dituela dozenaka herri eta areagotu duela Ukrainaren energi krisia. Ukrenergo konpainia publikoak energi murrizketak ezarri ditu eta aitortu du ikatzez ere oso larri dabilela, lau eguneko hornidura baino gehiago ezin duela bermatu.
[16:32]
The Guardianek nabarmendu ditu Zaporizhiako zentralaren 3. erreaktorea geldiarazi izanak handiagotzen dituela Ukrainaren energiazko estutasunak: “Ukraine nuclear power plant fault adds to electricity shortages” Azaro amaieran Errusiak iragarri dio Ukrainari ikatz hornidura eteten diola, bere esanetan arazo handiak zeuzkalako, eta herrialde hau datorren neguari begira legoke 3 milioi tona ikatzen faltan. The Guardianek ere, gainerako hedabideek bezala, oroitarazten dute Ukrainan gertatu zela Txernobylgo hondamendi nuklearra, oraindik inguru guztiak eragiten ari dena.
[16:22]
Fukushimako istripuaz geroztik gaiotaz jarraipenik onena egiten dioten webguneetakoa da Fukuleaks. Laster luzatu du lehen orduko datuak interpretatuz ikuspegi osatuena: “Incident At Ukraine Zaporizhia Nuclear Plant“. Honen arabera, oraingoz inzidentea edo arazoa da Zaporizhian gertatzen ari dena. Besterik da erreaktoreen kanpoko aldean dauden sare elektrikoen matxura konpondu ez eta erreaktoreak hozteko behar duen energia eskuratzen ez baldin badu. Arrisku hori nabarmendu du, antza, Greenpeace erakundeak ere gaur. Une honetan bertako 6 erreaktoretatik 4 ari dira lanean. Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundeak “no comment” batekin erantzun du gaur, nahiz eta arazoa azaroaren 28tik konpondu gabe egon. Ukrainak 4 eguneko hornidura baizik ez omen dauka bermatuta ikatzezko zentralentzako.
[16:13]
Huffington Post, Reutersen iturrietatik edanez: “Accident Occurred At Ukraine Nuclear Power Plant, But Poses No Danger: Govt“. Kronikaren azken aldean nabarmentzen du Ukrainako industria korporazio handienak argindar kontsumoa eten duela borondatez, herrialdearen sarea ez larregi zamatzeko. Bestalde, Ukrainak energia hein handi batean ikatzetik eskuratzen zuen duela gutxi arte, baina Donbasseko gerrak eten egin du produkzioa bertako meategi gehienetan.
[16:06]
Albistea Britainia Handiko The Telegraphen “Accident at Ukraine nuclear plant forces reactor shutdown“. Azken paragrafoan dio: “Ukrainiak bere argindar beharrak %50ean azken urteotan nuklearretatik asetzen ditu, baina Errusiak gas horniketa eten zionetik uste zen nuklearrek proportzioa handitu beharko zutela negu honetan”.
[14:07]
Le Monde egunkariak dio agintariek aitortu dutela istripua duela bost egun gertatu zela. Horien arabera, istripua ez da erreaktorean gertatu kanpoko aldeko zirkuitu elektrikoan baizik. Bestalde, ARGIAn orain arte darabilgun Zaporizhia [hasieran Zapoizhye erabili dugu] frantsesez Le Mondek Zaporojie jartzen du. Ikusi albistea Le Monden:
“Le premier ministre ukrainien annonce un incident dans une centrale nucléaire au sud du pays“.
[13:45]
Albistea zenbait hedabidetan:
NBC “Accident Reported at Ukraine’s Zaporizhye Nuclear Power Plant, PM Says”
La Vanguardia “El primer ministro de Ucrania comunica un accidente en una planta nuclear”
Zaporizhye Ukraina hego-ekialdean dago.
Bidasoako Anamari
2014-12-01 // Iritzia // Iruzkinik ez
ARGIAko beteranoenak Lapurdin ezagutuko zuen Anamari Martinez Urreztieta, bere senar Martin Ugalderekin elkartu baino askoz lehenagotik ere erbesteetako itsasaldi gordinei aurre eginez bizitzeko abenturan trebatua. 1980ko hamarkadakook Hondarribian aurkitzen genuen, Bidasoa eta Hendaia leiho zabalaren beste aldean. Orduko gazteok erromes gindoazen, batean “Síntesis de la Historia del Pais Vasco” eta “Hablando con los vascos” arrakastatsuari galdezka, bestean literatoaren bila, Jose Antonio Agirreren laguntzaile lagunaren iritzien irrikaz, beranduago elkarrekin euskarazko egunkaria abiarazteko konplizitatean… Inguruan beti Anamari, Bizkaiko Santurtziko alaba eta aldi berean venezuelar, lapurtar, hondarribitar eta edonongo euskaldun. Lezo de Urreztieta mitikoaren iloba, hiru seme-alaba eta biloba sortaren amona. Euskara ikasia. Min askok zaildu bezain leundua. Juan Del Olmo epailea esku-makiltzat erabiliz Espainiak bikoteari leherrarazteko errematea eman nahi izan zion Euskaldunon Egunkariaren itxierakoan. Orduan ikusi eta entzuteko zoria izan zutenek gogoan dute Anamariren duintasuna. Haiekin batera zepoan harrapatuok begietan daramagu haren kemena eta zorroztasun argia: zaindu ondo familia, ez dezatela lortu zuen seme-alabak gorrototan suntsitzea. Zure leihopetik pasatzen garen aldi oroz bilatuko zaitugu, Anamari.
24 orduak, besterik ez
2014-11-28 // Iritzia // Iruzkinik ez
Arrazoirik ez du falta Jonmikel Insaustik Twitterren diolarik: “Ea eguneko erronka bihurtu beharrean, urte osokoa bihurtzen dugun“. 24 orduz euskaraz bizitzen saiatzea ez dela aski. Hala ere, kontutan harturik euskara hainbeste maite dugunok gaztelaniaren zein menpeko daukagun gure mihia eguneroko bizitzan, monoaren atzaparretatik aldegiteko balio liguke alkoholikoek beren buruei ezartzen dieten asmoak: saiatuko naiz alkoholik ez edaten datozen 24 orduetan. Gero gerokoak. Jolas eguntzat ere hartu dezakegu gutxi dakienarekin eta trakets moldatzen denarekin. Gaur dena libre, euskaraz izatekotan, ahaztu lotsa, ez kezkatu ondo ala gaizki, indioen moduan ere berdin dio, ulertuko dizut. Abenduaren 2ko 24 orduetan ez da euskara txarrik entzungo Hernanin.
Irismena, haiena
2014-11-27 // Iritzia // Iruzkinik ez
Ardanza I aroan audientzia esaten zitzaion. Horretan ez ginen txapeldun euskarazko hedabideok aspaldi urrun hartan eta gaur ere ez. Paleolitikotik euskarazko prentsan ari den honek bermatu dezake publikatu dituenetako zerbaitek izan baldin badu irismenik izan dela gaztelaniazko handiek oihartzun egin diotenean. Hala zen 1985an, halatsu segitzen dugu Ardanza II aroan. Galdetu hedabideen irismenaz Diario Vascok goiz bakar batean lasai gosaltzeko patxadarik uzten ez dien Martin Garitanori eta Iñaki Errazkini. Kazetari izena bera handiegi zitzaigun gazte gineneko garai aspaldiko hartan, artean Euskadi Euzkadi zutenean, Bizkaiko agintari nazionalistek arazoak ikusten zizkioten gure euskara omen gipuzkoarregiari, zer esan h susmagarriari, baina ez zuten buruhausterik goizero Vizcaya 1.124 aldiz errepikatzen zuen periodiko monarkikoarekin. Orain irismen kontuak entzunda norbaitek pentsa lezake gutaz ari direla, menturaz gure artean haserreren batzuk inokulatzeko, hain gara egoskorrak beti euskaltzaleok. Baina agintariak benetako laugarren botereaz ari dira, hots, funtsean El Diario Vasco eta El Correo Españolez eta maila jasoago-urrunago batean El Pais inperioaz. Egiten ahal diezu ixeka kolonizatuaren ideologia aipatuz, baina ez dituzu horregatik aldatuko.
Abenduaren 2an, Facebook eta Twitterren euskaraz
2014-11-26 // Euskara, Iritzia // Iruzkinik ez
Hernaniarrok, esan behar nuen. Hernaniko euskaltzaleak biltzen dituzten gizarte mugimenduek elkarlanean Euskara Ari Du Hernanin ekintza saila antolatu dute azaroaren 29tik hasi eta abenduaren 3a artean. Ikusi Facebooken egitaraua, albisteak, argazkiak, iazko Euskararen egunaK ekintzak eman zituenak, eta abar. Aurtengoan bereziena izango da abenduaren 2an, astearte buruzuri batean, herriko kaxko historikoa 24 orduz euskaraz funtzionarazteko ahalegina. Herritarrontzako erronka zirraragarria, beti besteri eskakizunak egitetik harago euskara erabili edo baztertu une oro geuk erabakitzen baitugu. Ondo dakienak egun osoan erabili dezala gaztelaniara hain erraz jo gabe, trakets antzean moldatzen denak lotsa galdu dezala 24 orduz, ulertzeko gai denak solaskide euskaldunari eska diezaiola berean lasai segitzeko… Antolatzaileek agindu dute 24 ordu horietan lortu dena ezagutzeko moduan egingo dituztela neurketak. Eta gauza bera egingo bagenu sare sozialetan? Eman bueltatxo bat horietatik ohartzeko zer nolako leizea dagoen dakigunaren eta usatzen dugunaren artean. Nonbaitetik hasi behar da. Abenduaren 2an ipini dezakegu mugarri polit bat.
Euskara Ari Du Hernanin
Sakabanatuta? Urrunduta!
2014-11-24 // Agiñarenak, Iritzia // Iruzkinik ez
Edo urrutiratuta. Bortxaz urruti preso egon beharra da bigarren zigorra presoarentzako eta familiarentzako. Azkenean besteren hitzak gureganatu ditugu, iritsi garen lekuraino iritsita hainbeste inporta ote du elkartuta egon beharrean sakabanatuta egoteak. Hurbil ala urrun, inguru samarrean edo zakurraren ipurdian. Gureaz gutxi dakien norbaiti hasten bazara frantsesez edo ingelesez 2.000 kilometroko zure bidaia azaltzen, “dispersed“, “scattered” “dispersé“… gure laguna? Gutxienez “eloigné” izango da, “kept away“, “alejado“… Zigor bikoitza, presondegian preso eta gainera urrunduta. Bai, adiskide kaliforniatarra, kontatzen dizut kilometro horiek guztiak egin behar ditugula etxetik hain urrutiko basamortu afrikarrean preso daukaten mutiko gazte bat 45 minutuz kristal bat tarteko ikusi ahal izateko. Haren guraso eta senideek bide bera egin behar izaten dute urtean hamaika aldiz. Giza eskubideez okupatzen diren gure agintari eta goi funtzionarioak biktimen rankinga txukuntzeko ahalegin ziklopeoan berandutzen diren bitartean.
Diosala
2014-11-20 // Agiñarenak // Iruzkinik ez
Ilunpea urratzen zuten beren karrankaz. Kurriloak. Zenbat ote ziren? Ilargia erabat hiltzeko azken hariaren faltan, oskarbi, haize hegoa epel, hegazkin baten argiak keinuka handik, eta hegaztien garrasiak non edo han jira eta bira. “Galduta zebiltzan”, entzun diot bizilagunari beranduago. Gure artetik desagertutakoen atomoak aritu zaizkigu alferrikako argiz bete ditugun haranotatik aitzina jo ezinean zebiltzan lertxunen zintzurretatik agurka. Biren abotsak ezagutu ditut ataritik. Eguzkia berotzen hasia zen bidea usaindurik uno markatu dutenean Afrikarantz. Zoazte bakean eta itzuli berriro, arren.
Militarren lehen oharra
2014-11-19 // Politika // Iruzkinik ez
Itsu samarrik egon behar da Jaime Domínguez Buj jeneralaren hitzetan botila erdi betea ikusteko. Norbaitek nabarmendu du Espainiako Armadaren buru nagusiaren hitzen artetik esan zuela indarraren erabilera ez litzatekeela egokia Kataluniaren bereizketa eragozteko. Beste askok, aldiz, ulertu dugu militarrek lehen abisua eman dutela 20-N berri baten aurrean. Europa Press agentziak zabaldutako deklarazioak osorik irakurri baizik ez dago. Monarkiko unionista izanik informazioa gurean Vocentoko periodikuek baino txukunago darabilen La Vanguardiak esaldi bakar bat azpimarratu du beltzez: “Ha dicho que los Ejércitos deben ‘estar preparados para intervenir en la forma en que el Gobierno decida’, ya sea tanto ‘en el interior’ como ‘en el exterior’“. Apuntatu ezazue katalanok… eta ez-katalanok. Buj jeneral buruaren hitzetan biltzen da Espainiako Armadaren funtsa hein handian: Turkiako militarrekiko alderaketari uko ez egitea, metropoliaren ideia, barneko etsaiak… eta 1898ko hondamendiaren gaurkotasuna. Filipinak eta Kubaren galera. Hurrengo batean aipa lezake Maroko gerra, Franco eta bere kolega africanistak hainbeste markatu zituena. Ondo egin du Generalitateak #A9kat-eko boluntarioen zerrenda suntsituta.
Ziburun: Ongi etorri ala stop TAFTA-TTIP?
2014-11-18 // Ekonomia, Nazioartea, TAFTA // Iruzkinik ez
Stop TAFTA mintzaldi-elkarrizketa Ziburun
Datorren ostiralerako hitzaldi-elkarrizketa mamitsua iragartzen digute Ziburuko Baltsan elkartean, euskaraz (frantseserako bat bateko itzulpenarekin): europarron hurrengo belaunaldiak astinduko dituen TAFTA edo TTIP merkatu hedatzeari ongi etorria egin ala atea txaloka irekin?
Jakes Bortairou eta Dominika Agerre aspaldiko abertzale oraindik gazteak dira, azken urteotan Abertzaleen Batasunan, abertzale eta ez abertzaleen artean Iparraldean bide berriak irekitzeko antolatu diren mugimenduetan ikusi ditugu eta orain Stop TAFTA batzordean dabiltza.
Mikel Hiribarren nekazari ezaguna, ARGIAko kolaboratzaile beteranoa, ELB sindikatuan ari da eta azken urteotan ELB kide duen Confederation Paysanneko zuzendaritzan dabil. Idazkari nagusi den aldetik, nekazaritzan Europako politiken inguruan egosten dena gertutik ezagutzen du, Parisen bere begiekin ikusirik.
Diote Baltsan elkartekoek ostiraleko hitzaldiaren aurkezpenean: “Gero eta arrangura gehiago sortzen du erdi isilpean Europa eta Estatu Batuak negoziatzen ari diren TAFTA hitzarmenak, mundializazioaren azken urrats honek gauza anitz alda baitlitzake gu guzien bizietan: Zertan datza xuxen TAFTA hitzarmena? Noren probetxua du helburu? Zer ondorio ekarriko luke laborantzan eta arrantzan, elikadura eta kontsumoan, hezkuntzan, ingurumenean…? Zertan geldituko lirateke arau europarrak eta tokiko legediak? Hazkundearen mirari antzuaren kume berria ala krisiari alternatiba?” Goizeder Taberna kazetaria edukiko dute hizlariek puntu-jartzaile.
Ilunabarreko 19etan hasiko da hitzaldi elkarrizketa eta horren ostean lekuan berean pintxoak jaten ahalko dira eta kalakan segitu trago baten inguruan.