Hasiera »
Pello Zubiriaren bloga - Xehe
Pello Zubiria
Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
- Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko apirila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko abuztua
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko apirila
Kategoriak
- Adierazpen askatasuna
- Agiñarenak
- AHT
- Argia
- Artea
- Azpiegiturak
- Bihia
- Ekonomia
- Eltzegor
- Energia
- Erlea
- Euskal preso eta erbesteratuak
- Euskara
- Eutsizale
- Fukushima
- Gizartea
- Grezia
- Hedabideak
- Historia
- Ingurumena
- Iritzia
- Irratirakoak
- Izorrategikoak
- Kondarrak
- Kutsadura
- Larrun
- Literatura
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Nekazaritza
- Net Hurbil
- NetHurbildarrak
- Osasuna
- Pestiziden alternatiben astea
- Politika
- Sailkatugabeak
- TAFTA
- Tao
- Trantsizioa
- Zero Zabor
- Zinema
- Zorra
Suitzan atzo bazen beste erreferendum bat: ‘Gripen’ hegazkin militarrena
2014-05-19 // Bihia, Nazioartea // Iruzkinik ez
Vincent L’Epée marrazkigileak 2012an plazaratu karikaturan, Ueli Maurer defentsa ministroa Gripen hegazkinarekin jolasean (“Hegan noala!”, dio).
Suitzako jendeen gehiengoak “ez” esan dio herrialde hartako langile guztientzako gutxieneko soldata bat (ahaztu Espainiakoa: han 4.000 franko, 3.270 euro defenditzen zituen proposamenak) ezartzeari. Edozein egunkarik ospatuko dizu albistea, suitzar goxistek kasik lehertu zutela beren proposamenarekin Alpeetako paradisuko ongizatea. Baina han erreferendumak maiz eta sortaka izaten direnez, atzokoan ere bazen gehiago. Gaur Garak tituluetan nabarmendu du (Interneten ez daukazu libre) “Los suizos rechazan la compra de aviones militares y elevar el salario mínimo” eta Arc Infok laburbiltzen afera “Gripen: les résultats complets” kronikan, SuissInfok kontestualizatu “No de los suizos a los Gripen“en. Suitzako armada konfederalak 22 hegazkin suediar (Gripen markakoak) 3.126 milioi frankotan (2.557 euro) erostea erabaki zuelarik, ezkerreko mugimenduek eta zenbait zentristak lortu dute afera erreferendumera eramatea. Ezin diete militarrei eragotzi erosketa bera, baina bai konfederazioak horretan inbertsio berri bat egitea: armadak ohiko bere aurrekontutik pagatu ditzala epeka, hamar urtetan. Hegazkinak iritsiko dira baina gastu militarrak berdin segi beharko du, urtero hegazkinotarako beharko dituzten 300 milioi frankoak beste nonbait moztu beharko dituzte militarrek. Kantonamendu guztietakoak kontaturik, botoen %53,4ez irabazi dute proposamenaren aldekoek.
Lardaxkeria espainol bat?
2014-05-16 // Bihia // Iruzkinik ez
Ludiak ikusi duen penikularik arrakastatsuenean 8 Euro Basko gastatu ez dituzten hiruren artean egin dugu brain storminga: nola euskaratu “Spanish Affaire“? Spanish, espainola, koanto. Eta affaire nola? Affaire = negozio: Negozio espainol bat. Affaire = asunto, afera: Asunto espainol bat. Affaire = lio, lardaxka, gona-kontu, negozio (berriro), asunto (idem), saltsa. Gehiengoz irabazi du titularrekoak. Ené, que risas hisimos / al buscar el izenburu!
Turkian ikatza garesti
2014-05-15 // Nazioartea // Iruzkinik ez
Somako zulotik meatzari hiletako baten gorpua ateratzen.
300 baino gehiago izango dira Somako meategiaren barrunbean hildakoak. Turkian greba eta borroka ekintzak deitu dituzte sindikatuek. Lurpean bizirik zirautenak erreskatatzera joandakoek kontatu dute: “Libre geratutako gela bakarrean babestu ziren hamalau meatzarik oxigeno maskarak txandaka erabili zituzten [oxigeno faltaz] hil aurretik“. Recep Tayyip Erdogan lehen ministroak, erlijio guztiek bezala islamak ere predikatzen duen gizatasuna ahantzirik, aipatu ditu Britainia Handian duela mende eta erdi gertatzen ziren istripuak normaltzat justifikatzeko Soman gertatua. Istripuaren gako nagusietakoa, dirua, Hurriyet Daily Newsek azaldu du: “Soma mine operator praised lucrative cost reductions in previous interview“, alegia, meategiko nagusiak 2012ko elkarrizketa batean harro aldarrikatu zuela kosteak asko apaldu izana. Estatuarena izandako konpainia pribatizaturik, ugazaba berriek lortu zuten denbora laburrean tona bat ikatzen kostea 130-140 dolarrekoa izatetik 23.8 dolarretara jaistea. Zientoka obrerok kario ordaindutako murrizketa.
Gaur San Ixidro
2014-05-15 // Bihia // Iruzkinik ez
Goizeko lanak utzirik mezatara joaten zen laborari madrildarra, Jainkoak saritzen zuena aldi oro aingeruak bidaliz itaurrean haren gari soroa goldatzera. “Uste al duk San Ixidrok egingo dituela hire lanak?” entzun genuen umetan. Gure inguruko baserritarren elkarte eta sindikatu-kooperatiba ugarik haren izena darama. Aingeruen ordez jarririk lurpeko zizareak, ez ote zigun Ixidrok igarri aitzurrik gabeko nekazaritza? Nekazarien eguna ospatzen ahal dugu elkarrekin fabrikan lan eginez zekorrak hazten zituen agureak, kontsumo talde batekin elkarlanean instalatu berri den gazte ausartak eta herri lurretan baratzean hasi den langabetuak. Guk mahaiaren bueltan –ez gaitu apaizak harrapatuko mezatan– hiru erlezain kale-baserritar mesolitikok zelebratuko dugu: Ixidrok bereari bezala guk gure jainkosa erlamari erregutzen diogu eta haren alabei uzta-lanean bakean lagatzen.
Gazteei derrigorrezko soldadutza berpiztu zaie Ukrainan
2014-05-14 // Bihia, Iritzia // Iruzkinik ez
Ezer ez dago betirako bermaturik. Derrigorrezko soldadutza gaur 50 urtez goiti gabiltzanon bitxikeriatzat daukan gazteak jakin beharko luke. Estatuek haragi samurra behar dute gerrarako. Europakoek aski izan dute soldatapeko gazte latino eta bestelakoen odola gerrak urrun ziren bitartean. Oraingoan Uralez honaindian dago lehertzekotan berria, Ukrainan. Kieveko gobernuak derrigorrezko soldadutza ezarri du berriro, laster Errusiarekin borroka egin behar dutelakoan: “Ucrania reimplanta el servicio militar obligatorio” (Publico), “Ukraine orders full military mobilisation over Russia moves” (BBC). Gripea bezala gerra ere erraz kutsatzen denez, Errumaniak erreserbistak mobilizatu ditu, nahiz eta ezabatu berria duen derrigorrezko soldadutza. Eta Ukrainako lapikoak ez du epeltzen ari den itxurarik.
TSn kateaturik gaude 2014ko maiatzaren 1ean
2014-04-30 // Iritzia, Trantsizioa // Iruzkinik ez
Arroako TS fundizioaren atarian triste mintzo den Anjelek (22 urte bertako buzo urdina jantzirik) bere larruazalean sarrarazi gaitu: “Gaurko gure helburua da ikusi dezala jendeak zer egoeratan gauden, gure nagusiek ikusi dezatela oraindikan gure enpresarekin sinesten dugula eta biabilidade bat nahi dugula, denek ikusi dezatela, hasi Jaurlaritza, Diputazioak, akzionistek, denek ikusi dezatela. Eta beste enpresa gaizki daudenentzako hau izan dadila bultzada bat ikusteko… egin daitekeela oraindikan. Zeozer nahi baldin bada borroka egin beharra dagoela eta aurrera segitu behar dela”. Malkoa ez dute urruti irudietako hiru gizon gordin kateatuek, guk ere ez. Goizean erretratuetako batean familiako bi ezagutu ditut obreroen artean.
Duela sei urte Pleistozenoko istoriotzat aipatzen genizkien gazteei 1970ko hamarkada bukaerako krisia, birmoldaketa, asanbladak, usinen okupazioak, lantegi itxi bakan batzuen kooperatiba bihurtzea… Argentinan aipatzen baitziren orduan horrelakoak, gero iritsiko ziren hurbilagoko Greziako adibideak. 2014ko maiatzaren 1aren bezperan gazteek bertxiotzen dituzte
#itxialdiaTS eta #TSitxialdia traoladun mezuak. Bati leitu diot: “Ante la multiplicación de casos como el de#ItxialdiaTS, la solución debiera venir de la expropiación y colectivización de las fábricas“.Ez geunden prest. Ez langileak daude enpresa beren esku hartzeko. Ez kazetariok egon gara irakurle langileei mainstream ez den gairik aurkezteko, eta kapitalisten fabrika bat langileen esku jartzea inoiz ez da izan mainstream. Ez sindikatuak egon dira nagusiekin konfrotatzetik aurreragoko urrats kontraesankorretatik abiatzeko. Ez sozialdemokraziatik ezkerreragoko pentsalariak zeuden paperetan hainbeste maite dituzten obreroekin eskuz-esku aritzeko. Ez geunden prest, baina prestatu gintezke. TSko ataritik Anjelek zuzen azaldu du lehen urratsetan gaudela: “Zeozer nahi baldin bada borroka egin beharra dagoela eta aurrera segitu behar dela”. Hasiera, “berriro hasiera” nahi baldin bada, baina hasiera.
Iparraldea trantsizio betean
2014-04-22 // Energia, Trantsizioa // Iruzkin bat
Urruñako ekitaldiaren afixa.
Hegoaldeko ezkerraren eta abertzalegoaren agendan ez bezala, Iparraldekoan protagonismo berezia dauka Trantsizioak (T handiz). Ez da ez kasualitatea eta ez anekdotikoa izan Baionan joan den urrian Bizi! elkarteak antolatutako Alternatiba eguna. Ikusi ondoko egunetarako Xilabatik datozen aurrerapenak.
Ostiralean Lapurdiko Urruñan Bizi!ren Larrun aldeko batzordeak bilkura irekia antolatu du Cultures en Transition filma estakuru harturik: “Bertokiratzea eztabaidan Urruñan“. Hona asmoa:
“Guti dakigu gure janarien hornitzea zenbateraino petrolioaren menpe den. Kamioi guziak ibiltzen gelditzen balira, supermerkatuak hiruzpalau egunetan hustuko lirateke. Horrelako modelo bat, ekonomiaren tokitik lekutzean, lurraldeen gehiegizko espezializatzean, erregai fosiletan eta errepidezko garraioan oinarritzen dena, kaltegarria da gure klima, enplegu eta gizarte harremanentzat. Halere, klima aldaketaren eta erregai fosilen urritzearen erronka bikoitza, gure lurraldeetako ekonomiaren eta giza-harremanen sendotzeko parada izaten ahal da.
Ainhize-Monjoloseko bilkuraren afixa.
Gaurdanik menpekotasun hortik atera eta egiazko burujabetza baterat zuzentzea ahalezkoa da. Munduan zehar eta hemen Ipar Euskal Herrian, martxan dauden alternatibak trantsizio kultural baten lekuko indartsuak dira, gaur pairatzen ditugun janari segurtasun eskasiatik, hondamendi ekologikoetatik eta menpekotasunetatik haratagoko etorkizun bat eraikiz. Konponbideak gure esku daude, merkeak dire eta gaurdanik plantan ezartzen ahal ditugu”.
Biharamunean, Joseba Azkarraga soziologoa mintzatuko da Euskal Herriko Laborantza Ganbarak Ainhize-Monjolosen daukan egoitzan “Zer subirautza krisiari aurre egiteko?” gaiaren inguruan, arratsaleko 17:00etan hasi eta iluntzean barrena luzatuko den ekitaldi luzean. Esango dituenen aurrerapena eskaini dio Enbatari: “Burujabetza barnatuz, krisia gainditu!“.
Bizi!ko kideen protesta ekitaldia Lapurdiko autopistan.
Apirilaren 26tik maiatzaren 3a bitartean, Bizi! elkarteak bat egingo du Frantzia osoan errepideetan kamioiei sortzen duten kutsadurarentzako zerga ezartzea (pollutaxe famatua) eskatzeko. Attac erakundeak ere dei zabala egin du tasa horren alde mobilizatzeko: “Semaine d’actions pour la pollutaxe“. Hiri eta herrietan dauden eskulturei maskarak ezarriko dizkiete, trenbide sarea hiltzen uztearekin batera kamioiak sustatuz eragiten den kutsadura irudikatzeko. Gai minbera da kutsaduragatiko zerga honena, ARGIAk “Txano gorriak: energia-trantsizioa ere bada jokoan” kronikan azaldu zuenez, baina Lapurdi, Nafarroa Behere eta Zuberoako Bizi!koak bezala ELB, Manu Robles Arangiz Fundazioa eta beste ez daude gaia geroko geroetan urardotzen uzteko.
[P.S.] Maiatzaren 1.a ere ildo berean planteatu dute Bizi!tik, Bertokiratzean zentratua (erdaretan “Relocalización-Rélocalisation“): “Ekonomiaren eta gure bizien bertokiratzearen aldeko manifa alaia eta aldarrikatzailea!”.
Maiatzaren 1erako deialdia.
Osinagan apopilo
2014-04-03 // Iritzia // Iruzkinik ez
Zorionekoa zu, adiskide, bizirautea lortu duzulako usoak urri eta altu etorri direla-eta haserretutako eskopeteroen bistatik, bazterrak inarrosten dituzten 4×4 basatien gurpilen artetik eta gure haranik ederrenak txirtxillatzen ari den AHT asesinoaren hortzakadetatik:
Zorionekoa zu, Genetta genetta, eta zorionekoak gu, Hernanin Osinagako Errotaran-goikoan aurkitu duzulako kaletar baserriratu bihotz onekoa bere oiloetara datozen lapurrei ongi etorria pozoia zabalduz edo zeporik kabroienak jarrita emateko partez kaiola-tranpa prestatzen diena, gero bere lagun ezjakinok ezagutzeko zer den katajineta, aurreko batean ikasi genuen bezala nolakoa den lepazuria (Martes foina), eta Gipuzkoako basozainek bezala Aranzadiko zientzialariek esan dezaten oraindik badirela Gipuzkoan horrelako piztia ederrak, harrapatuz gero Aiako Harri inguruetan berriro askatzen ditugunak.
AHT: Frantzian SNCF tren zerbitzu publikoa autobusak sustatzen
2014-04-01 // AHT, Net Hurbil, Trantsizioa // Iruzkinik ez
Urtarrilean plazaratu zuen Net Hurbilek “AHTk hiltzen du Europan ehun urtez osatutako tren sarea“, oinarriturik Kris De Deckerrek egiten duen Low Technology Magazinek plazaratu “High Speed Trains are Killing the European Railway Network“artikulu txit gomendagarria (frantsesezko bertsioa ere bada: “La grande vitesse est en train de tuer le reseau ferroviaire europeen“. Orain magazine berak ezagutarazi du California Rail News aldizkariak (AEBetan trenbide sare publikoa defenditzen duenak) emandako albistea: Frantziako SNCF tren zerbitzu publikoak (Espainiako RENFEren parekoa) ekin diola nazioarteko tren expresoen ordez autobus zerbitzuak eskaintzeari. Berak sortu berri duen iDBUS konpainia berriak eskainiko ditu 9 eurotik hasi eta 45 euro arteko tarifak Paris-Brusela, Paris-Londres, Lyon-Milan eta Lyon Bartzelona bidaietarako, zeinak gaur Abiadura Handiko Trenetan kostatzen baitira 180 baino gehiago.
Dio California Rail Newsek: “Frantziak bizi duen egoera ekonomikoan bidaiariak ez daude prest pagatzeko abiadura handiko trenen prezioak. Kontutan hartuz 2013an 180 milioi euro galdu zituela eta aurreko urtean 376 milioi euro gehiago, denetara abiadura handiko tren sarearen balioak 1.400 milioi euro galdu ditu. SNCFk dio TGVak ez duela behar adina etekin ematen bidaien kostuak asebete eta berrikuntzak egiteko”.
Abiadura Handiko Trenak Frantzian alde batetik, prezio guztiak garestitzearekin batera, ekarri du lehendik zeuden bidai luzeko trenak kentzea, bidenabar gauezkoak; eta bestetik, orain ageri denez, TGVaren eskaintza osatzeko low-cost tren eskaintza antolatu ostean, derrigortuak daude low-cost autobus lineak sortzera. AHTaren sustatzaileek beti aldarrikatu dutenaren kontra, AHTak betiko trena ito du, eta hegazkin eta autobusen bidaiak indartu.
Bergarako jelkideen arratoia
2014-03-25 // Kondarrak // Iruzkinik ez
Egin ezazu proba, maitea, paratu “atez ate ez” Googlen eta ondoren irudiak eskatu. Niri gaur oraindik bilatzaile erraldoiak eskaintzen didan lehen erantzuna hauxe da:
Antikomunisten eskuliburuek agindu bezala, izena bera ere kopiatzen zaie lotsakizun utzi nahi diren ekolo-boltxebikeei: “zaborra-atez-ate-ez-eskerrik-asko“. Badira 27 hilabete erakusten dutela Bergarako EAJren blogean.
Zer moduz bizi ote da Bergarako arratoi zurrumurruetan arrakastatsua? Kume asko gizendu ote ditu? Hilabetez eko-talibanen esperimentua nozitu ostean, esaidazu… lasai joan ote gintezke Bergarara?