Hasiera »
Pello Zubiriaren bloga - Xehe
Pello Zubiria
Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
- Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko apirila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko abuztua
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko apirila
Kategoriak
- Adierazpen askatasuna
- Agiñarenak
- AHT
- Argia
- Artea
- Azpiegiturak
- Bihia
- Ekonomia
- Eltzegor
- Energia
- Erlea
- Euskal preso eta erbesteratuak
- Euskara
- Eutsizale
- Fukushima
- Gizartea
- Grezia
- Hedabideak
- Historia
- Ingurumena
- Iritzia
- Irratirakoak
- Izorrategikoak
- Kondarrak
- Kutsadura
- Larrun
- Literatura
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Nekazaritza
- Net Hurbil
- NetHurbildarrak
- Osasuna
- Pestiziden alternatiben astea
- Politika
- Sailkatugabeak
- TAFTA
- Tao
- Trantsizioa
- Zero Zabor
- Zinema
- Zorra
Zaborrak eta herriak: sailkapen ahalegina (1)
2013-05-14 // Kondarrak // Iruzkinik ez
Eta nire herria zein taldetan egongo da 2014ko urtarrilean hondakinen kudeaketari dagokionez? Hona hemen inbentario oso bat burutzen hasteko sailkapen ahalegin bat, irizpide nagusitzat harturik honakoak: jadanik lortzen den birziklapen tasa; lortu nahi den birziklatze tasa; lortzeko ezarritako epea; bilketaren orokortasuna; planaren zehaztasuna. Bagoaz. (gehiago…)
Zure bularrak ondo zaindu (2)
2013-05-09 // Iritzia, Net Hurbil // Iruzkin bat
[Zure bularrak ondo zaindu (1)en jarraipena] Rachel Camperguek idatzitako No Mammo ? oinarrituta omen dago, osasungintzari buruzko informazio kritikoa sortzen duen Formindep (goiburutzat aldarrikatzen du “pour une formation et une information médicales indépendantes de tout autre intérêt que celui de la santé des personnes“) gune prestijiodunaren iritzian, duela bost urte Danimarkako Nordic Cochran Centre institutuak plazaratutako ikerlan batean. Eztabaidatua bai baina orain arte inork gezurtatua izan ez den ikerlan horren bertsio laburtu bat bada 2012ko edizioan 16 hizkuntzatan eskaintzen duena. Frantsesezko bertsioa “Dépistage du cancer du sein par la mammographie” da eta gaztelaniazkoa “La mamografía como método de cribado para detectar el cáncer de mama“, sarrerako sintesiaren ondoren PDFan 16 orriko liburuxkan bildua. Makinari bularra eskaini aurretik emakume orok leitu beharrekoa.
Zure bularrak ondo zaindu (1)
2013-05-08 // Iritzia, Net Hurbil // Iruzkinik ez
Paris XIII unibertsitatean, Bobignyn, maiatzaren 3 eta 4an burutu da “Sur- et sous-médicalisation, surdiagnostics, surtraitements” biltzar txit interesgarria. Ondoko asteetan saiatuko naiz azaltzen han esan eta entzundakoetako batzuk, hasita esplikatzetik zergatik den hain inportantea gaia, gizakion malurretako asko bezala mundu osoko osasun sistemak bahituta dauzkan farma-industriaren jarduna ulertzeko. Hurrengo batean hori. (gehiago…)
Bakerik ez dugunon keinuak
2013-05-07 // Iritzia // Iruzkinik ez
Gesto por la Pazek ekainaren 1ean ospatuko omen du 28 urteko bere ibilbidearen itxiera, helburu nagusia lortu duelakoan: ETAk borroka armatua betirako baztertu izana. Giza eskubideekiko errespetua bermatzeko bidean funtsezkoena lortuta ei dagoelako, ETAk bere egitura desegitea baizik ez falta. Izan ere, zertarako bakearen aldeko keinugintzan segitu gizarte baketsu honen azken ertz itsusi batzuk leundu eta desegin artean… Tarteka atxilotu euskaldun batek salatzen du egurtu edo/eta bortxatu egin dutela polizien zaindaritzapean. Ez kexa. Espainia horrelakoa izan da beti, Ahumadako dukearen garaietan eta Europako erakundeei euskaldunak torturatu dituzten garajeak erakusten ez zaizkien garaiotan. Bizi gaitezen uros gure unibertsitateetan amestuz Frantzian… zer Frantzian, Suitzan bizi garela, Ararteko eta guzti bai baina Guardia Civilaren edozein sarjentoren lehen galderarekin begirada makurtuz.
Legazpin soka-tira utzita, orain lokotx-biltzea
2013-05-01 // Kondarrak // Iruzkinik ez
Legazpiko alkate Kepa Urzelaik han azken hilabeteotan jokatu den soka-tiraren hurrengo kapituluaz esango zuenaren zain zegoen mundu guztia. Gipuzkoa eta Euskal Herriko begiak Legazpira so zeuden, aste luzez Legazpi Garbia plataformak antolatutako firma bilketa, boikot, manifestazio eta azkenik herri galdeketaren ondoren. Asko harrituko ziren Bilduko alkateak jakinarazi duenarekin. Aldiz beste asko, hondakinen %80 errez, merke eta garbi gaika biltzea posible dela etxean ikasi dugunok, pozik gaude errauskailuaren morroien erasoz sortutago giroari Legazpiko udalak aurkitu dion irtenbidearekin.
Zeren, oker ulertu ez badiogu, Legazpiko agintari nagusia (esateko modua da, edozein alkatek baino botere handiagoa daukate Diario Vascoko zuzendariak eta zer esanik ez administrazio kontseiluko kideek Legazpiko herritarren buruetan ere, donostiarrenetan bezala edo Irungoenetan) den Urzelairen ahotik udalak adierazi du apuntatu duela orain arte jokatutako kirolaren emaitza eta datozen hilabeteetan beste joko batean ariko direla herrian. Bukatu da soka-tira, batek hondakinen arazoari irtenbidea proposatu eta besteak ‘ez diat utziko, ez zaidak gustatzen, ez diat nahi’. Orain lokotx biltzeari ekingo diote, ea nork jasotzen dituen aurkariaren denbora berdinean birziklatzeko gai gehiago herrian dauden hondakinen artean. Bestela esanda, ea zeinek uzten dituen auzoko herriren bati oparitzeko zabor kutsakor gutxien.
Sei hilabete barru, emaitzak. Zeren eta azken asteotan Legazpitik Lezora, Bergaratik Zumaira eta Elgetatik Astigarragara zabaldu diren eztabaidetan emaitzek hartu baitute hasieratik zegokien tokia. Laster hedatuko da eztabaida beren eguneroko ohiturak ezertan aldatu gabe lasai ederrean biziko direla amestu nahiko luketen gainerako herritarrengana. Inork ez zigun agindu aldaketa ez erreza, ez motza izango zenik.
Bestelako artista posible da
2013-04-26 // Iritzia // Iruzkinik ez
Anne Tyler (1941ean sortua, 20 nobela, horietatik 6 zinera eramanak…) elkarrizketatu du Andrea Aguilarrek. Eta dio 72 urteko artista aurkezteko lerroetan: (gehiago…)
Txingudiko pilotuen ontzia
2013-04-24 // Kondarrak // Iruzkinik ez
Aipatu bezain laster -barkatu autozita, badakit ez dela elegante geratzen- Legazpi, Beraun eta Zumaiako ereduak “zabor-etikazko hiru lezio“tzat, beren protagonismoa eskatuz heldu dira Txingudiko mankomunitateko arduradunak, bai, guk ere egon nahi dugu inmoralitatearen rankingean. (gehiago…)
Zabor-etikazko hiru lezio
2013-04-22 // Kondarrak // Iruzkinik ez
Hona hiru ikasgai 2013ko apiril honek eman dituenak etikako irakasleek eskoletan erabiltzeko modukoak, bihar herritar heldu izanen diren neska-mutikoei balio moralak txertatzeko. (gehiago…)
Legorretako osabari
2013-04-17 // Iritzia, Kondarrak // Iruzkinik ez
Esanda alferrik, tio. Ematen du ez zaretela sekula espabilatuko. Ez al genizuen esan hau ez dela Alardea bezala, urtean behin joan, plastiko beltzak zabaldu eta marikoiei eta feministei kristorenak esan. Hau tabakoarena bezalakoa da, alde nagoela, kontra nagoela, baina azkenean denak tabernatik kanpora zigarroa erretzera, jendea balkoietan ikusten duzu-eta etxean ez pipatzeagatik. Gerra hau ez dela zuena, zuei burua berotzen aritu direnek ondo babestuta dauzkatela bizkarrak, horiek beti daukate kotxe galanta zabor poltsa auzoko herrira eramateko, edo etxea garbitzen dien interinari esaten diote, edo txintxo-txingo egingo dute, moldatuko dute berena. Ondo dago hatxebekoen kontra egotea baina azkenean nor gelditu da lotsakizun? Diario Vascok berak dio-eta 50-60 familia geratu zaretela bila joan gabe, eta zaborrak nahasturik zuek botatzen dituzuela. Bale, osaba, geuk eramango dizkizuegu kuboak udaletxean jasota, baina marka da honela ibili beharra.
Errefusaren hizkuntzak
2013-04-11 // Kondarrak // Iruzkinik ez
Usurbil edo Hernaniko euskaldun zahar petoak nekez asmatuko luke (ala bai?) etxeko hondakin guztiak ongi sailkatutakoan geratzen den azken errefusa ez dela besterik haiek beti erreuxa deitu izan dutena baino. (gehiago…)