Hasiera »
Pello Zubiriaren bloga - Xehe
Pello Zubiria
Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
- Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko apirila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko abuztua
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko apirila
Kategoriak
- Adierazpen askatasuna
- Agiñarenak
- AHT
- Argia
- Artea
- Azpiegiturak
- Bihia
- Ekonomia
- Eltzegor
- Energia
- Erlea
- Euskal preso eta erbesteratuak
- Euskara
- Eutsizale
- Fukushima
- Gizartea
- Grezia
- Hedabideak
- Historia
- Ingurumena
- Iritzia
- Irratirakoak
- Izorrategikoak
- Kondarrak
- Kutsadura
- Larrun
- Literatura
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Nekazaritza
- Net Hurbil
- NetHurbildarrak
- Osasuna
- Pestiziden alternatiben astea
- Politika
- Sailkatugabeak
- TAFTA
- Tao
- Trantsizioa
- Zero Zabor
- Zinema
- Zorra
Idatzi Asakoren etxera, nuklearrei aurre egiten lagundu
2012-01-04 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Asakoren etxea da Japonian zentral nuklearrei aurre egiten dieten herritarren ikurra. Oma herrian, J-Power erraldoiak 1982an erabaki zuenetik hor erreaktore nuklearra eraikitzea, Kumagai Asako borrokatu zen hori eragozteko, lur haietan zeukan etxea zutik atxikiz. Orain konpainiak etxea eraitsi nahi duenean, haren familiak laguntza eskatzen dio munduari: egunero gutun bat etxera iristea dute helburu, postaria egunero joan dadin bertara. Ixtorioak badu mamia
(gehiago…)
Fukushiman desagertu direnak: langiletzat infiltraturiko kazetariaren salaketa
2011-12-19 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Japoniako Gobernuak Fukushimako erreaktoreak (baina oraindik han erreaktoreak badirela esan liteke, haien barrunbeak funditu ostean?) hotzean egonkortu dituela aldarrikatu duen garai beretsuan, Tomohiko Suzuki kazetari independienteak ostiralean eman zuen irakaspenez beteriko prentsaurreko bat, Former Fukushima plan worker – press conference bideoan osorik ikus daitekeena, bere gehienean ingelesezko itzulpenez horniturik. Suzuki kazetariak lortu zuen 2011ko udan Fukushimako zentralean lan egiteko kontratatua izatea, Toshibaren filial baten bidez. Horrela uztailaren 13tik abuztuaren 22 bitartean zentralaren barrunbeak ikusi ahal izan ditu, haren lana zelarik kutsatutako uraren tratamenduan jardutea. Fukushima Daiichi barruan gertatzen denaz gauza jakingarriak azaldu ditu, baina garrantzia berezia dauka informazio honek: zentralean lan egin duten langile asko “erortzen” edo “galtzen” ari direla TEPCO enpresaren zerrendetatik. Bideoaren atal hau ekarri dugu hona, Fukushima-over-blog gunean Les disparus de Fukushima sarreran egin duten laburpena baliatuz.
http://www.youtube.com/watch?v=rzLTS7mZkKY&feature=player_embedded
(gehiago…)
Daniel de Rouleten “Ez duzu deus ikusi Fukushiman” plazaratu dute Durangon
2011-12-05 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Iruñeko Cenlit-Denonartean argitaletxeak, Stéphane Hesselen Haserretu zaitezte! arrakastatsua euskaraz eman zuenak berak, Japonian gertatutako hondamendi nuklearrari buruzko liburu beroa plazaratu du orain: Daniel de Rouleten Ez duzu deus ikusi Fukushiman. Jatorrizko frantsesez Tu n’as rien vu à Fukushima izenburua daramalarik, gaztelaniaz eta beste zenbait hizkuntzatan titulutzat eman dioten Fukushima mon amour euskaraz bigarren lerroburuan ipini diote. Inma Erreak egin dio euskarazko itzulpena eta bere lekukotasuna eskaini du Iruñean bizi den Keiko Suzukik.
(gehiago…)
‘Fuji mendia gorriz’: Kurosawak amesgaiztoan aurreikusi zuen Fukushimakoa (zentsuratua)
2011-11-29 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Akira Kurosawa (Japonia, 1910-1998) zuzendariak, Zazpi samuraiak, Ran eta beste zenbait film gogoangarri egin zituen hark, zahartzaroan Ametsak (japonieraz Yume, Interneten ingelesezko Dreams ipinita aurkitzen da errazen) izenekoa ekoiztu zuen 1990ean. Kurosawak bere bizitzan zehar edukitako zortzi ametsetan oinarritua, bosgarrena da Mount Fuji in red, Fuji mendia gorriz. Hona ingelesezko Widipediako sinopsia: “Pelikulako bigarren amesgaiztoa. Fuji mendiaren inguruan zentral nuklear handi bat hasi da lehertzen, zerua gorri beldurgarriz margotzen du eta milioika japoniar bidaliko ditu desesperazioan lasterka itsasoan barnatzeraino. Hiru pertsona heldu eta bi haur geratu dira lehorrean, baina laster ohartuko dira erremediorik gabe hilko dituela erradiazioak”. Ikusi Armslice izeneko musikari batek egindako egokitzapena, ingelesezko azpitituluekin:
(gehiago…)
Gaur ‘El Pais’ek torturen zigorrik eza aitortu du
2011-11-22 // Sailkatugabeak // 2 iruzkin
El Pais egunkariak Entzutegi Nazionaleko aktualitatearen jarraipena egiteko izendatuta daukan Jose Yoldi kazetariak artikulu garrantzitsu bat plazaratu du gaur: “Aquellas costillas que se lanzaban contra las porras“. Kazetariak eta egunkariak berak gaur hori publikatzeko eduki dezaketen interesen miaketan sartu gabe (El Paisek gaiotan sekula ez du egiten ezer aliritzian), bi osagai garrantzizko ikusten zaizkio artikuluari. Batetik, nola toleratu baino sustatu ere egin duten tortura Espainiako epaileek (1980ko hamarkadako kasu bat kontatzen du, argi adieraziz haren lekukoa badagoela). Bestetik, Igor Portu eta Mattin Sarasolaren epaian Auzitegi Gorenak erabili dituen argudioak larrutzen ditu. Artikulu honek merezi du munduko hizkuntza guztietara itzultzea: nor animatzen da jartzen frantsesez, ingelesez, italianoz edo alemanez?
(gehiago…)
Europako zein zentraletan gertatu da asteotan hauteman den erradiazio isuria?
2011-11-21 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Azaroak 21 (eguneraketa): Misterioa argitu dela diote egunkari nagusiek: Budapesten (Hungaria) erradioterapia egiten duten Europako ospitale askorentzako isotopoak ekoizten dituen Izotop Intezet enpresan gertatu omen da isuri erradiaktiboa azaroaren 16an. Geroztik iodo erradiaktiboaren aztarnak aurkitu dira Europako herrialde askotan. Ikusi albistea Le Monden, Le Figaron eta Le Nouvel Obsevateuren. Gaztelaniaz Europa Press agentziak ezagutarazi zuen, baina nekez aurkituko duzu espainolezko prentsan.
Dena dela, lantegi nuklear horri buruzko informazio gutxi zabaldu da. Fukushima-over-blogek bai eskaini ditu haren argazkiak eta zenbait datu azpimarragarri, esaterako Izotop Intezet-ek 10 MegaWatteko erreaktore bat daukala eta 50 metro luzeko tximinia. 1959ean eraikia eta geroztik behin eta berriz zaharberritua, erreaktoreak ez dauka basteko ontzi itxirik. Fukushimako hondamendiaz geroztik kontuoz okupatzen diren blog independienteek altxatu ez balute eperra, inor ez ginen enteratu ere egingo.
Azaroak 16 (eguneraketa): Le Mondek publikatu du Frantzian ere hauteman direla Iodo erradioaktiboaren aztarnak; Zero Hedgek, berriz, zerrendari erantsi dizkio Danimarka eta Errusia.
Le Point egunkariak elkarrizketatu du CRIIRADeko Bruno Chareyron: “Radioactivité dans l’air : “C’est très inquiétant que l’on soit incapable d’émettre un diagnostic“. Hona esan dituenetatik zati bat: “Kontu honetan larria eta harrigarria egiten zait ikustea kutsadura hasi zenetik egunak eta asteak pasatu diren arren oraindik ez dakigula zehazki nondik datorren. Kezkatzekoa da, Fukushimako hondamendiak ikusi ditugunak eta gero, AIEA-IAEA ez izatea gai oraindik diagnostikoa egiteko”.
Bitartean, gaur El Paisek argitaratzen du atzotik ondo ezagutzen zutena Fukushimakoaren jarraipen zorrotza egiten dutenek: “El cesio de Fukushima está a 500 kilómetros de la central“. Albiste inportante bat da baina honako honek susmoa dauka lobby nuklearrak horrelako dosi ezagutarazten duela beste albiste bat estaltzeko beharra daukanean.
Europako zein zentral atomikotan gertatu da? Inork ez du argitu oraindik, baina 131 Iodo erradiazioduna detektatu da Europako zenbait lekutan. Isuri arina dirudi, ez alarma pizteko modukoa, baina harrigarria da komunikabide nagusiek aipatu ere ez izana. Aldiz, Fukushimako hondamendiaren jarraipenean ari diren blogek bildu dituzte albisteak. Hona laburturik orain arte jakindakoa.
Azaroaren 15eko albistea: Azaroaren 11n, ostirala, Txekian 131 Iodoaren arrasto arinak aurkitu dituztela onartu du AIEA-IAEA Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziak ohar batean. Baina analisiak hamabost egun lehenagokoak ziren, eta arrastoak aurkituak dituzte Hungarian eta Austrian ere. 131 Iodoaren erradioaktibitatea aste betean erdira jaisten denez, horrek esan nahi du delako ihesa gertatu berria dela. AEIA-IAEAren ustez zaila dirudi Fukushimatik etortzea. Baina orduan nondik? Reuters agentziak jakinarazi du Eslovakian eta Alemanian ere antzeman dutela Iodoa, eta Europa osora zabaldu dela. Suedian ere aurkitu dute. Gure hedabide nagusiek ez ote daukate Reuters iturrien artean?
Azaroaren 12an, EUDERP Erradiazioen Informazioak Partikatzeko Europako Plataforma erakude ofizialak agiri batean dio ihesa seguruenera edo Eslobenian -Krsko erreaktorean- edo Kroazian gertatu dela.
Azaroaren 13an, The Fukushima Project blog sozialak Poloniako Maria eta Errusiako Rosatom erreaktore ospitaletakoak aipatzen ditu susmagarritzat, baina konfirmaziorik lortu gabe. Bitartean, AIEA-IAEAko bi arduradunek susmoa hedatu dute Pakistango zentral baten gainera, laster hango agintariek gezurtatuko dutelarik. Laugarren astez Iodo erradiazioduna dabil Europako airean.
Egun berean, azaroaren 13an, The Fukushima Project blogean jakinarazten dute Ukrainako erraktoreak alertan daudela, eta Europa gainean Iodo erradiazioduna -maila arinean- hedatu duena izan litekeela Zaporizhia zentrala.
Gai honen jarraipena egiteko iturri onak dira The Fukushima Project eta Ex-SKF blogak ingelesez, Fukushima-over-blog eta CRIIRAD erakundearena frantsesez
Bideoa: “Zer ari zaie gertatzen haurrei? Erradiazioek eragindako sintoma berriak”
2011-11-17 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Aste honetako Net Hurbil atalean (“Emakumeak deika Japoniako haurrak salbatzeko eskatuz“) aipatzen den bideo hau merezi du nabarmentzea: “Zer ari zaie gertatzen haurrei? Erradiazioek eragindako sintoma berriak”, euskarazko azpitituluz hornitua. Bideoa osorik (25 minutu) ikusteko pazientziarik ez duenak azpian aurkituko ditu hor esaten direnak testu moduan.
(gehiago…)
Emakumeak deika Japoniako haurrak salbatzeko eskatuz (Net Hurbil)
2011-11-13 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Urriaren 27tik azaroaren 5a bitartean bildurik egon dira ehunka emakume Tokion energia eta industria ministerioaren aurrean. Bi aldarrikapen zeuzkaten: Fukushima hiritik atera ditzatela haurrak eta gelditutako zentralak ez ditzatela berriro abiarazi. Fukushimako 100 emakumek hasi dute mugimendua.
(gehiago…)
33, 53, 83, 92… 2011
2011-11-07 // Sailkatugabeak // 2 iruzkin
Zizareek zerbaiten abisua ematen ziguten ostiraletik, baratzetik eta kainu-zulotik etxeko atariko porlanean babestera atereak ziren, agian astebururako iragarriak ziren eurien beldurrez, baina ez zen erreza haien mezua ulertzea. Larunbatean euria suilez ari zuen eta alerta horia adierazia omen zuen Jaurlaritzak. Igande goizean anaia Lontxok iratzarri gintuen Oria bazterretik. Ur-kolpe batengatik ez zigun deituko.
(gehiago…)
Txernobylek 100, Fukushimak 74 (orain arte…)
2011-11-03 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Egia ahalmen handiko lehergaia baita, komeni da eztanda txiki kontrolatuetan banatzea herritarrei. Lobby nuklearrak gaur raziotxo bat gehiago eskaini digu… zatia osatzen duen beste puska ezkutatuta eta harako beste albiste larri batekin batean. Erradioaktibitateak bezala egiak alboko kalte gutxiago eragiten omen ditu; nuklearren jabeei bederen. Hain inportanteak dira bi albisteok? Baietz.
(gehiago…)