Hasiera »
Pello Zubiriaren bloga - Xehe
Pello Zubiria
Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
- Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko apirila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko abuztua
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko apirila
Kategoriak
- Adierazpen askatasuna
- Agiñarenak
- AHT
- Argia
- Artea
- Azpiegiturak
- Bihia
- Ekonomia
- Eltzegor
- Energia
- Erlea
- Euskal preso eta erbesteratuak
- Euskara
- Eutsizale
- Fukushima
- Gizartea
- Grezia
- Hedabideak
- Historia
- Ingurumena
- Iritzia
- Irratirakoak
- Izorrategikoak
- Kondarrak
- Kutsadura
- Larrun
- Literatura
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Nekazaritza
- Net Hurbil
- NetHurbildarrak
- Osasuna
- Pestiziden alternatiben astea
- Politika
- Sailkatugabeak
- TAFTA
- Tao
- Trantsizioa
- Zero Zabor
- Zinema
- Zorra
Fukushima, Mai-24: azkenean aitortu dute hiru erreaktoretan aspaldi urtu zirela erregaiak
2011-05-24 // Sailkatugabeak // 2 iruzkin
Fukushima-Daiichiko zentralean istripua martxoaren 11n gertatu zen eta gaur maiatzak 24 dituelarik TEPCO enpresak aitortu du (azkenean!) duela kasik bi hilabete eta erdi benetan gertatu zenaren egia ezkutu bat gehiago: hango lau erreaktore atomiko kaltetuetatik hiruk nukleoak urtuta dauzkatela, edo guztiz edo handizki. Orain 10 egun aitortu zuen 1a hala dagoela, gaur berriz 2.a eta 3. ere berdin. Reuters-etik hartuta Europa Press agentziak titulatu duenez, dagoenekoz hiru dira hainbesteraino hondatutako erreaktoreak. Bi hilabetez eduki dute ezkutuan…
(gehiago…)
Fukushima Mai-13: 1. erreaktorearen ontzia zulatuta dago
2011-05-13 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Espainiako ABC egunkarian irakurri dugu, berak Reuters agentziari hartuta: “La fusión del combustible origina un agujero en el reactor 1 de Fukushima“. Antza denez, Kyodo agentzia erabili du TEPCO konpainiak albiste larri hau jakinarazteko. Gure inguruko hedabideetan ez dugu horren oihartzun handirik sentitu, eta hala ere… oso gauza larria izan daiteke. (Hau erredaktatzen ari garela, Madrilgo El Paisek ere zabaldu du: “Tepco reconoce que el daño en la central de Fukushima es mayor de lo que se esperaba. La fusión parcial y las fugas de agua en el reactor 1 dificultan el plan para controlar la planta nuclear“). Sarritan hemen aipatu dugun Dominique Leglu fisikari eta kazetariak bere blogean komentatu duenez “mota honetako erreaktore batean gerta daitekeen istripurik larriena da“.
(gehiago…)
Bertsoak errausketatik libratzeko
2011-05-11 // Azpiegiturak // Iruzkinik ez
Etxeetan egunero sortu hondakinak arduraz kudeatu nahi ditugunok badugu himnoa, Joseba Tapiaren musikarekin Unai Agirrek eta Maialen Lujanbiok bertsotan jarria: Atez Atekoaren Bertso Jarriak.
Hernanin maiatzaren 07an izan zen grabatua, herritarrok harriz harri Errauskailua desmuntatu genuen festan. Horra opari iraunkorra.
Zenbat jende gaixotu eta hilko du Fukushimak?
2011-05-08 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Nuklearzale batzuek arinkeriaz dioten arren “oraindik Fukushimak ez du inor hil”, bistakoa da heriotzak eragingo dituela Japoniako hondamendi hark. Zenbat? Adituak eztabaidan aritzea ez da harritzekoa, Txernobylgoak zenbat ekarri eta ekarriko dituen oraindik ez dago-eta garbi. “Energia garbia” delakoak zenbaki ilunak gordean dauzka.
(gehiago…)
Fukushima, Ap-29: Uranio eta plutonio arrastoak Estatu Batuetan?
2011-04-29 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Dominique Leglu kazetari handia ezagutzeko zoria ekarri digu Fukushimako krisiak, haren Science pour vous et moi bloga jakintza iturri saihestezina baita Japonian gertatzen ari dena ulertzekotan. Ematen dituen informazio ondo neurtuengatik (kazetari baino lehen fisikaria da emakumea) eta beste iturri aberatsen errefentziengatik. Atzokoan Legluk argibide garrantzizkoak eskaini dizkigu Fukushima. De l’uranium de Fukushima en Californie? artikuluan; ondoren hitzez hitz euskaratzea merezi dute.
(gehiago…)
Txernobylez, ospakizunen biharamunerako
2011-04-26 // Sailkatugabeak // 2 iruzkin
Inportantea ez da Txernobylgo hondamendia juxtu gaur 25 urte gertatu zela, inportantea da hartatik deus gutxi ikasi duela gizadiak. Gauzak bestela antolatu zitzaketen agintariek batere ikasi ez eta herritarren masak ikasitako pittina ahaztu. Berriro. Apirilaren 27tik aurrera telebistek irratiek egunkariek ez dute haboro Txernobilyk haizatuko. Pentsa, Fukushima oraintxe ari da egosten eta ahaztu dute dagoeneko…
(gehiago…)
Txernobylek zerbait ona utzi zigun: CRIIRAD taldea
2011-04-18 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Fukushimako zentral atomiko suntsitutik barreiatu erradioaktibitatea Frantziaraino iritsi zela jakinarazi zuen martxo bukaeran CRIIRAD erakundeak. Eta hala zen. Txernobylgo hondamendiaz ‘lobby’ nuklearrak ezkutaturiko informazioak bildu eta plazaratzeko sortua, elkarte independente horren hitzak gaur urrea balio du.
(gehiago…)
Fukushima, Ap-14: Osasunaren Munduko Erakundea isilik erradioaktibitatearen kalteez
2011-04-14 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
The Guardian egunkarian Hellen Caldicott mediku eta aktibista australiarrak plazaratu duen “Nola nuklearraren apologistek mundua engainatzen duten erradiazioaz”artikuluan esplikatu du nuklearren kalteez munduak daukan informazio faltaren gakoetako bat, benetan eskandalagarria: “1959az geroztik, Munduko Osasun Erakundeak (MOE) ez du informaziorik eskaintzen erradioaktibitatearen eta osasunaren arteko loturez. Zer gertatu zen? 1959eko maiatzaren 28an, bere 12. mundu batzarrean, MOEK sinatu zuela itun bat Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziarekin (EANA), zeinaren 12.40 puntuak baitio: ‘Bi erakundeotako batek (EANAk edo MOEk) proposatzen baldin badu programa edo jardueraren bat hastea beste erakundeak interes funtsezkoa daukan gai batez, lehenak kontsulta egingo dio bigarrenari gaia elkarren arteko adostasunez lotzeko’.
(gehiago…)
Fukushima, Ap-12: Txernobyl berria lehertu zaigunez, duela 25 urtekoaren egia ezkutuak ezagutzeko garaia da
2011-04-12 // Ekonomia, Natura, Nazioartea // Iruzkin bat
Beraz, gaur denok ziur egon gaitezke: Japoniako lobby nuklearrak kontrolatuta daukan segurtasun nuklearreko erakundeak aitortu du Fukushimako hondamendia Txernobylgoaren larritasun maila berekoa dela. Hilabete berandutu dira egia nabarmena aitortzeko. (Garaiz abisua eman zigulako eskerrak ematetik haratago, kazetariok noiz hartu behar dugu Greenpeace informazio iturri serio ohikotzat?). Oraindik askoz egia larriagoak dauzkate gorderik, bai Fukushiman orain arte gertatutakoaz baina baita duela 25 urte Txernobylgoak eragindako kalteez.
(gehiago…)
Fukushima Ap-11: Japoniak erosi behar zuen plutonioa orain pilatzen ari da… Britainia Handian
2011-04-11 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Fukushima Daiichiko zentral matxuratuak erruki gabe hedatzen du pozoia munduan. Hurbilenekoan, Tokyoko gobernuak aitortu du hilabeteren buruan 40 kilometro arteko herritarrak aterako dituela bertatik. Aspaldi eskatu zuen Greenpeacek, gero nazioarteko erakundeek. Albistea azken orduotakoa denez, inork ez du jakinarazi zenbat milaka herritar urrutiratuko dituzten bizilekuetatik. Baina askoz urrutiago ere heldu dira eraginak. Britainia Handiraino, esaterako. Gaur The Independent egunkariak zabaldu duenez, gobernu ingelesari sekulako arazoa sortu zaio plutonioarekin. Zentran nuklearretan uranioa erretzeak sortzen duen plutonioa Japoniara saltzea zeukaten planeatuta, eta orain ez dakite zer egin ez plutonioa tratatzeko lantokiarekin eta ez soberan dauzkaten tona ugariekin.
(gehiago…)