Hasiera »
Pello Zubiriaren bloga - Xehe
Pello Zubiria
Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
- Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko apirila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko abuztua
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko apirila
Kategoriak
- Adierazpen askatasuna
- Agiñarenak
- AHT
- Argia
- Artea
- Azpiegiturak
- Bihia
- Ekonomia
- Eltzegor
- Energia
- Erlea
- Euskal preso eta erbesteratuak
- Euskara
- Eutsizale
- Fukushima
- Gizartea
- Grezia
- Hedabideak
- Historia
- Ingurumena
- Iritzia
- Irratirakoak
- Izorrategikoak
- Kondarrak
- Kutsadura
- Larrun
- Literatura
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Nekazaritza
- Net Hurbil
- NetHurbildarrak
- Osasuna
- Pestiziden alternatiben astea
- Politika
- Sailkatugabeak
- TAFTA
- Tao
- Trantsizioa
- Zero Zabor
- Zinema
- Zorra
Pioneroak, putak, hiltzaileak
2009-11-15 // Izorrategikoak // Iruzkinik ez
Gaixo kronikoa, osasungintza “ofiziala” deituan soluziobide txukunik aurkitzen ez duela-eta terapia alternatiboen oihanean muturra sartu duenetik, sarritan aurkituko da fronterako paraje arriskutsuetan aztarrika. Batzuetan bilaketaren pozez, bestetan beldur puska batez. Far Westeko film klasiko onenetan bezala, aitzindariak eta bandidoak nahasten dira hiri handi seguruetatik urrutiko herrixkotan. (gehiago…)
Kokopelli korkoxa
2009-11-10 // Izorrategikoak // Iruzkinik ez
Ipar Amerikako antzinako herrien artean -Pueblatarrak, Hopiak, Anasaziak…- ikono famatua da Kokopelli . Europarrak haruntza heldu baino lehen pintaturik zeukaten basamortuko labarretan. Batera edo bestera irudikatua, Kokopelli aurkituko duzu AEB eta Mexiko arteko herrietan turistei saltzen zaizkien oroigarrietan, izan katilu edo zintzilikario. Gizon konkordun bat dantzan eta sudur luzatuak osatzen duen txistua jotzen.
(gehiago…)
Bentajak
2009-11-09 // Irratirakoak // Iruzkinik ez
[Euskadi Irratiko “Albiste faktoria”ko iritzi tartean argitaratua, 2009-11-09an]
Egun on, entzule.
Larritzeko gaiak badiren arren aktualitatean -hala nola Alakranako eskifaiaren estuasuna, erruki ditugu haien senideak- egunari irribarrez hastea hobe iruditu zait. Albiste alairik ez baita falta. Joan den astean gure ama Eustakik 84 urte betetzeko egun berean, broma ederra eskaini zigun Jaurlaritzatik Isabel Celaa sailburuak. (gehiago…)
Simon Armitage-rena
2009-11-02 // Izorrategikoak // Iruzkinik ez
Simon Armitage (Huddersfield, Ingalaterra – 1963) poeta ezaguna da Britainia Handian eta mundu ingeleshiztunean. Book of Matches delakoan argitaratu zuen Ankylosing Spondilytis sonetoa, bera ere espondilitikoa izaki. Book of Matches “Guduen liburua” euskaratu nuen aspaldi batean paperezko ARGIArako, baina “pospolo-kaja”rekin –box of matches– egiten duenez hitz jokoa, badirudi “Pospoloen liburua” beharko lukeela, Armitagek soneto banaz jorratzen dituen eguneroko (gehiago…)
Soziedadea
2009-10-26 // Irratirakoak // Iruzkinik ez
[Euskadi Irratiko “Albiste faktoria”ko iritzi tartean argitaratua, 2009-10-26an]
Egun on, entzule.
Nik ez dut eskuratu Batasuna burutzen ari den barne eztabaidaren txostena. Gara egunkarian plazaratu dutenetik ezagutzen dut ziklo berriari ekiteko proposamena. Agiriaren zatietatik, esaldi honekin geratu naiz: “Ez dugu nahikoa barneratu garaia heldu dela aldaketa politikoari bide egiteko eta honek behartzen gaituela geure buruak aldatzera”.
(gehiago…)
Bonbaka erasotu dute Sinfonikoa (Allegro scherzando giocoso)
2009-10-07 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Txaikovskiren lehen sinfonia, “Neguko ametsak”, larri zauritua suertatu zen aurreko astelehenean Donostiako Kursaalean, Euskadiko Orkestra Sinfonikoari ezezagunek egindako erasoan. Bederatziak eta laurdenak pasa berritan egin zuen eztanda bonbak, Andrey Boreyko zuzendariak bigarren mugimenduaren pasarte minbera batetik orkestra lan handiz gidatzen zuenean. Moviestar konpainiako telefono baten sintoniak -Johan Sebastian Bachena ote den zabaldu da- bapatean eten zuen ziento erdi baino gehiago musikariren ahalegina.
(gehiago…)
Norvegia
2009-09-28 // Irratirakoak // Iruzkinik ez
[Euskadi Irratiko “Faktoria”ko iritzi tartean argitaratua, 2009-09-28an]
Egun on, entzule.
Joan den ostiralean Donostiako Zinemaldigunearen atarian geunden giza talde zabal anitza Euskaldunon Egunkariko auziperatuei babes sinbolikoa eskaintzen. Kulturako jendea gehiena, zehazkiago protagonistak ziren zine-zuzendari, ekoizle, arizale eta gainerakoak. Atzetik Oreretako norbaitek gogorarazi zigun justu biharamonean zirela bi urte Luis Goia zinema produktorea hil zenetik.
(gehiago…)
Obrero
2009-09-09 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Krisi ekonomiko orokorrak ekarri dituen ondorioetako bat esango nuke “obrero” hitzaren berpizkundea dela. Egun gutxitan bi aldiz egokitu zait entzutea aspaldi desagertua zirudien hitza.
(gehiago…)
Krisiaren bilakaera: V, U, L… ala W?
2009-09-01 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
2007ko abuztuan lehertutako krisian murgildurik segitzen du munduko ekonomiak. Bigarren urteurrena ospatu dugu Net Hurbilen “Zor gaiztoko burbuila lehertu eta bi abuztu geroago” kronikarekin, zeinetan gaiaz Ann Pettifor ekonomilariak egin analisia laburbiltzen baita. Oporretatik baikortasunez laneratzeko zerbait behar zela eta.
(gehiago…)
Robert McNamara hil da, Vietnamgo gerraren piztaile nagusietakoa
2009-07-07 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
“Vietnamgo gerraren arkitektoa” deitu diote hil-oharretako batean San Fermin bezperan zendu den Robert McNamara ekonomilari eta politikariari. Izen gogorragoak ere jarri izan dizkiote. Lehen mailako ekonomilari azaldu, gerrako estratega bilakatu eta irakasle gerrarekiko kritiko zahartu den McNamara, tarte horretan Ford automobil korporazioko lehendakari ere izan zen. Autogintza eta orohar AEBak inperiotzat krisi betean daudenean itzali da 93 urtetan McNamara.
(gehiago…)