Garaigoikoa
Hasiera » Sailkatu gabea » Oinarrizko bibliografia soziolinguistikoa euskaraz
Urt18 6

Oinarrizko bibliografia soziolinguistikoa euskaraz

Atalak: Sailkatu gabea

Oinarrizko bibliografia soziolinguistikoa egin dudala esan dute hor nonbait.
Euskaraz gehituko nuke nik. Eta, hala da, bai, antza, baina nire
bibliografia izan da, nire-nirea. Jarraian dituzue denak zerrendan:

– 1-10 liburuak

–11-20 liburuak

– 21-30 liburuak

Hori
bai zerrenda horretan nire ustez bi liburu falta dira. Ez daude
zerrendan euskaraz ez daudelako. Baina, zalantza handirik gabe, bi
liburu horiek izan dira (eta dira) euskarazko soziolinguistikan eraginik
potoloena izan dutenak.

– Sanchez Carrion, J.M. Un futuro para nuestro pasado

– Fishman, J. Reversing Language Shift

6 Iruzkin

  1. Jazinto | 2011-01-22 at 14:32

    1987ko “Un futuro para nuestro pasado”ren ordez, Zenbat Garak 1997an argitaratutako Jon Sarasuaren “Biziaren hizkuntzaz” irakurri dezake euskaldunak. Baita ere, Aitor Zuberogoitiak Txepetxi egin zion elkarrizketa 1999an “Zenbat Gara” aldizkarirako:
    http://www.zenbatgara.org/eus/txostenak/txepetx-margeneszg4.htm

    1991ko “Reversing Language Shift”en ordez Eusko Jaurlaritzak argitaratutakoren bat irakurri dezake euskaldunak. Baita ere, Xabier Erizek Fishmani egin zion elkarrizketa 1999an “Bat” aldizkarirako: http://www.soziolinguistika.org/es/node/820

    Jazinto

    Reply
  2. txerra | 2011-01-24 at 12:53

    Eskerrik asko Jazinto. Entzun nuen bere garaian Adorez eta Atseginez mintegikoek Txepetxen liburua euskaratu zutela (Gure iraganaren geroa gaur edo antzeko zeozer). Eta Fishmanena euskaraz dagoen osatuena, loturan bertan dago, Mikel Zalbidek egindakoa.

    Reply
  3. Jazinto | 2011-01-24 at 22:38

    Eskerrik asko zuri, Txerra. Zentzu horretan, euskaldunak irakurri ditzake 1987an Gotzon Nazabalek euskaratu zuena “Jakin” aldizkarirako
    (http://www.jakingunea.com/50urte/html/Jakin87_42_43/Jakin87_42_43.html) eta 1988an Xixa Gardner eta Mikel Zalbidek euskaratu zutena “Jakin” aldizkarirako (http://www.jakingunea.com/50urte/html/Jakin88_48/Jakin88_48.html).
    Jazinto

    Reply
  4. joseba | 2011-02-10 at 9:53

    Pozik ikusi dut soziolinguistikari buruz egin duzun 30 libururen
    hautua; izan ere, uste dut harrigarria dela hizkuntzaren gaiak gurean
    sortzen duen interesarekin, zein gogoeta eta azterlan gutxi
    argitaratzen den euskaraz, euskarari buruz (dela soziolinguistikaren
    ikuspegitik, dela psikolinguistikarenetik, dela politikarenetik…).
    Zerrenda horretan, ordea, argitaratu berri samarra den saiakera bat
    sartzea iradokiko nizuke: P. Baztarrikaren “Babeli gorazarre”
    (Alberdania, 2009) gogoeta sendoa eta informazio iturri oparoa dela
    iruditzen zait. Hara, adibidez zer dioen Argian Iñaki Martinez de Luna
    soziologiak (eta bada nor): “Gogoeta-iturri
    Etsaiak egiten hasteko arriskuan nago Babeli gorazarre irakurtzean
    buruan zebilkidanarekin: Mitxelena eta Txepetxen lanak salbu, bertako
    hizkuntzen bizi-baldintzez ez dela horren gogoeta mamitsurik
    (aspalditik) egin. Barka ditzaten hitzok ur sakon eta emankorretan
    murgildu diren gainontzeko egileek, baina esandakoa da zinez burura
    behin eta berriz etortzen zitzaidana.

    Eta Mitxelena aipatzen hasita, horra hor bere –eta Baztarrikak
    jasotako– ideia mamitsu bat: “Ezin fida daiteke (…) dekretuaren ondorio
    miresgarrietan, ezta ofizialkidetasun nahiz ofizialtasunezko
    aitorpenetan ere. Gure herriak herri artean bere tokia behar duen
    bezala, hizkuntzak ere berea aurkitu behar du hizkuntza artean:
    handikeriazko menturarik gabe, iraupena eta hazkuntza segurtatzeko
    behar adinako tokia. Beste nonbait esan eta idatzi dudan bezala,
    diglosiaren purgatorioetatik ihesi goazela, ez gaitezela ghettoaren
    infernuan eror. Hizkuntza integrazioa beste ezein bezain beharrezkoa
    dugu”.

    Beldur naiz Mitxelenaren hitzoi entzungor egin zaien modu berean,
    Baztarrikaren lana ere baztertuta ez ote den geldituko. Izan ere,
    euskalgintzaren parte baten planteamendua handikeriatan erori izan da
    denbora luzez, horren ondorioz errealitate gordinarekin estropezu
    eginez behin eta berriz. Mitxelenaren ikuspuntu zentzudunak hainbat
    urtetan oihartzun handirik izan ez duen arren, bada garaia harenak
    bezain aproposak izan daitezkeen hausnarketei erreparatzeko.
    Baztarrikaren eskutik, adibidez.

    Badira, noski, Babeli gorazarre liburuaren ideia guztiekin ados ez
    egoteko arrazoiak, balorazioa zein planteamendutatik egiten den.
    Batzuentzat desegokia izango da, garatzen duen tesia antolaketa
    instituzionalaren baitan kokatua dagoelako –hala ere, planteamenduak ez
    du muga horien barruan zertan gelditu behar–. Beste batzuei, aldiz,
    euren –espainiar zein euskal– nazionalismo linguistiko zurrunak ez die
    betarik emango halako ideiarik onartzeko. Arrazoiak arrazoi,
    idazlanaren irakurketa kritiko bati ez nioke inoiz uko egingo, jarrera
    kritikoa beti dugu-eta beharrezko. Onartezina litzaidakeena, aldiz,
    hauxe da: bestelako interesak ezkutatzen dituzten kritika interesatu
    edo mami gutxiko deskalifikazio errazak eginez, liburua aintzat ez
    hartzea.

    Hala ere, nolabaiteko itxaropena badut. Izan ere, atzeak erakusten dio
    aurreari nola dantzatu eta, urteotako eskarmentuen poderioz,
    euskaltzale gehienen jarrera soziolinguistikoa askoz helduagoa da, gaur
    egun. Baztarrikaren lana aintzat hartzeko behar bezain irekia, alegia.

    Bestalde, eta ajeak aje, euskalgintza sasoiko dago eta orain bada gai
    hizkuntza-diskurtso zaharkituak beharrezko duen berrituari ekiteko;
    horretarako, iturburu ezin egokiagoa du Baztarrikarengan.
    Tamalez, espainiar nortasundunek ez dute iturri horretatik oso gustura
    edango –erdaraz ere argitaratuta dagoen arren–, beren hizkuntza-egoera
    erosoaren zutabea zalantzan jartzen duelako. Pena litzateke, baina
    errealitatearen egoskortasunaz jabetu beharra dago, beti. Onerako zein
    txarrerako!”

    Reply
  5. txerra | 2011-02-10 at 10:36

    Eskerrik asko ekarpenagatik, Joseba.

    Arrazoia duzu, Babeli gorazarre falta da 30eko zerrendan. Baina irizpide bat hartu nuen egiteko: nik irakurriak izatea liburu guztiak. Eta Patxi Baztarrikaren liburua oraindik ez dut irakurri. Egin beharrekoen artean daukat, baina ez dut astirik atera horri ekiteko.

    Baina irakurri eta berehala, iruzkina, kritika edo komentarioa igoko dut blogera. Eta, hala dela iruditzen bazait, 30eko zerrendara ekarri (azken finean berdin da 30 izan edo 31, ezta?).

    Eskerrik asko eta segi horrelako ekarpenak egiten, Joseba. Mila esker.

    Reply
  6. Jazinto | 2011-02-17 at 9:54

    Harira datorrelakoan, Joxe Austin Arrietaren orain dela hogei urteko hau:

    “Dagoeneko aipatua dut Txepetx, eta aurrerantzean ere hamaika bider
    ekarriko dut hizpidera. Denok gatzaizkio zordun: hark plazaraturiko
    teoria-gorputz trinkoarekin hitzez hitz ados daudenak, ideia askotan
    teoria horrekin bat etorri arren zalantza eta eritzi ezberdinik, hala
    ere, badugunok, eta teoria horri erabateko muzin eta ezentzunarena
    egiten diotenak ere bai. Aldez edo moldez, aurkako zein aldeko jarrerak
    eraginez, teoria hori hor baitago. Gaur egun ezin da Euskal Herrian
    elebitasunaz mintzatu, inplizitoki zein esplizitoki “Un futuro para
    nuestro pasado” liburuarekiko nork bere pentsakeraren
    hurbil-urruntasunak markatu gabe. Nik neuk ere markatuko ditut neureak,
    hurbiltasunak, noski, urruntasunak baino askoz ere ugariago eta
    sakonagoak. Baina gauza bera egiten dute, alderantziz doi-doi, EAJ eta
    EEko euskara-alorreko bozeramaleek ere. Ikus, esate baterako, duela egun
    gutxi Patxi Bazterrikak
    [sic] prentsari eginiko adierazpenak, zeinetan
    “lumazo” batez deskalifikatzen bait gaitu “hizkuntzen arteko burrukaren
    teorietan edaten dugunok”. Edota EAJko Kultur Sailburuak “euskal
    munduaren gehiengoak elebitasunaren apostua egin duela” dioenean, bide
    batez, noski, gehiengoa omen ez garen euskaltzaleoi “intolerantzia”ren,
    “beste kulturen ukazioa”ren, “bakartasunaren pobrezia”ren eta gisa
    beretsuko beste hainbat estigma egozten dizkigularik
    .”

    http://www.jakingunea.com/50urte/pdf/Jakin91_62/Jakin91_62_029.pdf

    Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Txerra Rodriguez

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere.

Azken bidalketak

  • Algoritmoa asaldatu
  • Irakurgaiak: No hablaras
  • Fora da aula
  • Aipugintza
  • “Hiztun” osoak

Iruzkin berriak

  • Fora da aula - Garaigoikoa(e)k Idatzi nahiko nituzkeen aipu batzuk bidalketan
  • Ketxus(e)k Deskodetzea bidalketan
  • Txerra Rodriguez(e)k Algoritmoa(k) bidalketan
  • allartean(e)k Algoritmoa(k) bidalketan
  • Barbarizazioa(e)k A casa do amo bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko abendua
  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko iraila
  • 2025(e)ko uztaila
  • 2025(e)ko ekaina
  • 2025(e)ko maiatza
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko martxoa
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko abendua
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko uztaila
  • 2024(e)ko ekaina
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko apirila
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko otsaila
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko uztaila
  • 2023(e)ko ekaina
  • 2023(e)ko maiatza
  • 2023(e)ko apirila
  • 2023(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko abendua
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko uztaila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko abuztua
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko urria
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila
  • 2007(e)ko martxoa
  • 2007(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko urtarrila
  • 2006(e)ko abendua
  • 2006(e)ko azaroa

Kategoriak

  • 30 urte
  • Aipuak
  • Atik Zra
  • Azatzak
  • Etxealdia
  • Info 7
  • Irakurgaiak
  • Jakin
  • Poema soziolinguistikoak
  • Sailkatu gabea
  • SL domestikoa
  • Sutondoko kontuak
  • Tosepan

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA