Angelu itsua
Hasiera » Artea » Mexikoko maleta batek mundu osoko historialariak aztoratu ditu
Urt30 0

Mexikoko maleta batek mundu osoko historialariak aztoratu ditu

Atalak: Artea, Historia

Mexikon aurkitutako maleta argazkien negatiboekin

Mexikon aurkitutako maleta argazkien negatiboekin

Ustekabeko aurkikuntza bat egiten den bakoitzean halako zirrara bat sortzen zaie historialari eta adituei. Mundu osoko blog, egunkari eta foroak kea dariela daude Mexikon Capa, Seymour eta Tarok Gerra Zibilean ateratako argazkien 3.000 negatibo azaldu direlako. Ez da gutxiagorako, kontuan izanik orain arte Capak gerra hartan ateratako 500 argazki inguru ezagutzen zirela soilik. “Argazkilaritzaren Grial Santua” dela esan du New Yorkeko Argazkilaritza Garaikideko Zentroko arduradunak. Beraiek arduratuko dira argazkiak sailkatzeaz.

Ustekabeko aurkikuntza bat egiten den bakoitzean halako zirrara bat sortzen zaie historialari eta adituei. Mundu osoko blog, egunkari eta foroak kea dariela daude Mexikon Capa, Seymour eta Tarok Gerra Zibilean ateratako argazkien 3.000 negatibo azaldu direlako. Ez da gutxiagorako, kontuan izanik orain arte Capak gerra hartan ateratako 500 argazki inguru ezagutzen zirela soilik. “Argazkilaritzaren Grial Santua” dela esan du New Yorkeko Argazkilaritza Garaikideko Zentroko arduradunak. Beraiek arduratuko dira argazkiak sailkatzeaz.

Altxorraren egoerak eta aurkikuntzaren zirkunstantziek are emozio handiagoa eman diote gertaerari. Negatiboak “galduta” zeuden eta Trisha Ziff komisarioak egindako lanari esker atera dira argitara. Ziff-ek Mexikoko Aguilar jeneralaren oinordekoak ikertu ditu horietara iristeko (jeneralari bidali omen zizkioten 1940an). Materiala maletin edo kaxa moduko batzuetan zegoen sartuta eta kaxa horietan argazki-erroilo bakoitzaren deskribapen txiki bat ageri da. Badirudi, argazkietan Jose Antonio Agirre, Pasionaria, Lorca eta beste zenbait pertsonaia ezagunen irudiak agertzen direla, baita Euskal Herrikoak ere, horien artean Bizkaiko gerra-fronteko eliz ospakizunenak, Bermeo, Bilbo, Elorrio, Eibar… Material paregabea inondik ere, galdera askori erantzuna emango diona. Aldiz, ez dirudi Robert Caparen Miliziano eroria-ren ezer agertzen denik. Argazkilari hungariarrak ez zuen sekula argazki horren inguruko misterioa argitu eta hipotesi ezberdinak daude. Batzuen ustez muntaia izan zen, beste batzuen ustez, ordea, egitan eroritako milizianoa da (Federico Borrell Garcia izena omen zuen) eta Capak ez zuen inoiz haren heriotzarekin barneratutako errua gainditu. Baliteke Mexikon aurkitutako argazkiek argi pixka bat ematea kontu horri.

Caparen ospearen itzalean David Seymour geratu da. Antza, 3.000 negatibo horietako batzuk bereak ere badira, eta Euskal Herriari buruzkoak berak atera omen zituen. David Seymour Chim-ek Euskal Herrira egindako bidaian Zornotzan gudariek egindako elizkizunei atera zizkien argazkiak eta horrek eraman du bat baina gehiago pentsatzera maletineko argazkiak bereak direla. Jakina, ez da ahaztu behar Capak berak ere argazki mordoa atera zuela frankistek Bizkaiari egindako erasoaldian, baina kasu honetan beti erretagoardian aritu zen hungariarra, Seymour ez bezala. Dena den, egileak gorabehera, espero dugu irudi horiek historialari eta adituek laster baliatu ahal izatea, 1936an hasi zen gerrak Euskal Herrian izan zuen eragina neurtzeko ekarpen handia egin dezakete-eta.

Informazio gehiago:

  • Baleike.com-en gerra-fronteko elizkizunaren argazkia
  • Amaiagoia Mujika argazkialariak Miliziano eroriaz idatzitako artikulua
  • Bihotz Bakartien Klubaren web gunean Robert Caparen hainbat argazki
  • Negatiboen aurkikuntzaren albistea Sustatun

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Urko Apaolaza

Hernani, 1979. Historialaria eta Argian kazetari. Askotan, ispiluak islatzen ez duena ikusteko, zuzenean atzera begiratu behar duzu (gure Ford Fiesta zaharrari retro-bisorea hautsi zioten).

Azken bidalketak

  • Gutxieneko borondate politikoa
  • Esklabotzaren itzala, luxuzko hotelean
  • Zentsura vs. memoria
  • 1975eko borreroen izen guztiak (edo batzuk)
  • Memoriaren herbarioak

Iruzkin berriak

  • Juan M. Sansinenea(e)k “Ez dadila entzun gehiago ‘askatuta’ hitz nazkagarria” bidalketan
  • Nagore(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Alberto(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Josetxo(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Jotake(e)k Engainatu gaituzte bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko abuztua
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko apirila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Ingurumena
  • Kirola
  • Kulturgintza
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Sailkatu gabea
  • Uncategorized
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA