Angelu itsua
Hasiera » Historia » Memoria historikoa: Garzonek ezkilak ukitu nahi dizkio Elizari
Ira11 0

Memoria historikoa: Garzonek ezkilak ukitu nahi dizkio Elizari

Atalak: Historia, Politika

Hernaniko hilerria (Argazkia: Dani Blanco)

Hernaniko hilerria (Argazkia: Dani Blanco)

Gerra Zibilean frankistek hil zituzten milaka pertsonen zentsua osatu nahi du Baltasar Garzon epaileak. Kontua jakina da. Horretarako informazioa eskatu die, besteak beste, Administrazioaren Artxibo Orokorrari, Erorien Haraneko abadiari eta Espainiako Apezpikuen Konferentziari. Garzonen diligentziek zalaparta sortu dute eta berriz ere agerian utzi 36ko memoria historikoaren berreskurapenak jendartean duen eragina. Sektore kontserbadoreenek “iraganean nahastea” egotzi diote epaileari. Aldiz, elkarte eta historialari ugarik Garzonen ekimena txalotu dute, beren iritziz harrigarria delako oraindik hobi komunetan lurperatutakoen zentsurik ez egotea. Euskal Herrian errezeloz hartu da Garzonen eskakizuna, epaileak beste auzi batzuetan esku hartutakoan utzitako itzal ilunagatik.

Dokumentazio eza, 36ko fusilamenduak argitzeko gaitza

Kalkulatzen da frankistek 5.500 lagun inguru hil eta desagertu arazi zituztela Euskal Herrian, inolako prozesu judizialik pasa gabe. Horiek ikertzen makina bat urte egin dituzte adituek, eta dagoeneko hobi ugari aurkitu eta izen dezente berreskuratu dira. Esan liteke Garzonek eskatutakoa kasik egina dagoela hemen. Baina zeharkako datuekin osatutako puzzlea izan da, hilketa horiek egiaztatu eta aitortzen dituen agiririk ez baita aurkitu apenas. Dokumentazio eza da 36ko fusilamenduen gaitza.

Garzonek Administrazioaren Artxibo Orokorrari egindako eskaerak txistea dirudi. Artxibo horretan milioika dokumentu daude katalogazio zentzudunik gabe eta zorterik ezean, urteak beharko dira hortik ezer atera aurretik. Gainera, beste artxibo ugaritan informazioa desagertu egin da. Non daude, bestela, Ondarretako kartzelako espedienteen edukiak? Martutenen ez behintzat.

Elizaren artxiboetan, agian

Asko izan dira Garzonen ekimenean interes pertsonala –Nobel saria– ikusi dutenak. Dena dela, onartu beharra dago Audientzia Nazionaleko epailea ez dela itzulipurdika ibili, Elizaren artxibategietara jo du zuzenean, desagertutakoei buruzko informaziorik egotekotan, hor egon behar duelako. Elizaren eta artxibo horien hermetismoa askotan kritikatu izan dute ikertzaileek, baina orain, epaile baten agindua medio, bertako arduradunak behartuta daude erantzutera. Ikusteko dago, ordea, zein maniobra egiten duen Apezpikuen Konferentziak egoera deseroso horretan, oraingoz behintzat informazio eskaera aztertzen dihardu eta horretarako eskumenik ez duela azaldu du, gotzaitegiena dela artxiboen ardura. Zer uste zuen Garzonek zela hildako horiek guztiak berreskuratzea? Tapiaren ahotan entzun dugun bezala: Kanpandorrera joan eta ezkilak jotzea?

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Urko Apaolaza

Hernani, 1979. Historialaria eta Argian kazetari. Askotan, ispiluak islatzen ez duena ikusteko, zuzenean atzera begiratu behar duzu (gure Ford Fiesta zaharrari retro-bisorea hautsi zioten).

Azken bidalketak

  • Gutxieneko borondate politikoa
  • Esklabotzaren itzala, luxuzko hotelean
  • Zentsura vs. memoria
  • 1975eko borreroen izen guztiak (edo batzuk)
  • Memoriaren herbarioak

Iruzkin berriak

  • Juan M. Sansinenea(e)k “Ez dadila entzun gehiago ‘askatuta’ hitz nazkagarria” bidalketan
  • Nagore(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Alberto(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Josetxo(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Jotake(e)k Engainatu gaituzte bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko abuztua
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko apirila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Ingurumena
  • Kirola
  • Kulturgintza
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Sailkatu gabea
  • Uncategorized
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA